Artxiboak: Maiatza 2006

2006-05-24

Permalink 22:24:58, Atalak: IRAKASLEEN TXOKOAK  

GEOMETRIAZ JANTZITA

Europako BHInstitutoko Jose Manuel Arranz eta María de la Cruz Lobo Paradiñeiro, irakasleen eskutik geometria paradisuan sar gaitezke. Beren produkzioak, bi saridunak, DBHan garatzeko prestatu dituzte eta java teknologia erabiltzen dutenez, benetan interaktiboak dira, ikasleak pausoz pauso joateko eta ezaguerak ebaluatzeko:

-- Mosaikoak eta mugimenduak planoan
-- Geometria ikastaroa

Eta bere txoko basean, Geometria Cabri programaren bidez eta gauza gehiago

----------

2006-05-21

Permalink 21:59:19, Atalak: GAIAK  

ESTRALUTARRIK GABEKO OHEk

Aspalditik nenbillen diskulpa bat bilatzen gai honi kaña emateko eta hara non pasaden asteko egunkarian hurrengo berria irakurri nuen: “OHEk existitzen dira, ofiziala da”. Titularra ironikoak, noski, Britaina Handiko Defentsa Ministerioak argitaratu duen txostenaren berri ematen du. Azken 30 urteetako informazioa pilatzen duen txostenak argi eta garbi uzten du OHEk , Asturiasean sorginekin esaten den moduan, egon badaude, baina...ez dute zerikusirik beste planeten biztanleekin, natur eta giza fenomenoen nahasketa dira ordea, edozein gauza, meteoroak, hegazkinak...dena estralutarrak izan ezik. Txostenak 1959tik 2000 urterako datuak biltzen ditu.

Benetan pozgarria da, noizean behin behintzat, komunikabideetan benetako informazio zientifikoak eta sensazionalistak ez diren halako berriak aurkitzea. Bai, badakit bizitza honetan den dena ez dugula zertan ikusi behar logika eta razionalismo ikuspuntuaren arabera, noski, gizakia ere sentimenduak eta emozioez beteta osatuta dagoelako, baina kritikoak izan behar gara, gaur egungo garaietan are gehiago, azalean ez geratzeko eta zientzia eta sazizientziaren artean desberdintzeko.

Baneuzkan helbide batzuk gordeta eta orain bitakora aprobetxatzen dut zuei –eta zuen ikasleei - gomendatzeko .

---ARP sociedad para el avance del pensamiento crítico: Arrazoiaren alde eta paranormala den guztiaren kontra dagoen kategoriazko elkartea. Bere Irakasleentzako atalean, escolARP, ikasgelan lantzeko proposamenak ditugu, hala nola, eboluzioa teoria egia ote da? , Homeopatiak funtzionatzen du?, gizakiak Ilargian oina jarri duena gezurra izan al da?. Elkarteak ere hiruhilabetero argitaratzen den buletin digitala du: el escéptico digital

---Homowebensis: Humorea ezagumenduarekin lotzen du. Bikaina.

---SKEPDIC: Abrakadabratik zonbira, hiztegi eszeptikoa honek gaztelaniaz zati haundi bat du.

---Urban leyends: Mundu mundialean ibiltzen diren errumoreak , errepideko neskarengandik pegatina pozoiztutara.

---Leyendas urbanas: “ez apurtu katea”, “irakurri arretaz, zuri gerta dakizuke” ...eta etengabe Internetearen bidez zabaltzen diren hoax mezuak.

Eta bitakora on batzuk:

--Magonia
--Circulo escéptico
--Magufomedia
--Micromegas

Ibarretxe Spok jauna ote?

----------
Permalink 21:46:09, Atalak: SAREAN  

LURRA SATELITETIK IKUSITA

“La Tierra a vista de satélite” sariduna izan den material didaktiko interaktiboen multxoa da. Bigarren Hezkuntzarako pentsatuta, garapen jasangarriaren barruan gure planetaren baliabideen ikusmen globala eskeintzen du. DBHan, Natur eta Giza Zientzietan txerta daiteke, baina bereziki Batxilergoko Lur Zientzietan era egoki batean sartzen da ikasgaian. Bere edukinak (kontzeptualak, ikasleentzako jarduerak eta autoebaluazio progak) arbela digital baten bidez emateko ere prestatuta daude. Hiru ikas unitate ditu:

-teledetekzioaren onarriak
-teledetekzioaren aplikazioak: ozono geruza, sumendiak, landaretza indizea…
-teledetekzioaren tresnak: munduko bira 80 irudietan

Beste gune interesgarri bat:

Europear espazioaren agentzia-ren hezkuntza gunea. Bigarren hezkuntzarako jarduerak .

----------

2006-05-19

Permalink 17:45:09, Atalak: PRESTAKUNTZA  

ESPERIMENTOAK eguneroko bizitzarako materialekin

Aste honetan GARATUren ikastaroa bukatu egin dut eta benetan hain ondo pasatu dudanez, hemen aipamen txiki bat egitea erabaki dudala. Beste irakasle zoragarrien artean egon naiz esperimento sinple baina erakargarriak eginez . Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun materiala, puxika, beilak, azukrea, ozpina, inbutuak, plastikazko botilak...“laborategiko” material ederra sortzen da eta esperientzia ugari egin ditzakegu, aldi berean merkea eta ikasleentzako motibagarriak gainera . Ez baduzue sinesten bideoa ikusi.


----------

2006-05-17

Permalink 22:52:05, Atalak: PRESTAKUNTZA  

VII. HIK HASI UDAKO TOPAKETA PEDAGOGIKOAK

Udan ere ikasten jarraitzen dugu, irakaslegoaren prestakuntza ez da inoiz gelditzen. EHUko udako ikastaroen berria izanik, orain Hik Hasi topaketak datozkigu. Beren betiko kalitatea mantentzen, Zientzia arloan interesgarriak hauexek dira:

·Birziklatuz sortu. Amaia ZINKUNEGI. Arte Ederretan lizentziatua eta Ines GEREKA. Biologian lizentziatua. Berziklaje tailerra eguneroko bizitzarako hondakinekin. Lehen Hezkuntzarako.

·Miramongo Zientzia-Museoaren bisita: gelako lanaren osagarri. Mikel ETXANIZ eta Emiliano MUJIKA. Pasaia-Lezo lizeoko irakasleak. Zientziaren Kutxaespazioak ematen diuen baliabideak: gida didaktikoak, bisita eta denon arteko moduloen prestakuntza. DBHko eta Batxilergoko zientzia irakasleentzat

Baina, ez galtzeko ikastaro orokorrak ere badaude. Benetan saila den aukeratzen!:

· Heziketa sortzailea, zertarako?
· Nola landu elkarbizitza
· Familia eta eskola
· Ikas-estiloak eta ikas-estrategiak
· Harremanak gelan: gatazkak, tratu txarrak... esku hartzeko moduak
· Adimen emozionala: sentimenduak osatzen
· Ordenagailu gelara? Zertara?
· Publisher: idazketa tailerretarako baliabidea
· Photoshop
· Linux
· Blogak irakaskuntzan
· Bideoa: editatzen ikasteko, pinnacle studio 9 programaren bidez
· Jolas kooperatiboak

Ikastaroen garapena uztailaren 4, 5 eta 6an izango da.
ORDUTEGIA: 09:00-14:00
LEKUA: Donostia
MATRIKULA EPEA: 2006-05-26
PREZIOAK: 100 euro (harpidedunak 50 euro )

----------
Permalink 22:44:05, Atalak: SAREAN  

PARKE BIRTUAL BATETIK PASEIATZEN

Sari bat lortu duen webgune honetan hiri parkean zeharko bisita egin dezakegu Flash simulazioaren bidez. Ibilbide multimedian (informazioa, irudiak eta soinuak ditu eta) ikas daiteke:
- Nola dagoen parkea eguberrian eta udazkenan
- Espezie bakoitzeko informazioa: hegaztiak, zuhaitzak...
- Sailkatzeko gakoak
- Kuaderno eta txostenak egiteko ereduak
- Landare medizinalak
- Ikas jarduerak “altxorraren bila” moduan
- Irudi museoa
- Liburutegia
- ....
Bikaina!, bisita ezazu!.

----------

2006-05-11

Permalink 22:09:37, Atalak: BERRIAK  

MATEMATIKA TAILER DIGITALA

2006-2007 ikasturtetik gora, ikastetxeek, nahi izanez gero, DBHko 1. zizkloan aukerako ikasgaia digital batzuk –teleprestakuntza ikastaroak-eskeintzeko aukera izango dute eta , haien artean, Matematika taillerra aukeraren bat da. Ikastaro hauek Hezkuntza berriztatzeko Zuzendaritzak burutu ditu beren IKT programaren barruan. Informazio gehiago: kudeaketa@eikasi.net edo 943202748 telefonoan.

