
Zaldibarko Udal ilegitimoak ohiko udal batzarra izan du eguerdiko 12:00 deituta. Hamabietan ezker abertzaleko kideak bakarrik zeuden aretoan, beste partaideak 12:10 inguruan sartu dira. Udal batzarra hasterakoan ezker abertzaleko kideak beste zinegotziekin batera mahaian jarri dira herriak aukeratutako udala erreibindikatzeko. Azaroak 25 eko adierazpen instituzionala emakumeenganako indarekeriaren aurkako nazioarteko eguna izan zenez, Zaldibarko udal ilegitimoak ezker abertzaleak sartutako mozioa onartu du. Ezker abertzaleko kideek alkateari eskatu diote mozioa euskeraz irakurtzeko. Alkateak betiko jarrera hartu du orain ez dela momentua argudiatuz. Orain ere argi ikusi da Udal ilegitimo honek euskarari zelako tratua ematen dion. Gero eurek euskararen normalkuntza planak egiten dituzte, euskara bultzatzen dute etab. Udala izan behar da euskararen normalkuntzaren aldeko jarrera bat eduki behar duena. Galdera-eskarietan ezker abertzaleko kideek gazte independentisten atxiloketei buruzko mozioa tratatzea eskatu dute. Alkateak esan du hau ez dela momentua, gauzak azken orduan ez direla egiten, berak beste alderdiekin eztabaidatu behar duela etab. Ezker abertzaleak oso argi esan dio, mozio hau azken ordukoa dela gertakari garrantzitsu hauek ere azken orduan gertatu direlako. Oso argi utzi du Udal ilegitimo honek: Zaldibarko herritarrek ez dutela hitzik
>>
Zaldiberri aldizkaria 1994ko urtarrilean argitaratu zen lehen aldiz.Ordutik, ia etenik gabe, Zaldibarko ezker abertzalearen agerkaria zaldibartar guztion eskuetara iritsi da, buzoneoz banatzen baita. Orain, blog honen bitartez, sarean ere badabil. Zure iritziak edo bestelako kontuak helarazi nahi izanez gero, bidal itzazu zaldiberri@hotmail.com helbidera.**************************
Bisita zenbatzaile hau 2007-07-16ko 23:30etan jarria da.
contador de visitas.***********************
Irudiak ez badituzu osorik ikusten klikatu ikus (view, ver) eta jarri testu tamaina handienean.
