Ez da beharrezkoa urrunegi joatea leku interesgarriak ikusteko. Askotan gure ingurua ezezagunena izaten da, gainera merkeagoa izango litzateke. Azpiko mapan ikus daiteke nire proposamena.

Goizez atera gintezke Gasteiztik Murgiara N-622 errepidetik iparralderantz. Murgian geldialditxo bat egingo dugu Gorbeiaren magalean. Denboraz ondo baldin bagabiltza Oroko Andre Mariaren santutegiraino joan gaitezke. Geroago, errepide beretik aurrerantz bagoaz, aurkituko dugu A-2521 errepidea eta hemendik abiatuta, Goiurirako sarrera hartuko bagenu ur-jauzi ikusgarria ikusiko genuke erromatar estiloko elizaren ondoan. Gero, Urduñara abiatuko ginateke eta ...
Ez daude Erantzunak mezu honetan...
Blog honen bidez bide berriak jorratzea espero dut. Nire ikasleentzat erabilgarria izatea eta euskaldunon arteko harremanak estutzea gustatuko litzaidake.
