Apirilaren 22an, LURRAREN NAZIOARTEKO EGUNA, gure eskolako haur hezkuntzako 5 urtekoek ospatu genuen
LURRA babesteko hainbat ekintza eginda izan ditugunez, “ AMA LURRA GAIXORIK DAGO”, “AMA LURRA NEGARREZ ARI DA” lelopeetan birziklaketarekin jarraituko dugu.
Orain arte garatu ditugun ekintzak hauexek izan dira:
1.- Umeek haien etxeetatik mota desberdinetako ontziak ekarri zituzten.
2.- Eskolan, andereñoek egindako edukiontziak, hondakinaren arabera margotu eta moztu.
3.- Bildutako ontziak desberdindu, hondakin mota bakoitza dagokion edukiontzian sartzeko.
4.- Soberan dauzkagun ontziak benetako edukiontzietara sartu. Horretarako auzoan dauden edukinontzietara abiatu ginen.
5.- Beste pertsona batzuek ere, guk bezala egiten zutela ohartu ginen.
6.-Birzikletari buruzko fitxa ikasle bakoiotzak bete zuen.
7.- Beste ontziez baliaturik, birerabiliko ditugu lan polit bat egiteko. Lan hau gure hurrengo irteera batekin errelazionaturk dago.
DENON ARTEAN LURRA ZAINDU BEHAR DUGU !!!
Begira ze nolako lanak, marrazkiak eta krokodiloak egin ditugun!
PRIMERAN pasa dugu egiten.
LH-ko 1.B
Astelehenean 5 eta 6 mailakoak liburutegira joan ginen Patxi Gonzalez ezagutzera eta berarekin hitzegitera. Asteartean maila guztietako umeek herri kirolak izan genituen eta oso ondo pasa genuen.Asteazkenean pailazoak egon ziren, oso dibertigarriak ziren.Ostegunean irratsaioa berezia egin genuen. Eta ostiralean kantaldia, zozketak eta antzerkiak izan ziren.Antzerkiak guk 5 mailakook egin genituen eta oso ondo pasatu genuen “Guk love piratak” eta “Alberto eta bere lagunak” antzezlanak egiten.
5 mailako Janire Alcantara, Janire Alvarez, Ibone, Jessica eta Ane Aurrekoetxea.
Apirilaren 2an 6. mailako neska-mutilak EUSKAL MUSEO ETNOGRAFIOra joan ginen.
Lehenengoz, Plaza Berrian pasatzen zen jendeari galdera batzuk egin genizkion eta gero Museora joan ginen.
Museoan gauza polit asko ikusi genituen, adibidez MIKELDI.
Museoa bisitatu nahi baduzue Unamuno Enparantzan kokatuta dago.
Gure ustez, irteera oso interesgarria izan zen eta merezi du joatea.
Kaixo lagunok:
Apirilak 8,Hura Abentura eta Hanster eta Ganster liburuen idazlearekin, Karlos Santiestebanekin hitz egitera Iturriondo Plazako liburutegira hurbildu ginen.
Lehenengo 5. mailakoak eta gero 6. mailakoak joan ginen.Han galderak egin genizkion Karlos Santiestebani eta oso ondo pasatu genuen.
Amaitzean Karlos Santiestebanek autografo bana eman zigun
Ateratzean, liburutegiko arduradunak bazkide izateko paperak eman zizkigun.Bazkideek liburutegiko liburuak eta DVD ak eraman ahal dituzte etxera zenbait egunetan.
Orri-eskaerak klasean ditugunez ,nahi duena pasa daiteke 5. mailako klasetik hartzeko .
Ahazten zait ! Irakuri ditugun liburuak oso politat izan dira !
Janire Alvarez eta Jon Ander Cantera 5. mailakoak
3. HIRUHILABETEAN, PROGRAMATUTAKO IRTEERAK:
Maiatzaren 8an
3,4 eta 5 urtekoak, antzerki bat ikustera joango gara.“ Trena “ikuskizuna, C.C. Otxarkoagan.
Maiatzaren 30ean
5 urtekoak Guggenheim museoa bisitatzera joango gara.
Ekainaren 6an
2 urteko umeek, kurtso amaierako txangoa izango dute.
Zamudioko parke batera joango dira.
Ekainaren 10ean
3,4 eta 5 urtekoak, “Areitz Soroa “ Baserri Eskolara
abiatuko gara, gure kurtso amaierako txangoa egiteko.
Ekainaren 17an
4 eta 5 urtekoek, Urkiolako Parque Naturala bisitatuko dugu.