
Otsailaren 25ean 4.mailako neska-mutilak Bilboko Udaletxera joan ginen.
Etxebarria parketik jaitsi ginen eta denbora tarte bat egon ginen plaza bateko kolunpioetan.
Udaletxean izan genuen gida Josemari izenekoa zen eta oso ondo jasan zigun.

Bisita horrela izan zen:
Lehenik, Atarian egon ginen eta marmolezko eskaileren ondoan harrizko armarriak ikusi genituen.
Gero Arabiar Aretoan sartu ginen, hango zutabeak marmolezkoak ziruditen baina igeltsuzkoak ziren.Udaletxeko balkoira irten ginen ere.
Azkenik, Plenoen gelan egon ginen eta bertan alkatearen eta alkate ordezkoen jezarlekuak ikusi genituen.
Joan baino lehen aldizkari batzuk eman zizkiguten informazio gehiago izateko.
Oso interesgarria izan zen dena.
