UDAZKENEKO FUITUAK...
KAIXO LAGUNAK!
HEMEN GAUDE 4 URTEKO UMEAK, UDAZKENEKO FRUITUEKIN, JOLASTEN ETA IRAKURTZEN.
ZE ONDO PASATZEN DUGUN!
4 URTEKO UMEAK
ASMAKIZUNAK
Bosgarren mailakoek ondoengo tresnen deskribapena egin dugu.Zuek irakurri eta asmatu egin behar duzue.Gehien asmatzen direnen artean zozketa bat egingo dugu eta sari bat emango diegu. Guztira zazpi dira ea zenbat asmatzen duzuen.
1. Tresna hau tamaina askotakoa izan daiteke.Bi atal besterik ez du,goikoa eta behekoa.Goiko gauzak egoera onean mantentzeko erabiltzen da,eta behekoa,berriz gauzak hozteko.
Gizakiok asko erabiltzen dugu tresna hau.
Zer da????
2. .Kolore askotakoak dira,batzuetan artilezkoak eta beste batzuetan ohialazkoak dira.Finuak al lodiak izan ahal dira. Kremailera edo botoilak eraman daitezke. Batzuek txanoa ere daukate.
Jendeak janzteko erabiltzen da.
Zer da ????
3. Lau kolore daude: beltza,zuria,arrosa eta grisa.Bi atal ditu:pantaila taktil eta pantaila normala.Jolasteko erabiltzen da,eta tarjeta txikia behar ditu berarekin jolasteko.
Zer da ????
4. Txikia eta eramangarria da.Bi atal ditu: botoiak eta pantaila eta lau gauza egin ahal ditugu berarekin:
musika entzun,filmak edo bideoak ikusi,jokuekin jolastu eta argazkiak ikusi.
Sony enpresak egin du eta orain 170 € balio du
Zer da????
5. Karratua edo borobila da,plastikozko edo egurrezkoa izan ahal da eta esertzeko balio du.
Zer da???
6. Tresna honek bi edo hiru orratz ditu ,orduak eta minutuak ematen ditu.Borobila edo karratua izan ahal da,mota guztietako kolorekoak.Digitala eta analogikoak daude.
Zer da ???
7. Hainbat urte darama merkataritzan.
Beraren ezaugarrien artean honako hauek nabarmenekoak ditugu:
· Pantaila dauka
· Zenbait tekl a ditu
· Bozeragailuren bat badu
· Jendearekin komunikatzeko balio du.
· Mundu osoan aurki dezakegu.
Zer da????
Bat , zenbakirik txikiena.
Bi sardina biribil.
Hiru , eta ematen dizu diru.
Lau katu marra miau.
Bost zenbakirik negartiena.
Sei normalena.
Zazpi ipurdi garbi.
Zortzi edo lorontzi.
Bederatzi , tori arkatza eta idatzi.
Ane Aurrekoetxea
Bat zu baino guapuagoa.
Bi sardina biribil.
Hiru ipurdi bihurri.
Lau sardina bakalau.
Bost sardinak hamabost hots.
Sei pinpirinak gara… jei!.
Zazpi ipurdi kantari.
Zortzi hamabi ur -ontzi.
Bederatzi zu baino kaskarin.
Irene Riol Balanzategi
Bat zenbakirik aberatsena.
Bi zenbaki merkatari.
Hiru zenbaki istripu.
Lau katuak marramamiau.
Bost botila bete hotz.
Sei alde egin du
Zazpi kutxa bete panpiz.
Zortzi begira hori Toñi.
Bederatzi a ze belontzi.
Jon Ander Cantera
Urriaren 30 eta 31n Lurraskara joan ginen, 3., 4.,5. eta 6. mailakoak. Guretzak, 3. mailakoentzat, lehenengo aldiz izan da.
Animaliak ikusi genituen: Haien artean gehien gustatu zitzaigunak llama “Txistu” izeneko eta Txomin antzarra izan ziren. Bazegoen ere txerri bat Mortadela izenekoa eta zaldiz ibili ginen Kati izenekoa, hain zuzen ere.
Arratsaldez, tailerra amaitu ondoren, patinan egon ginen jolasten eta afaldu ondoren diskotekara joan ginen. PRIMERAN!!!
Gaua zenean lo egitera joan ginen.
Hurrengo egunean, berriro tailerrean, oinatzak egin genituen eta eguerdian Bilbora.
Espero dugu berriro joatea.
3. mailako Nerea, Ana eta Simonek eginda.