Artxiboak: Azaroa 2007

Bihotzesa

2007-11-30

  Iparrorratz erratu hau hego haize xaloz maiz zuzendu duena.

  Negar malkoen bustia hitz goxoz lehortzen une oro aurrena.

  Artisau bazina lez,buztin ta lur berriz moldatzen joan nauena.

  Zuhaitz ihar hau lorez apaindu ohi duen udaberri leiala.

                  Bi gorputzen arteko lotura behinena etetzeaz batera,

                  betiereko batuz besarkatu ziren arimak gure baitan.

  Bizitzaren bidai hontan erruz zaindu nauen argizari sutua.

  Zulo beltzean izanik fedez eutsi dudan soka sendo leuna.

  Ilunetan ikarak uxatu dizkidan argi dirdiratsua.

  Ene sekretu ororen ganberako giltza noiznahi izan duena.

              Fideltasun kantu hau ordainsari gisa eskeini nahi dizut gaur,

                  maitasun eternoa zinez zor diodan bihotzeko printzesa.

                  Ez jainko,ez herririk,zugatikan soilik emanen nuke bizia,

                  maitasun eternoa zinez zor diodan bihotzeko printzesa.

zaharrak berri

2007-11-13

 

    Zaharrak berri.

    Zaharrak bait gara,te berriak hemen!

    Non sartu garen? batek daki! neronek ez behinik behin.

    Lehen aldia? bai.    Azken aldiz?  agian.

    barne suak apaltzeko,eta azaleko hotzak epeltzeko balioko al digu?

    lehen pilota teilatura.    Ea norbaitek bueltan dakarkidan!

Hau blogaren deskribapen luzea da.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

zuhaitz gurrutxaga

zuhaitzgurru

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution