AMA.Etxeko dAMA.Bihotzean zarAMAgu.Maitasun AMAigabez.Sentipen AMAtaezinez.AMA..
Egun ederra gaurkoa.Akaso behelainoak itsutuko du Zamora.Akaso izotzak hoztuko du Briñas.Akaso euriak bustiko du San migel.Egun ederra hala ere gaurkoa.Egun handia bait da gaurkoa.
Egonean urrun bagaude ere,izanean gaude gertu gu.Hiru izkinatan banatuta,zuganako maitasunak elkartzen gaitu guztiok.
Mila muxu ta mila besarkada,zurekin mila zor dauzkagun hiru hauen partetik.Mila zorion.Mila esker.
maitenekuan,maite zaitugunon oparia.
Iparrorratz erratu hau hego haize xaloz maiz zuzendu duena.
Negar malkoen bustia hitz goxoz lehortzen une oro aurrena.
Artisau bazina lez,buztin ta lur berriz moldatzen joan nauena.
Zuhaitz ihar hau lorez apaindu ohi duen udaberri leiala.
Bi gorputzen arteko lotura behinena etetzeaz batera,
betiereko batuz besarkatu ziren arimak gure baitan.
Bizitzaren bidai hontan erruz zaindu nauen argizari sutua.
Zulo beltzean izanik fedez eutsi dudan soka sendo leuna.
Ilunetan ikarak uxatu dizkidan argi dirdiratsua.
Ene sekretu ororen ganberako giltza noiznahi izan duena.
Fideltasun kantu hau ordainsari gisa eskeini nahi dizut gaur,
maitasun eternoa zinez zor diodan bihotzeko printzesa.
Ez jainko,ez herririk,zugatikan soilik emanen nuke bizia,
maitasun eternoa zinez zor diodan bihotzeko printzesa.
Zaharrak berri.
Zaharrak bait gara,te berriak hemen!
Non sartu garen? batek daki! neronek ez behinik behin.
Lehen aldia? bai. Azken aldiz? agian.
barne suak apaltzeko,eta azaleko hotzak epeltzeko balioko al digu?
lehen pilota teilatura. Ea norbaitek bueltan dakarkidan!