BASONDO TXANGOA.

2010-06-18

 Bilbon,2010eko ekainaren 15an.

9:00etan eskolara heldu ginen.9.30etan  joan ginen institutoko patiora autobusa hartzera.

Bidaia luzea izan zen eta primeran pasatu genuen eta gidariak gu ez azpertzeko

film bat ipini zigun.11.30etan ailegatu ginen Basondora.Han ikusi genituen animalia pilo Ad:katamotza,azeria,dortokak...

13:00ean joan ginen hamaiketakoa jatera ondoren,beste animalia batzuk ikusi genituen.

Geroxeago,Heritzek luma eta arrautzak erakutsi zizkigun.

14:30etan polikiroldegira joan ginen.Han bazkaldu eta jolastu egin genuen.

15:30etan hartu genuen autobusa joateko etxera.

 

Mikel Lopez,Cristian eta Beatriz 5.mailakoak.

OHARRA: Liburutegiko blogean ere, ikus dezakezue

http://liburutegizurbaranbarri.blogspot.com/

http://liburutegizurbaranbarri.blogspot.com/

ZETAZKO HARRAK

2010-06-18

Duela hilabete bat Idoia andereñoak zetazko har batzuk eman zizkigun eta  gure klasean izan dugu orain arte. Morera hostoak jaten dituzte, batzuk oso txikiak zirenean, beste batzuk oso-oso handiak ziren. Orain batzuek kuskuak egin dute, besteak, berriz, jaten ari dira eta oso lodiak dira.Asko jan dute kuskuak egiteko, eta laster pinpilinpausak izango dira, baina ezinizango dute hegan egin,ahaztu direlako hegan egitea.

5. Mailako: Mikel Garcia, Paula Conde, Nerea Martínez eta Uxue Mata.

ERREKA MARI

2010-06-16

HH-KO UMEOK, ERREKA MARIREN IPUINA IKUSI DUGU.

OSO POLITA IZAN DA ETA PRIMERAN PASA DUGU.

 

EZAGUTZEN DUZUE ERREKA MARIREN IPUINA? EZEZTZ IZATEKOTAN…

GALDETU HAUR HEZKUNTZAN…

GETXO NATUR GELA

2010-06-10

Haur Hezkuntzakook  GETXOKO NATUR GELAn egon gara, “URTXIKI”rekin, uraren ibilbidea ikasten.

Tailer batzuetan parte hartu dugu eta jolastu ere bai.

PRIMERAN PASA DUGU!!!

:: Hurrengo orrialdea >>

Zure iritzia ematera gonbidatzen zaitugu.

| Hurrengoak >

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution