Mezua: KATALUNIAKO I. JARDUNALDIAen 2 WEB QUEST

2006-05-03

Permalink 21:16:59, Atalak: BERRIAK, WEB QUEST  

KATALUNIAKO I. JARDUNALDIAen 2 WEB QUEST

Martxoaren 10 eta 11an Bartzelonan ospatu dira eta orain ondorioak eta aurkeztutako lanak eskuragarria ditugu bere gunean. 2 proposamen interesgarriak egon dira Zientzia eta matematika alorretan:

-ZELULAK: klasiko bat Web Quest moduan aurkeztuta. Jarduerak oso gidatuak badira ere - askotan ikas unitate dirudi- lan polita eta erabilgarria da, bideoa eta animazioekin erabiltzen dituelako. Ikasleek lana oso ondo bideratua dute txantiloien bitartez. Gainera, rubrikaz aparte, autoebaluazio bat barneratzen du. Egilea: Jesús Fernández Feijoo.

-Thales de Mileto, teorema baino gehiago: WQ honen ataza, aurrekoan bezala, ikas sekuentzia moduan planteatzen zaie ikaslei. Thalesen inguruan, jarduerak proposatzen dizkie, batzuk historikoak (matematikarien biografiak) beste batzuk ludikoak (abestiak, jolasak), ikastekoak (demostrazioak, ariketak), eta, amaitzeko, aplikazio lana eguneko bizitzarako neurriekin. Egilea: Mª Angeles Gil Blanco.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: ana sofia [Bisitaria]
Zelulari buruzko webquest-a oso ona iruditu zait bai estekak bai estruktura.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-09 @ 10:19
Bidaltzailea: petxebarria [Kidea]
Guztiz ados, ikas unitatea barruan integratzen du, baina, beste aldetik, oso argia da. Eskerrak berriro.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-09 @ 12:33

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

ZIENTZIABERRI

Interneteko Zientzia irakasleentzat

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution