Artxiboak: Urtarrila 2006

2006-01-31

Permalink 22:03:10, Atalak: PRESTAKUNTZA  

JARDUNALDIAK: ERLATIBITATE TEORIAREN MENDEAURRENA

Fisikako urtea pasatu bada ere, oraindik, Abandoko Berritzeguneari esker, erlatibitate Berezia Teoriaren mendeaurrena ospatzeko aukera dugu, laster izango diren Jardunaldi hauen bitartez:

Noiz: martxoaren 9an, 17:00-20:00
Non: ACEX, Asturias kalea, Bilbon (San Ignazioaren metro geltokiaren alboan)
Hizlariak: Jenaro Guisasola, Emiliano Mujika eta Elvira Gonzalez
Nori zuzenduta: BHko zientzia irakasleria. 40 partehartzaile gehienez (lehentasuna fisika irakasleak)
Gaiak:

- Einstein eta erlatibitatearen teoria publiko ororentzat: teoriaren interesa hiritarrentzat, bere garaiaren testuinguru sozio zientifikoa, masa eta energiaren erlazio famatua
-Kutxagunea zientzia-museoa ikustaldi eskolarretako gida didaktikoak eta materialak
-Interneteko baliabideak: multimedia unitateak eta simulazioak

CD bat material didaktikoekin banatuko da

Izenemate epea: martxoaren 3a arte
http://abando.berritzeguneak.net

----------
Permalink 08:33:27, Atalak: BERRIAK  

KAIXO!

Kaixo guztioi, ikusten duzuenez modernizatu naiz eta nik ere blogosferan ZIENTZIABERRI buletina kokatu dut, beraz, hemendik aurrera txoko honetan Zientziaren irakaskuntzarako Internetean dauden baliabideen berri eskeiniko dizuet:

Informazioak
Prestakuntzako jarduerak
Irakasleen eta ikastetxeen web orriak edo bitakorak
Materialak lortzeko tokiak
Interneteko helbide interesgarriak
Web Quest
Esteka bildumak

Pilar Etxebarria
ni neu

----------

ZIENTZIABERRI

Interneteko Zientzia irakasleentzat

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution