Artxiboak: Ekaina 2008

AZKEN AGURRA

2008-06-27

6. mailakoei egindako omenaldiaren argazkiekin agur bero bat luzatu nahi dizuegu. ESKERRIK ASKO gure blogean parte hartzeagatik eta oporretan oso ondo pasa.

 

GERNIKAKO EUSKAL HERRIA MUSEOA

2008-06-19

1.A eta B mailako umeok Gernikako Euskal Herria Museoan karetak egiteko tailer  batean parte hartu genuen. Oso ondo pasa genuen.

 

MIKOLETA SARIA 2008

2008-06-18

Eskolako LH-ko 4. eta 5. mailako ikasleok MIKOLETA SARIAN parte hartu dugu. Oso ipuin politak egin ditugu eta haien artean gure lagunarena, ALEX BARTOLOMEren ipuina,  aukeratu dute.

Ekainaren 11an Bilboko Udaletxearen Arabiar aretoan sari banaketa izan zen.Andereño GOTZONEri ere opari bat eman zioten. Oso ikuskizun polita izan zen.

Datorren ikasturtean berriro parte hartzea  espero dugu.

ALDIZKARIA 08

2008-06-16

Aurtengo aldizkaria duzue hemen, paperean ondo dago baina honekin edozein lekutatik ikusi ahal izango duzue.

Ç

HH-KOEN TXANGOA

2008-06-15

Pasa den asteartean, AREITZ SOROA baserrira HH-ko 3, 4 eta 5 urteko umeak joan ginen. Ekintza batzuk egin genituen, adibidez,

OGIA: Orea egin genuen ogia prestatzeko eta gero labean sartu genituen egindakoak. PRIMERAN pasa genuen.

 Bazkaldu ostean, 3 urtekoak animaliak ikustera joan ziren eta gu sagarrekin, SAGARDOTEGI tailerran parte hartu genuen eta amaitzeko, han dauden animaliak ere ikusi genituen

Den dena oso polita izan zen.

HH-ko umeak.

AZKEN TXANGOA

2008-06-13

Ekainaren 4an, Gernikara joan ginen hango Batzaretxea, Patronatoa eta Europako parkean dauden monumentuak ikustera.Handik Sukarrietako parkera joan ginen bazkaltzera eta jolastera.Zein ondo pasatu genuen.

 

CONGRATULATIONS!!!

2008-06-05

Congratulations!

Zurbaranbarri School is going to perfom “Old Mcdonlad´s version at the Arriga Theatre, because the play have been the winer.

Zorionak!

Zurbaranbarri eskola “Old Mcdonald” Arriaga Antzokia Antzezteko aukeraturik izan da.

Felicidades!

Zurbaranbarri, con  “Old Mcdonald”, ha sida elegida entre todos los centros participantes en su categoría, para representar la  obra en el Teatro Arriaga.

HAUR HEZKUNTZAKOAK MUSEOAN

2008-06-03

Pasaden ostiralean, maiatzaren 30ean, 5 urteko umeak GUGGENHEIM MUSEOan egon ginen. Museo ikusi eta gero, tailer batean, tximeletak, barraskiloak eta loreak "HAPPY MAIS"  izeneko materialez baliaturik egin genituen.

Primeran pasa genuen!

HH-KO 5 URTEKO UMEAK

Zure iritzia ematera gonbidatzen zaitugu.

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution