Artxiboak: Martxoa 2006

2006-03-30

Permalink 14:28:04, Atalak: BERRIAK, MATERIALAK  

PISArako material gehiago


Nafarroko Gobernuak PISA azterketarako argitalpen bat garatu du, zientziari dagokionez. Material honetan frogaren deskribapena egiten da , galderen ezaugarriak, zer nolako gaitasun mailak izan behar dira eta pista batzuk prestatzeko. Edukia:

· Zientziak ebaluatzeko PISA eredua Emaitzak
· Zer neurtzen du PISAk?
· Galderen ezaugarriak
· Gaitasun zientifikoa
· Galdera iruzkinduak
· Zenbait iradokizun PISA ereduaren argitan
· Ondorioak

----------

2006-03-26

Permalink 18:27:13, Atalak: PRESTAKUNTZA  

Gipuzkoako Berriztapen proiektuen V. Jardunaldiak.

Maiatzaren 4 eta 5ean, Donostiako Miramar Jaureguian Gipuzkoako Berriztapen proiektuen V. Jardunaldiak ospatuko dira. Hezkuntza Saila eta Gipuzkoako berritzeguneek urtero antolatzen dituzten ikastetxe eta irakasleen arteko topagune honetan matrikulatzeko aukera dugu berriro.

2 egunetan zehar, lehentasuna dituen ildo nagusiak, hau da, guztiontzako eskolatzea, europear dimentsioa, hizkuntzen trataera eta, nola ez, IKT, Zientziak eta garapen iraunkorra garatzen joango dira, hezkuntza praktikak, esperientzia berritzaileak eta komunikatzaile batzuen ekarpenak izanik.

Zientziari dagozkion eguna bosta izango da hurrengo programarekin:

9:00-9:30- “Ingurugiroko Zientziak” . Juan Carlos Lizarazu. La Anunciata Ikastetxea(Pasaia)
9:30-10:00- “Heziketa Zientifikoaren Dimentsioa Lehen Hezkuntzan". Ordiziako Berritzegunean burututako mintegia.
10:00-10:30- “Matematika baliabideak arbela digitalerako” . Javier Lacunza. Orixe BHI(Tolosa)
10:30-11.00- “Eskolako Agenda 21, Gipuzkoako egoera”. Ángel Cantera. Ingurugela-CEIDA Donostia

Izen ematea apirilaren 27an bukatzen da


Jaurdunaldiak zuzenena jarraitzeko bitakora: http://www.oriapat.net/jornadas2006/

----------
Permalink 18:20:16, Atalak: IRAKASLEEN TXOKOAK  

Lurraren historia: J. Hilario irakaslearen weg gunea

Urretxuko Jose Mª Iparraguirre BHIko irakasleak, J. Hilariok bere 4.DBHko ikaslei webgune bat ireki egin dio Lurraren historiari buruzko apunte zoragarriekin. Ppt diapositiben bitartez eta euskeraz, Eraz Era eta Eonez Eon, oinarrizko informazioa oso ondo antolatuta aurkezten ditu. Guk ere aprobetzatzeko. Ikusi!.

Erne!, Biokimikaren orria ere badu: http://www.euskalnet.net/jhilario/

----------
Permalink 17:27:13, Atalak: SAREAN  

ESPERE: Klimari buruzko entziklopedia birtuala

ESPERE.NET Europear elkartearen produkzioa da. Proiektu honetan Klima ulertzeko entziklopedia birtuala dugu ikasgelaratzeko. 13-18 urteren arteko ikasleei zuzenduta, bost hizkuntzetan erabil ditzakegu. 8 arlo tematikoak ditu teoria eta ariketeekin.

Gure klima (Europa)
Atmosfera
Metereologia
Odeiak
Klima hirietan
Itsatsoak
Klima eta elikagaiak
Gizakiaren eragina

----------
Permalink 17:05:08, Atalak: PAPEREZ  

AULA aldizkariaren martxoaren alea

Hain ezaguna den pedagogi aldizkari honetan, azken 150. alean Fisikako irakaskuntza esperimentalari buruzko artikulo batzuk agertzen dira. Didaktikak zer dio, egileen iritziak eta irakasleen esperientzia ikertzaileak. Burua pittin bat gaurkotzeko.

----------

2006-03-11

Permalink 19:23:51, Atalak: BERRIAK, SAREAN  

A navegar, VI.edizioa

Educared atariak hezkuntz- webguneei sariak emateko urteroko deialdia egiten du. Partehartzeko betiko modalitatez gain, aurten ere BITAKORA lehiaketa agertzen da deialdian. Irakasleentzako baliabideak eskeintzen ditu: gida interaktiboa, tutoretza on line... Epea martxoaren 24an bukatzen da

Aurreko edizioetako irabasleen lanak, zientziari dagokionez, honako loturetan daude. Sartu eta gozatu!:

--Saber es ganar: 3 jolasak (materia, energia eta kanpoko eragile geologikoak) gure ezauguerak baloratzeko . Eta jolasak egiteko tresna. http://www.educared.net/aprende/anavegar6/podium/B/786/index.htm.

--La nutrición en la adolescencia: anorexia, bulimia eta obesitatea. http://www.educared.net/aprende/anavegar6/podium/B/1035/index.htm

--El coche fantástico: Kotxearekin lotutako gaiak, funtzionamendua, ekologia, bide hezkuntza, seguritatea...teknologina lantzeko. http://www.educared.net/aprende/anavegar6/podium/C/1302/index.htm

--Trigonometria. Irukien historia, teoria, ariketak eta "targram" jolasak.Dibertigarria. http://www.educared.net/aprende/anavegar6/podium/C/689/archivos/flash.html

--Mirando de otra manera los árboles del instituto. Botanika ikasgaian (aukerakoa) lantzeko Web Questa.http://www.educared.net/aprende/anavegar6/podium/C/359/index.htm

--Maqueta de casa: DBHko 4. mailako teknologian landutako proiektua. http://www.educared.net/aprende/anavegar6/podium/C/11/index2.htm

--Matemáticas y fotografía. Geometria eguneroko formetan. rokohttp://www.educared.net/aprende/anavegar6/podium/D/445/index2.htm

--El aire: Atmosfera eta aizearen konposizioa, kutsadura, artikuloak, glosarioa, esperimentoak eta aholku ekologikoak. http://www.educared.net/aprende/anavegar6/podium/D/1181/index.htm

--Bellos y bestias: 5 erreinuak lantzeko modu erakargarria, bideoak, informazioa eta ebaluazio testak. Polita.
mhttp://www.educared.net/aprende/anavegar5/Podium/images/B/2539/index.htm

--El mundo de la materia: DBHko 1. zikloko edukiak. oso ondo landuta. http://www.educared.net/aprende/anavegar5/Podium/images/B/1563/index.htm

--Dichosos números: Zenbakiei buruzko dena. Oso ona. http://www.educared.net/aprende/anavegar5/Podium/images/D/1996/index.htm

--Atrevete si eres hombre: Ez dauka zerikusirik zientziarekin, baina ezin izan nuen pasatu gomendatu barik, egileek (Batxilergoko talde bat) hezkidetza lantzeko oso ideia bikain izan zutelako.http://www.educared.net/aprende/anavegar5/Podium/images/D/1699/atrevete.htm

----------
Permalink 18:47:44, Atalak: BERRIAK  

IBAIALDE 2006

1996an sortutako egitasmo hau berriro martxan dago aurtengo edizioan. Izenemateko epea otsailatik irekita dago.

----------
Permalink 17:46:24, Atalak: PAPEREZ  

Cuadernos de pedagogía-ren hileko gaia: matematikak

Azken aldizkari honen aleak matematikari ematen dio eta, gainera, artikulen artean Antzuolako HIkastetxeak " El viaje a Marte" argitaratzen du.

----------

2006-03-10

Permalink 17:59:26, Atalak: BERRIAK  

PISA EBALUAZIOA

PISA ebaluazioak Matematika eta Zientziaren ezagutza erabiltzeko gaitasuna neurtzen du galderak eta froga batzuen bitartez. 15 urteko neska-mutilei zuzenduta dago, beraz, DBHan dagoen ikasleei. Aurten berriro pasatuko da institutoetan. PISAko galderek, errealitatearekin lotutako zientziaren egoera planteatzen dute taula, grafiko edo testu baten bidez. Honetatik abiatuta, aukera anitzeko erantzunak edo erantzun irekiak eskatzen zaizkie.

Froga prestatzeko, aurten egindako adibide batzuk hurrengo guneetan aurki ditzakegu.
--Zientzia Ezagutzeko itemak ikaslearentzat: http://www.edukiak.info/units/152/ZientziakPisaIkasleak.pdf

--Zientzia Ezagutzeko itemak irakaslearentzat: http://www.edukiak.info/units/157/ZientziakPisaIrakasleak.pdf

--Irakasleentzakoa gaztelaniaz:http://www.edukiak.info/units/156/CienciasPisaProfesorado.pdf

--Ikasleentzakoa gaztelaniaz:http://www.edukiak.info/units/154/CienciasPisaAlumnado.pdf

Eta 2003ko azterketen galdera aske batzuk ere ISEI-en gunean daude, ikasturte horretako emaitzekin batera:
http://www.isei-ivei.net/eusk/indexeusk.htm

Interesatuta bazaudete, martxoaren 23an honi buruzko Sinposium ospatuko da Bilbon.

----------

2006-03-05

Permalink 19:39:47, Atalak: SAREAN  

ANA Y MIA: Anorexia eta bulimiari buruzko gunea

Oso erakargarria den formatopean, gaixotasun hauei buruzko informazio ugari izateaz aparte -definizioak, kariak, eragin biologiko eta psikologikoak, detekzioa, prebenzioa...-, neska mutilek dituzten elikadura-mitoak banan banan aztertzen ditu: dieta mirariak, min-teknikak, estomaka eta burmuina engainatzeko trukoak, kontrolik gabeko botikak eta belarrak...kosta lain kosta argaltzeko balio duen guztia. Ikasle, irakasle eta familientzako orria. Oso interesgarria.

"Inork esan zuen erraza zela printsesa bat izatea"

----------

2006-03-03

Permalink 15:55:52, Atalak: BERRIAK  

MILA ESKER

Sarrera honen bitartez, Zientziberri buletina ebaluatu duzuen guztiei eskerrak eman nahi dizkizuet. Benetan zuen iradokizunak oso garrantzitsuak izan dira niretzat eta animoa eman didate.
MILA ESKER :D

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

ZIENTZIABERRI

Interneteko Zientzia irakasleentzat

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution