BITAKORA HAU TOKIZ ALDATU DA.
HELBIDE BERRI honetan elkar ikusiko dugu:
http://zientziaberri.nireblog.com/
Orain goiz da aurtengo prestakuntza osoaz berba egiteko, baina bai gogoratu GARATU ikastaroetan matrikula egiteko epea aste honetan amaitzen dela. Ikastaroen zerrenda pasa den ekaineko post-ean aurki dezakezue. Anima zaitezte!.
Buenas!!!. Oporrak bukatu dira eta negar egiten uzten dizuet pittin bat....
...bale!, orain kendu sindrome famatu hori gainetik ikasturtea gogoekin hasteko. Nire partetik, bizirik jarraitzen dut eta berriro zuekin Zientzietako didaktikan zer berri dagoen prest kontatzeko.
Eta lehendabiziz, “AULA 21” blogaren bidez bi berri interesgarriak guretzat:
--Bata da irailaren batean webgune zientifiko berria sortu egin dela, HISPACIENCIA, non gaztelaniaz dauden zientzia- bitakoren erreferentzia aurki dezakegun. Orain aztertzen nabil ea hezkuntzaz zeozer interesgarria agertzen den eta...
--...Bestea, hispaciencia toki honi lehenengo begirada bota eta gero, hara non FLICKRean fisikarako argazkiak uzten dituzten talde bat dagoela enteratzen dudan, hain zuzen ere, “the fhisic group” . Hauek bezalako 1.300 argazki ditugu momentu honetan, gozatu!.

Teknoskopia ideia-lehiaketa urtero ateratzen da Saretek, ElHuyar, Hezkuntza Saila eta Zientziaren Kutxaguneak antolatuta. Parte hartzeko deialdia iralean egiten dute, baina aurten, beste ikasturteko esperientzietatik ikusirik, ikastetxeak jakinaren gainean egoteko eta antolatzeko denbora izateko asmoz, 06-07 ikasturtearen gaia jakinarazten dute: ENERGIA.
Teknoskopian jarriko dien ariketaren bitartez, ikasleek beren herriko hornikuntza energetikoa diseinatuko dute baldintza honekin: testuingurua erregai fosilik gabekoa izatea. Batxilergo eta Lanbide Heziketarako ikas ekintza polita sormena lantzeko. Urriaren 23 arte.
Eta oraingo honetan VIZCAYA ikastetxeko Sergio Porres ikasleari zorionak eman behar zaizkio,
azken IV. olinpiada matematikoan 11. tokia lortzeagatik.
Iaztik "Eduardo Txillida" deitzen diren olinpiadaren sariak pasa den ekainaren 10ean, Lakuan,
Anjeles Iztuetak berak eman zituen.
Interneteko Zientzia irakasleentzat