Artxiboak: Otsaila 2008

NEGU GORRIKO LORE ZURITXO

2008-02-29

Gure eskolako gereziondoa loratzen dabil,neguan gaude baina honek udaberria ekarri digu.

TXOKOLATEZKO TRUFAK

2008-02-27
Pasaden astean, HH-ko 4 urteko umeak, eskolako jantokian eta gero klasean, TXOKOLATEZKO TRUFAK egin genituen.
Gero, denon artean, liburuxka bat egin dugu, gurasook ikusteko.
Trufak oso goxoak geratu ziren eta etxean berriro egiten saiatuko gara.
Primeran pasa genuen.
HH-ko4 urteko umeak

URKIOLAKO PARKEAN

2008-02-25

Lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailakook  Urkiolako parke naturaleko ingurua ezagutzera joan ginen.

 Hiru jarduera egin genituen:

1.     Parkeko interpretazio zentroan disekatutako animaliak hurbiletik ikusi eta ukitu genituen.

2.     Ibilbide didaktiko bat animalien aztarnak aurkitzen eta fitxa batzuk betetzen ibili ginen.

3.     Tailer bat animalien dominoarekin, animalien habitat, aztarnak eta beraien elikagaia miatu genuen. 

 

Eguraldia zoragarria izan zen eta oso ondo pasa genuen.

OÑATIKO NATUR ESKOLA

2008-02-22

Astelehenean, hilak 18, Oñatin dagoen Natur Eskola batera joan ginen.Gure monitoreak Imanol zuen izena. Animali asko zeuden, oiloak, behiak, behorrak, astoak, ardiak, erleak eta abar...

Mendian animalien aztarnak ikusi genituen. Ibilaldia oso polita izan zen. Jan eta gero txoko batean kandelak egin genituen eta animali disekaturik ikusten egon ginen, txoriak, arrainak, urtxintxak...

Oso ondo pasatu genuen.

IRRATSAIOA(02-07)

2008-02-15

Pasa den asteko irratsaioa da, arazo teknikoak izan ditugu eta ezin izan dugu lehenago jarri.

 

boomp3.com

AMODIOZKO ESALDIAK

2008-02-14
Hauek dira san Balentin egunean egindako amodiozko esaldien lehiaketaren irabazleak eta haien esaerak.
Bihotz bihotzez maite zaitut, zu gabe ezin dut bizi.
3.mailako ASIER ZARRAGOITIA
Bera da nire printsesa kuttuna, nire bihotzeko erregina eta nik musu bat ematen diot nire maitasun osoarekin.
4.mailako IBON CUEVAS
Zure begiek disdira ematen didate, zure ezpainek musuak ematen dizkidate eta zure aurpegiak irribarre eragiten dit, beti pozaren pozez egoteagatik.
5.mailako ANE AURREKOETXEA

BAKE EGUNA

2008-02-13

 Kaixo! 5.mailako adiskideak gara.

 Urtarrilaren 31etan BAKE EGUNA  ospatu genuen gure eskolan.

Maila guztietako ikasleok hain beste geletan elkartu ginen irratsaio berezia entzutera.

6.Mailakoek puxika batzuk zituzten, ekintza txarrak puzkatu zituzten , BAKEA lortzeko asmoz.

Gure ikastetxean BAKEA eraikitzeko hartutako konpromezuak loturik eta MUNDU HOBE BAT abesten  atera ginen patiora.

Zure iritzia ematera gonbidatzen zaitugu.

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution