Artxiboak: Ekaina 2006

2006-06-21

Permalink 20:03:44, Atalak: BERRIAK  

TEKNOSKOPIA 06-07

Teknoskopia ideia-lehiaketa urtero ateratzen da Saretek, ElHuyar, Hezkuntza Saila eta Zientziaren Kutxaguneak antolatuta. Parte hartzeko deialdia iralean egiten dute, baina aurten, beste ikasturteko esperientzietatik ikusirik,  ikastetxeak jakinaren gainean egoteko eta antolatzeko denbora izateko asmoz, 06-07 ikasturtearen gaia jakinarazten dute: ENERGIA.

Teknoskopian jarriko dien ariketaren bitartez, ikasleek beren herriko hornikuntza energetikoa diseinatuko dute baldintza honekin: testuingurua erregai fosilik gabekoa izatea. Batxilergo eta Lanbide Heziketarako ikas ekintza polita sormena lantzeko.  Urriaren 23 arte.

 

----------
Permalink 19:33:43, Atalak: BERRIAK  

ETA SARI GEHIAGO...

 Eta oraingo honetan VIZCAYA ikastetxeko Sergio Porres ikasleari zorionak eman behar zaizkio,

azken IV. olinpiada matematikoan 11. tokia lortzeagatik.

Iaztik "Eduardo Txillida" deitzen diren olinpiadaren sariak pasa den ekainaren 10ean, Lakuan,

Anjeles Iztuetak berak eman zituen.

 
 

----------
Permalink 19:23:21, Atalak: BERRIAK  

AUPA LAURO!

Pasa den maiatzan, IV Zernola olinpiadaren saribanaketa ospatu zen. 200gazte bildu ziren Iruiñeko Planetariumean beren sariaren zain eta dagokion jaia ospatu nahian. Edizio honetan 63 ikasgelak hartu dute parte eta gure eskualdeko LAURO IKASTOLAko bik lehenengo eta hirugarren sariak lortu dituzte. ZORIONAK!.

Ibaialde kanpainaiko lanak hauek izan dira:

1. saria, DBH 1B: Butroi ibaia

2. saria, DBH 2A: Kadagua ibaia

 

Lanak eta azmakizun ekitaldearen bideo ikusteko zernolako gunera jo.

 

 

----------

2006-06-17

----------

2006-06-07

Permalink 20:19:19, Atalak: BERRIAK  

Proiektuak, proiektuak

Oraingo honetan prestakuntza eta berrikuntzako proiektuen deialdiaren berri dakart. Epea uztailaren 7an amaitzen da.

 

----------

2006-06-04

Permalink 17:20:22, Atalak: PRESTAKUNTZA  

Osasun proiektuen deialdia

Hezkuntza Saila eta Osasun Sailak 06-07 ikasturterako osasun proiektuen deialdia atera dute pasa den maiatzaren 31ean boletinean. Berriztapen proiektuak hauek ikasgelan edo ikastetxean praktikaren aldaketa nabarmena suposatzen dute. Proiektuak egiteko epea ekainaren 30 amaitzen da.

----------
Permalink 17:12:27, Atalak: PRESTAKUNTZA  

Deustuko ICE:udako ikastaroak

Deustuko ICEk uztailaren 3tik 7ra, udako ikastaro homologatuak antolatzen ditu Lehen eta Bigarren hezkuntzako irakasleei zuzenduta. Matrikula epea: ekainaren 9a arte. Ikastaroen prezioak:

10 ordu: 76 €
· 12 ordu: 100 €
· 15 ordu: 124 €
· 20 ordu: 151 €

Gogoratu ordaindu eta gero, norbanako diru lagunzen deialdian sar ditzekezula

Bigarren hezkuntzako ikastaroak:

-Aprendizaje más allá del juego. Dinámicas de grupos .
-La Comunicación Interpersonal: tutorización y dinamización de grupos
-Estrategias y Procedimientos para una buena Evaluación
-Técnicas de Trabajo Intelectual
-Conflictos en las aulas de Educación Secundaria: convivencia en la escuela
-El reto de educar al alumnado del siglo XXI, ¿es posible?.
-Aula y vida conectadas: comunidad educativa y educación en valores
-Aprender a cooperar. Cooperar para aprender
-¿Cómo reducir el nivel de ansiedad en el aula?: estrategias para el cambio

----------

ZIENTZIABERRI

Interneteko Zientzia irakasleentzat

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution