Iparrorratz erratu hau hego haize xaloz maiz zuzendu duena.
Negar malkoen bustia hitz goxoz lehortzen une oro aurrena.
Artisau bazina lez,buztin ta lur berriz moldatzen joan nauena.
Zuhaitz ihar hau lorez apaindu ohi duen udaberri leiala.
Bi gorputzen arteko lotura behinena etetzeaz batera,
betiereko batuz besarkatu ziren arimak gure baitan.
Bizitzaren bidai hontan erruz zaindu nauen argizari sutua.
Zulo beltzean izanik fedez eutsi dudan soka sendo leuna.
Ilunetan ikarak uxatu dizkidan argi dirdiratsua.
Ene sekretu ororen ganberako giltza noiznahi izan duena.
Fideltasun kantu hau ordainsari gisa eskeini nahi dizut gaur,
maitasun eternoa zinez zor diodan bihotzeko printzesa.
Ez jainko,ez herririk,zugatikan soilik emanen nuke bizia,
maitasun eternoa zinez zor diodan bihotzeko printzesa.