Aupa!
Gaurkoan ekintza eta tailer ezberdinetako argazkiak jarriko ditugu ikusgai:




Igande honetan arratsaldeko 17:30tan henna ikastaroaz gozatzeko aukera izango duzu. Beraz, animatu eta ez galdu ekialdeko herrialdeetan horren tipikoa den apaintzeko era ezagutzeko aukera bertako baten eskutik!





Zaldibarko gaztelekua 2.006.urteko abenduan ireki zen Zaldibarko Udaleko Euskara Zerbitzua eta Txatxilipurdi Euskara eta Aisialdi taldearen eskutik. 12-14 urte bitarteko gazteentzako espazia zen hasieran baina ikasturtez ikasturte adin tarte bat irekitzen joan da eta gaur egun 12-16 urte bitarteko Zaldibarko gazteak sartu daitezke bertara. Lagunartean euskaraz momentu ahaztezinak igarotzeko ekintza ugari antolatzen ditugu bertan, irteerak, ikastaroak, tailerrak, eskulanak, jolasak...gazteekin batera ekintza sorta luze bat osatuz.