----------

2006-05-09

Permalink 20:59:50, Atalak: PAPEREZ  

DIVULGAR LAS MATEMÁTICAS

Liburu honetan 2004an ospatu zen Zientziaren herritartzeari buruzko Jardunaldietako aktak biltzen dira. Kongresuaren antolatzaileak Divulgamat eta RSME izanik, Miramon kutxaespazioan garatu ziren 2004ko azaroaren 18 eta 19 egunetan. MEC, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Hezkuntza Sailak hartu zuten parte helburu batekin: zientzia eta matematiken dibulgazioaren egoera gure gizartean, gizarteko errepresentante desberdinen arteko hausnarketak egitea. Hiru lan talde eratu ziren: 1) prentsa eta komunikabideak, 2) hezkuntza eta ikerketa eta 3) museoak, argitaletxeak eta aldizkariak. Liburuzkan partehartzaileen aportazioak biltzen dira akta moduan eta bukatzen da talde bakoitzak atera zituen ondoriekin. Beste ideia askaren artean, gako batzuk:

-Matematikak egunerako bizitzan erabiltzen dira eta gaur egungo gai inportanteetan (aldaketa klimatikoa, informatika...)
-Komunikabideen bitartez hiritarrek matematikaren garrantziaz jabetzen dira
-Hezkuntzan ikasleek argi eta garbi jakin behar dituzte matematikak zer diren eta zertarako erabiltzen diren, zein den beren papera gizartean.
-“Yo soy de letras” esaldi famatu honen kontra zer egiten dugu?
-Matematikarekin gozatzen ikasi behar da
-Zeintzuk dira dibulgaziozko eduki matematikoak eta zeintzuk ez?. Bakarrik jolasak edo denborapasak?
-Matematikak dibertigarriak ba ote daude?
-Estereotipo eta topikoak, komunikabideen paperea eta poterea
-Matematietako dibulgazioa eta didaktika ezaguera matematikoetan oinarritu behar dira
-Irudiak, eskemak, grafikoak..Artea matematikak ez dira bakarrik zenbakiak
-Lehehdabiziko dibulgatzaileak irakasleak gara, non dago emozionatzeko gaitasuna?
............

----------
Permalink 20:56:17, Atalak: MATERIALAK  

¡¡AGUA!!.

Hezkuntza Berriztatzeko Estatuko sarien deialdia urtero egiten da 1990ren hamarkadatik irakasleen lana saritzeko. Orain arte urtero ere sarien erreferentzia liburuzka batean ateratzen zen., baian orain MEC bilduma baten bitartez, bai paperez, bai formatu elektronikoan (pdf) hedapena egiten ari da. Bakarrik 3 ale argitaratuta daude eta haien artean ¡¡AGUA!! , bildumaren 3. zenbakia, 2004 urteko 2. saria. Urari buruzko ikas sekuentzai honetan, garapen jasangarriaren ikuspuntutik ura bere osotasunean aztertzen da.

Edukinak:

-Uraren ezaugarri fisiko kimikoak eta esperientziak
-Uraren banaketa Lur Planetan: ur-bilguneak, izaki bizidunak, uraren historia eta zikloa, ur-kalkuloa, basoen garrantsia, ura eta osasuna...
-Uraren kudeaketa: kutsadura, aldagai depuratzaileak, hondakinak eta beren tratamendua, ibai bateko azterketa, uraren kalitatearen neurketa...
-Ura eta garapen jasangarria: uraren erabilpena, kontsumoa, banaketa, arazorik nagusienak...
-Zer egiten dugu: ura aurrezteko aholkuak, kalitatea edateko, ikerketak, jolasak, inkestak...
-Ebaluazioa eta autoebaluaziorako testak
-Eranskinak: sailkatzeko gakoak

----------
Permalink 20:53:56, Atalak: MATERIALAK  

CONSUMER: buletin digitalak

Eroskiko Consumer buletina aspalditik digital formatoan jasotzeko aukera ditugun arren, uste dut hemen berriro aipatzea beharrezkoa dela, azken bolada honetan sartu dituzten hobekuntzak eta atal berriak ezagutzeagatik. Kontsumo eta dibulgazio gaiak zabaltzen ditu eta, haien artean, ingurugiro, osasuna, elikadura, berziklapena... guretzat, irakasleontzat, interesagarriak izan daitezkeenak.
Consumer buletin desberdinak daude gure etxean posta elektronikoz jasotzeko: ingurugiroa, elikadura, osasuna eta teknologia berriak (kontsumo eta Consumer betiko aldizkariaz aparte utzita, noski). Arpidetza egin!.

