
Castet Elkartearen oharra:
"Datorren igandean, apirilak 30, XIV. Castet Eguna izango da Zaldibarren.
Urtero bezala mendi ibilaldia egingo da Santamañezarrera. Irteera goizeko 10:00etan izango da udaletxe aurrean. 11:00etan hamaiketakoa egingo dugu tontorrean.
Egun honetan Euskal Herriaren aldeko borrokan jausitakoak omendu ohi ditugu.
1937ko apirilaren 25ean, Gernikako bonbardaketaren bezperan hain zuzen, armada faxistak Zaldibar okupatu zuen. Santamañezar eta inguruetan gudariek ia bat ere muniziorik gabe aritu ziren borrokan. Borroka horietan, beste gudari batzuen artean, Abellaneda Bataloiko komandante Iñaki
Castet Arrietamaskaraua hil zuten.
Horregatik, eta gure herriaren askatasunaren alde jausitako guztiak omentzeko, jarri genion Castet izena gure elkarteari 1990ean.
1992an Bai Independentzia herri ekimenak Santamañezarrera igoera antolatu zuen, arrakasta handiz. Hurrengo urtean, I Castet Egunean, oroitarri bat jarri genuen tontorrean. Ordutik Zaldibarko egutegian egun seinalatua da apirilaren 25a."

2002ko irailaren 22an Kontseiluak deituta egindako mendi ibilaldia, herriko toponimiaren inguruko ekimenetako bat.
EUSKARA KONTSEILUA
1999ko abenduan eratu zen Zaldibarko Udaleko Euskara Kontseilua eta 2000ko martxoaren 30ean onartu zituen Udalbatzak bere estatutuak, Agiri Ofizialean argitaratuak handik lasterrera. Kontseilua udalaren organo aholkulari legez jaio zen, herriko talde eta pertsona fisikoen parte hartzearekin. Bost urtetan 16 taldek eta 37 pertsonak hartu izan dute parte Kontseiluan.
EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA
2004ko azaroaren 9an, 53. zenbakiko dekretuaren bitartez, alkateak Euskararen Aholku Batzordeko kideak izendatu zituen.
Udaleko Euskara Kontseiluak azaroaren 25ean egindako bileran kontseiluburu Carlos Olabarriagak ez zuen dekretuaren ezta EABren aipamenik ere egin. Harrigarria, kontuan izanda Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) aurkezpena egin zuela, eta honen barruan kokatzen dela aipatu EAB. Zergatik jokatu horrela?
Nork erabaki du EAB sortzea? Zergatik eta zertarako eratu du Alkateak EAB bost urteko ibilbidea zuen Kontseilua izanda? Badago beste galdera bat aurrekoak bezain sahiestezina: zein irizpide jarraitu du EAB osatzeko?
CARLOS OLABARRIAGA, APARTHEIDAREN ERAGILE
Hau guztia ulertzeko ezinbestekoa da gaur egungo udalaren osaketan eta honek Kontseiluan izan dituen ondorioetan erreparatzea. Batasuna legez kanpo jarri eta gero, 2003ko maiatzean espainiar estatuak Zalduherri ere legez kanpo jarri zuen. Hala eta guztiz ere, udal hauteskundeetan zerrenda aurkeztu genuen eta baita zinegotzi bi lortu ere. Baina Zalduherriko zinegotzien aulkietan PNV eta PSOEko usurpatzaile bana jesartzen dira. Legeria hori aprobetxatuz Carlos Olabarriaga jeltzaleak, udal ilegitimoaren euskara zinegotzia, debekatu egin zion Zalduherriri Kontseiluan parte hartzea. Putxerazo hartatik sortutako udala zilegitasun gabea da, edonondik begiratuta ere eta zilegitasun falta horrek Kontseilua bera ere kutsatu du.
