

Zaldibarko gaztelekua 2.006.urteko abenduan ireki zen Zaldibarko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Txatxilipurdi Euskara eta Aisialdi taldearen eskutik. 12-14 urte bitarteko gazteentzako espazia zen hasieran baina ikasturtez ikasturte adin tarte bat irekitzen joan da eta gaur egun 12-16 urte bitarteko Zaldibarko gazteak sartu daitezke bertara. Lagunartean euskaraz momentu ahaztezinak igarotzeko ekintza ugari antolatzen ditugu bertan, irteerak, ikastaroak, tailerrak, eskulanak, jolasak...gazteekin batera ekintza sorta luze bat osatuz.
