2. MAILA.
Bigarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldi eta jardunak, narrazioak, deskribapenak, instrukzioak eta azalpen laburrak ulertu eta, ahoz nahiz idatziz, adierazteko. Dena den, zailtasunak izango ditu ñabardurak jaso eta adierazterakoan.
3. MAILA.
Hirugarren maila burutzerakoan ikaslea gai izango da kultura orokorraren mailan edozein euskal hizketa ulertzeko, baita zuzentasunez, egokitasunez eta aberastasunez komunikatzeko ere. Saiakera arruntak, ipuinak, nobelak, etab. ulertuko ditu; gutunak, artikulu laburrak, testu errazak eta antzekoak ere idazteko gai izango da. Hala ere, zailtasunak izango ditu gai espezializatuei eta erregistro bereziei buruzko testuak jaso eta adierazteko.
4. MAILA.
Laugarren maila burutzerakoan ikaslea gai izango da kultura maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantentzeko eta iritziak eta azalpenak emateko. Halaber, testu espezialduak bere osotasunean jasoko ditu eta hizkuntza formalean nahiz informalean egoerari egokituz eta arrakasta lortzeko moduan, era guztietako testuak zuzen, zehatz eta jator idazteko gai izango da. Euskalkietako berbaldiak eta idatzizko testuak ere ulertzeko gai izango da.
ATXONDOKO HARANA: ISILTASUNA ENTZUTEN DEN LEKUA
Txango polit bat egin nahi baduzu, Atxondon leku berezi bat aurki dezakezu.
Atxondo Bizkaiko haran bat da, eta Durango ondoan dago.
Hara heltzeko, A-8 autobidetik joango bazina, Durangon irten behar izango zenuke. Hor N-634 errepidea hartu behar izango duzu Donostiarako noranzkoan. Gero BI-632 Elorriarako errepidea hartu eta Elorriora heldu baino lehen Apatamonasterion Axperako bidean sartu behar izango duzu, Atxondoko bailarara heltzeko. Apatamonasteriotik 5 kilometrora Axpe bisita dezakezu.
Badaude beste leku batzuk bistatzeko. Adibidez: Marzanako San Martín omenez egindako dorrea eta eliza. Arrazola ibaia zeharkatu eta Santiago ermita eta Urrutia XVI. mendeko baserria ikus ditzakezu.
Ollargane baserria ikustea merezi du, Bizkaiko baserri zaharrena omen baita.
Axpe eta Arrazola auzoak bisitatzea merezi du. Hortik ikus daiteke Anbotoko gailurra. Gustatzen bazaizu ibilbideak egitea, hor daukazu aukera ibilbide politak egiteko. Axpe auzoan badago oso famatua den jatexe bat. Hor dago “Isiltasuna entzuten den lekua” esaten duen kartel bat. Hara joango bazina baieztatuko zenuke.
Informazio gehiago nahi baduzue, hona hemen helbide bat:

http://www.hiru.com/bidaiak/ibilbideak/59473/?taldea=zzbidaiatu3

Nire ustez, San Juan de Gaztelugatxe leku oso polita eta aproposa da egun bateko bidaia egiteko, ez dago oso urrun eta gauza asko egin daitezke.
Hoberena litzateke autoz joatea, erosoagoa da eta gainera pixka bat beranduago gera gintezke, hamarrak inguru.
Eguraldi ona badaukagu, ondo legoke paseo bat ematea, eta elizara igo gaitezke; animo! 2oo maila, gutxi gora behera, baino ez dira eta! (komenigarria izango litzateke arropa erosoa eramatea). Ahaleginak merezi du, paisaia izugarria da eta.
Gero, Bakiora joango ginateke eta han indarrak biltzeko, hondartza inguruan dauden tabernetan pintxo eta pote batzuk har ditzakegu.


Ni Zarautzera joango nintzateke.Eguraldi ona egingo balu hondartzara joango ginateke horrexegatik, elkar ikus genezake goizeko hamarrak inguru Argiñanoren jatetxean. Zarautz goizez oso polita da. Lehenengo, hondartzatik paseo bat eman genezake eta buelta bat eman eta gero, pote batzuk hartuko genituzke alde zaharrean. Itsas Museora joan gaitezke eta han ezagu dezakegu noiz eta nola sortu zen Zarautz. .
.

Arratsaldez, Getariara joango ginateke. Niri gustatuko litzaidake itsasontziz joatea, beti joan naiz oinez eta ez dakit posiblea den itsasontziz joatea. Getariako hondartza txikia da, baina oso polita, baita herria ere. Bere kaleetatik ibil gaitezke herria ezagutzeko. Ondo legoke Zarautzera itzultzea eta herriko sarreran argazki bat egin dezakegu ikusteko nola ezkutatzen den eguzkia Getariaren gainean, horrela bidaia honen oroigarri bat izango genuke.
Blog honen bidez bide berriak jorratzea espero dut. Nire ikasleentzat erabilgarria izatea eta euskaldunon arteko harremanak estutzea gustatuko litzaidake.