Nire gomendioak hauexek dira.

--Consumer aldizkaria, euskerazko bertsioa. Bestean barneratuta dago, atal antzekoak ditu eta, guztiz artikulo euskeraz idatzita.

--Buletinaren atalak:

..Hezkuntza
..Teknologia berriak
..Osasuna
..Seguritatea elikaduran
..Solidaritatea
..Ingurugiroa, natura eta zientzia. http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/

--Bere gida praktiko ikustea merezi du:

..parke naturalak
..elikadura eta osasuna
..osasuna eta kirola
..elikadura eta lana

--Infografien atala, ezinbestekoa: http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/infografias/

--Kontsumitzaileen eskolak:

..Haur obesitatea
..Ikasten ikasi
..Erretzeari uztea
..Etxean berziklatzen

--Oso interesgarria den atal berriena arpidedunen arteko ingurugiroa lantzeko argazkien bilduma da. Ikusi eta zure argazkia bidali!. http://www.consumer.es/web/es/medio_ambiente/fotografias/

Solidatetarena ere badago. http://www.consumer.es/web/es/solidaridad/fotografias/

----------

2006-05-08

Permalink 21:44:12, Atalak: BERRIAK  

CIENCIA EN ACCIÓN 2006

“Ciencia en acción” izeneko programak Europear eta Espainako prestigiozko entitate ugari du bere atzean. 2000 urtetik gora garatzen ari da eta aurten 7.edizioa ospatzen da.
Programaren helburua Zientzia eta Teknologia hiritarrari hurbiltzea da, kultura zientifikoa haunditzea zientzia erakargarri, motibagarri eta hezitzaile moduan. Beraz lanak oso praktikoak izan behar dira. Irakasle (Lehen Hezkuntza edo Bigarrena), ikertzaile eta dibulgatzaileei zuzenduta, lehiaketa baten deialdiaren bitartez egituratzen da. Lehiaketak 10 modalitate deberdinak ditu eta “Science on Stage” nazioarteko proiektuarekin koordinatzen da. Edizio nazionalean partehartzaile guztien lanak azoka batean ikusgai egongo dira (Alkobendasen, irailean) eta onenek nazioarteko edizioan parte hartzeko aukera izango dute, 2007ko apirilean Grenoblen.

1-Fisikako demostrazioak
2-Kimikako demostrazioak
3-Biologia eta geologiako esperimentoak
4-Matematikako laborategia
5-Zientzia eta Teknologia
6-Ikas materialak
7-Dibulgaziozko lanak
8-Zientzia, ingeniaritza eta baloreak
9-Garapen jasangarria
10- Zientziari buruzko dramatizazioak edo antzerkiak

Lanak paperez, baliabide informatikoz edo ikusentzunezko baliabideen bitartez (bideoak, telebistako programak) aurki daitezke. Gaiak ezagutzeko eta ez errepikatzeko “Ciencia en acción” webgunea ikustea gomendagarria da.

Sariak hauxek dira:

-1500 € 10 modalitate bakoitzari.
- Alkobendasen “Cosmocaixa” museorako 20 bidai (asteburua) eta Grenobleko lehiaketaren bilgunera (ESRF) aste oso bateko beste 20 bidai.

2006ko edizioan parte hartzeko epea ekainaren 30ean amaitzen da. Lanak edozein hizkuntzatan egin daitezke.

Programaren barruko modalitate berezia “Adopta una Estrella” izeneko lehiaketa da. Irakasle batek koordinatutako hiru ikasleen taldeei zuzenduta, talde hauek fenomeno astronomikoa edo izar bat edo beste objektu bat aukeratu behar dute eta honen inguruko lan teorikoa eta praktikoa garatu behar dute. 1. Saria Espainako CSICeko ikerzentru batera bidaitzeak datza.
Lanak aurkezteko epea: 2006ko abustuaren 30an.