ZALDUHERRIREN JARRERA
Eraso baztertzaile hauen aurrean, ostera, Zalduherriren apostua Kontseiluan parte hartzea eta berau bultzatzea izan da eta pertsona fisiko legez jardun du bertan. Zalduherrik ez du EAB onartzen. Batetik, udalak baduelako euskararekiko aholku organoa, Kontseilua, azken udalbatza legitimoak sortua. Bigarrenik, AEB zilegitasun demokratikorik ez duen udalak izendatua izan da eta, osaketari dagokionez, nabarmena da apartheid ideologikoa erabili dela. Hirugarrenik, eta azkenik, balizko AEB hatzamarrez izendatua eta itxia da, Kontseilua irekia eta parte hartzailea den bitartean. Zeregin zehatzei dagokienez, inork ez du esango AEB horrek Kontseiluak baino hobeto bete dezakeenik aholkulari lana.
OHARTXO BATZUK HAU GUZTIA HOBETO ULERTZEKO
Azken urteetan PNVk gogor egin du lan Kontseilua indargabetzeko eta badirudi apartheida areagotzeko eratu zuen AEB hori ere indar handirik gabe dabilela. Bada urte bete Kontseiluak bilerarik egin ez duela eta, bestalde, AEB 2004ko azaroan birritan bildu zen eta 2005ean otsailean egin zuen bilera bat eta azaroan azkena.
Kontua da 1999ko udal hauteskundeen ostean hilabeteetako harremanak izan zirela EH eta PNVren artean udal akordio bat egiteko. Sinatu gabeko akordio hartan (PNVk ez zuen sinatu nahi izan) Euskara Kontseilua sortzea adostu zen. Baita 2000.ean, Euskara Kontseiluaren martxa ikusi eta gero, beste kontseilu batzuk eratzeko aukera aztertzeko ere: emakumeena, hirigintzakoa... Ezker abertzalearentzat funtsezko aldarrikapenak dira, herritarren parte artesa bideratzeko tresnak diren heinean. Baina jeltzaleek gogoz kontra onartu zuten Euskara Kontseilua bera ere.
2000.eko irailean PNVk apurtu egin zuen EHrekin zuen udal akordioa. Ondorioz, Iñaki Mendiolagarai jeltzalea jarri zuten Udaleko Euskara Kontseiluaren buru. Honen jarrera eta jarduera Kontseilua barrutik deuseztearena izan zen. 2003ko putxerazoaren ostean, PNVk Carlos Olabarriaga jarri zuen euskara zinegotzi eta Kontseiluko buru. Honen lana, bere aurrekoarena errematatzea izan da.
Udalbiltzaren deia jarraituz eskualdeko hainbat herritan egin ziren ekitaldiak eguerdian: Atxondon, Elorrion, Iurretan, Durangon. Zaldibartar ugari Durangon izan ginen.

Durangoko udaletxe aurrean Durango, Zornotza eta Zaldibarko zinegotzi batzuk Udalbiltzaren ekitaldian.
Apartheidari aurre egiteko Zaldibarko ezker abertzaleak eratutako bilgunea 2003ko otsailaren 15ean. Herri bilgune gehienak bezala legez kanpo jarri zuten espainiar estatuaren aparatuek, faxistek alegia.Dena dela, faxista ez diren ustezko demokrata batzuk dira, egunero egunero, probetxu handiena ateratzen diotenak jasaten dugun apartheidari. Udal hauteskundeetan zinegotzi bi atera genituen eta euren aulkietan PNV eta PSOEko usurpatzaile bana jesartzen da. Zalduherriren ildo nagusiak, kalean eta udalean landuak, 2005ean honako hauek izan dira: - Etxebizitza duinak behar dituztenentzat. Etxebizitza sozialak eta alokairua. Espekulazioa, udalak bultzatua, salatu. - Herri ondarearen defentsa, bereziki Elexoste eta Sanjuangoa eraikinak eta bere ingurua. - Kultur Etxea Elexoste-Sanjuangoan egitea. - Nekazal lurrak babestu - Durangoko hiltegiaren alde. - Euskararen alde. - Prekarietatearen aurka, lan duin baten alde. - Apartheidaren aurka - Euskal presoak eta iheslariak etxera.