----------
Permalink 21:34:35, Atalak: SAREAN, MATERIALAK  

ELHUYAR aldizkaria Internetean eskura

Elhuyar aldizkariaren 1974tik 1979ra bitarteko zenbakiak Internetean daude ikusgai. Elhuyar Fundazioak aldizariak Sarean izateko proiektua 2005ean martxan jarri zuen eta asmoa da bi-hiru urteren buruan zenbaki guztiak igotzea. Aldizkariko Taldearen lehendabiziko hitzak gogoratzea merezi du:

“Zientzi-euskara bat eraikiko ,badugu, piskana denok ados egon behar dugu, gaiak erabiltzeko ohitura bat hartuz, ohitura hori duen jende multzo ugari bat sortuz, edozein lekutako zientzilarik erabiltzen duen formulazioa eta euskara, batek bestea bortxatu gabe.”

----------
Permalink 21:30:09, Atalak: PAPEREZ  

ELHUYAR, 220 zenbakia: anfibioa, kinka larrian

Denok dakigu Anfibioren gaur egungo egoera zein larria den, bai munduan, bai Euskadin. Orain dela hamarkada bat desagertzen ari dira eta fenomeno hau azaltzeko teoria batzuk badaude ere, badirudi zabalduta dagoena negutegi efektuaren ondorio bat dela. ELHUYARren azken zenbakiko gai nagusia da.

----------

2006-05-03

Permalink 21:41:14, Atalak: GAIAK  

EARTHQUEST: Google Earth programak ematen dituen aukera berriak

Google Earth orain arte etxean jolasteko erabiltzen duzu?, ba...ikasgelan ere tresna potente izan daiteke. Gizarte Zientzietan , Geografia arloan, saiakera ugari ikusten hasten dira eta, apurka apurka, Biologian eta Geologian gero eta aplikazio didaktiko gehiago daude.

Gaiarekin hasteko EDUTEKAra jotzea gomendatzen dizuet. Han programaren tutorial bikaina eta ikasgelaratzeko proposamen batzuk aurkituko dituzu.

Tutorialean komentatzen dira

-Programaren erabilpena
-Programak dituen bilatzailearen eta geruzen aukerak
-Non eta nola deskargatu
-Beste programa antzeko batzuk eta debaldekoak
-Lotura interesgarriak

Proposamenetan, besteak beste, honako hau aurki ditzakegu:

-Koordenaden jinkana
-Bidaia Pazifikoan dauden sumendietatik
-Erliebe Kolonbiarra eta kostaldeak
-Non garatu den gizakia

Programa honen aukerak aztertu eta gero, bi Web Quest modalitate berriak sortu egin dute:

1)Geoquestak.
2)Earthquestak.

Lehenengoak geografia arloan batez ere erabiltzen dira eta benetan berriztatzaileak direnak bigarrenak dira, GIS aplikazioa erabiltzen dutelako eta honen bidez, irudiak gaineratzeko , tokiak markatzeko, “tags” editatzeko...aukerak aprobetxatzen dira. Era honetan ikasleei ibilbide bat (eta honekin batera ikas jarduerak, noski) proposatzen zaie. Eredua ez dago Web Questak bezain egituraturik, baina bidai birtual politak egin daitezke.

Honekin lotutako beste esteka interesgarriak:

-Google Earth programaren oinarrizko gidak 1 eta 2. Jordi Vivanco irakasleak eginda

-La Cartoteca. Mapa eta kartografiari buruzko bitakora.

-Google moon. Ilargian ere paseo bat emateko.

-Geographical Mashups zerbitzuak: Hauetan, erabiltzaileek Google maparen gainean “tags” kokatzen dituzte tokiak bilatzeko eta hauei buruzko informazioa emateko (Blogari-ren “igeltxoak”, adibidez). Tags hauek argazkiak, berriak edo komentarioak izan ditzakete.

---Bilbao.bi. Bilbo haundiko mapan Txapelak kokatzeko
---Tagzania

Ea ba nor animatzen den!:D

----------
Permalink 21:19:44, Atalak: PAPEREZ  

ALAMBIQUE aldizkaria. 48. alea

Alambique zenbakia honetan Zientzietako didaktikan klasikoak diren gai zaharrak berrekuratzen dituzte eta beren gaur egungo egoera aztertzen eta gaurkotzen dute proposamen berriak emanez. Aldizkaria sortu zenetik, orain dela hamar urte, garai hartan pil pilean zeuden eta irakaskuntzan gakoak ziren hainbat gai hartzen dira eta, esperientziatik abiatuta, orain beren aplikazio maila eta erabilpena ikasgelan aztertzen da berriro. Proiektuak, lan praktikoak, ikasleen aurreideiak, problemen ebazpena, testu lliburuak, ikerketak, prozedurak eta heziketa zientifikoa birpasatzen dira.

----------
Permalink 21:16:59, Atalak: BERRIAK, WEB QUEST  

KATALUNIAKO I. JARDUNALDIAen 2 WEB QUEST

Martxoaren 10 eta 11an Bartzelonan ospatu dira eta orain ondorioak eta aurkeztutako lanak eskuragarria ditugu bere gunean. 2 proposamen interesgarriak egon dira Zientzia eta matematika alorretan:

-ZELULAK: klasiko bat Web Quest moduan aurkeztuta. Jarduerak oso gidatuak badira ere - askotan ikas unitate dirudi- lan polita eta erabilgarria da, bideoa eta animazioekin erabiltzen dituelako. Ikasleek lana oso ondo bideratua dute txantiloien bitartez. Gainera, rubrikaz aparte, autoebaluazio bat barneratzen du. Egilea: Jesús Fernández Feijoo.

-Thales de Mileto, teorema baino gehiago: WQ honen ataza, aurrekoan bezala, ikas sekuentzia moduan planteatzen zaie ikaslei. Thalesen inguruan, jarduerak proposatzen dizkie, batzuk historikoak (matematikarien biografiak) beste batzuk ludikoak (abestiak, jolasak), ikastekoak (demostrazioak, ariketak), eta, amaitzeko, aplikazio lana eguneko bizitzarako neurriekin. Egilea: Mª Angeles Gil Blanco.

----------
Permalink 21:10:47, Atalak: BERRIAK, PRESTAKUNTZA  

KONGRESUEN GARAIA II

Beste ekitalde baten informazioa:

Zientzia esperimentalen didaktikaren XXII. Topaketak. Irailaren 13 eta 16an, Zaragozan.

----------

2006-05-02

Permalink 21:40:43, Atalak: PRESTAKUNTZA  

XXV. EHUko UDAKO IKASTAROAK

Edizio hau berezia da ikastaroen XXV. Urteurrena ospatzen delako. Beraz, betiko kalitatea mantentzeaz aparte, ekintza irekiekin aberaztuko da, erakusketak, kontzertuak eta hitzaldien bidez.

Aurtengo helburu nagusia bizitza osoan zehar garatu beharreko ikaskuntza da eta honi jarraituz, lau ataletan banatu dituzte gaiak: bizitzeko ikasten, elkarbizitzeko ikasten, aurrera egiteko ikasten eta irakasteko ikasten. Azken hau, 25 ikastaroetan egituratzen da, irakasleei zuzenduta dago eta Hezkuntza Sailak homologatzen ditu GARATU planaren barruan.

Ikasiz ikasi, zientzia arloan hurrengo ikastaroak ditugu:

Q.1 - Educación científica para un mundo global (C)
Q.2 - Predicción del clima, del pasado al futuro (C)

Eta Hezkuntzaren gai orokorrak:

F.1 - Aprendizaje emocional y social (C)
F.8 - La convivencia en las aulas (C)
F.12 - Innovación pedagógica y nuevas tecnologías: experiencias de éxito (J)

----------
Permalink 21:00:10, Atalak: BERRIAK, PRESTAKUNTZA  

KONGRESUEN GARAIA

Apirila eta maiatzaren zehar Jardunaldien garaia hasten da. Hona hemen lehenengo biak:

--ICM 2006 (Matematikaren nazioarteko kongresua). Data: abustuaren 22tik 30ra. Madrilen.
Posterrak jaisteko: http://www.icm2006.org/icm2006postcards/

--Zientzia, Teknologia eta Gizarte Heziketa zientifikoan. IV mintegi. Malagan ospatuko da datorren uztailan.

----------
Permalink 20:54:25, Atalak: BERRIAK  

LOE. Behin betiko proiektua

Azkenean, Kongresuak ontzatz emanda, martxoaren 6an LOEren behin betiko testua atera da. Jezartzeko egutegia oraindik ez dakigu baina, irakurri nahi baduzue 64 orri dituzue denbora emateko.

----------
Permalink 20:50:03, Atalak: BERRIAK  

Iraukortasuneko Hezkuntza programak garatzeko AGINDUA

Urtero bezala, baina oraingoz beste izen batenpean (ingurugiroa iraukortasun bihurtu da) irakortasuneko hezkuntza lantzeko programen deialdia atera da boletinean. Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 26an bukatzen da. Bi proiektu modalitate sartzen dira:

1. modalitatea: Eskolako Agenda 21 programak ezarrita dituzten udalerrietan kokatutako ikastetxeentzat soilik. Programan sartu nahi duten ikastetxeek hura garatzeko konpromisoa sinatuko dute, eta, gainera, diru-laguntza eskatzen duteneko jarduera osagarrien aurreikuspena zehaztuko dute, honako hauek barne direla: eskolaz kanpoko ingurumen-hezkuntzan diharduten ikastetxeetako egonaldiak eta EAEko ingurumen-ondarea ezagutzeko ibilbideak edo bisitaldiak

2. modalitatea: Ingurumen-hezkuntza barne hartzeko edo indartzeko ikastetxeko proiektua. Irakaskuntzako esku-hartzearekin lotutako lan-proposamen berritzaileak izango dira. Proiektu horiek aldaketa edo ekarpen bat egin beharko dute ikasgelako hezkuntza-jardunean edo ikastetxearen antolamenduan. Ingurumena hobetzen eta babesten bete-betean parte hartzeko ezagutzak, gaitasunak eta jarrerak garatu behar dituzte (ikastetxearen kudeaketa iraunkorra, eskola-baratzeak, ingurumen-gaiak curriculumean sartzea, ingurune hurbilaren ingurumena hobetzea…). Gainera, diru-laguntza eskatzen duteneko curriculum-jardueren eta jarduera osagarrien aurreikuspena zehaztu beharko dute: eskolaz kanpoko ingurumen-hezkuntzan diharduten ikastetxeetako egonaldiak eta EAEko ingurumen-ondarea ezagutzeko ibilbideak edo bisitaldiak.

----------

2006-05-01

Permalink 21:35:05, Atalak: SAREAN  

SUDOKU, modan dagoen jolas matematikoa

Azken bolada honetan Sudokuen zaletasunak gorakada handia izan du. Egunkari gehienetan denborapasa ataletan aurki ditzakegun jolas honek hezkuntzan ere joku asko eman dezake, zergatik ez, azken finean matriza izanik, zenbakiekiko logika eta trebetasuna lan egiten dugulako.

--Definizioa, historia, arauak...: Wikipedia
--Sudokuak zure blogean jartzeko: sudokusweb
--On line jolastekohelbide batzuk: sudoku.3ontech
websudoku eta sudokumania
--Programak deskargatzeko: softonic

Sudokuen "sortzaileak"

Euler / Maki Kaji

----------
Permalink 21:20:36, Atalak: BERRIAK  

EXPERIMENTALDIA 2006: I.Zientziaren azoka

Benetan poztu nau datorren maiatzaren 5 eta 6an I. Zientziaren azoka Donostiko Miramon Kutxaespazioa ospatuko dela irakurtzeak. Aspalditik beste Komunitateetan jesarrita dagoen ekintza (Andaluziako “ciencia viva”, Extremadurako “ciencia en ruta” edo orain dela gutxi bukatu den Madrilgo “Madrid por la ciencia” besteak beste, orain gure Herrian ere garatzen hasteko gogorik neukan eta, Kutxaespazioari esker orain datozkigu.

Programaren barruan, irakaskuntzarentzako garrantzitsuena ikastetxeek eta entrepresek gai zientifikoei buruz esperimentu-proiektuen erakusketa egingo dituztela izango da. Honetaz gain, beste ekitaldi batzuk, informatzaile eta ludikoak burutuko dituzte: bonsai-erakusketa,
esperimentuak zuzenean (suaren zientzia), Zientziaren jolasak eta magia, Xaboi-burbuilen ikuskizuna, Jumping, Aerotrin, Bikelooping...gozatu!

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

ZIENTZIABERRI

Interneteko Zientzia irakasleentzat

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution