Gaur eguerdirako osoko bilkura zuen deitua Zaldibarko udalak. Hamabietarako ezker aberttzaleko hiru hautetsietatik bi (bestea lanean zen) dagozkien aulkietan eserita zeuden. EAko zinegotzietako bat ere jesarri da. Hamabiak eta laurdenetan alkatea ezker abertzaleko hautetsiengana joan da eta aulkietatik altxatzeko eskatu die. Hauek erantzun diote eurei dagozkien aulkiak direla eta beraietatik hartuko zutela parte plenoan. Bestalde, gogorarazi diote alkatetza hartu zuenean (aurtego otsailean), ezker abertzaleko hiru zinegotziekin egin zuen bileran, hauei agindu ziela aldaketak egongo zirela alkatetzaren jarreretan, baina ez dutela halako ezer ikusi, apartheidak lehengoan segitzen duela Zaldibarren 2003tik. Alkateak alde egin du eta handik minutu batzuetara itzuli da idazkariarekin. Bere lekuan jesarri eta osoko bilkura ez dela egingo iragarri du.
2007ko udal hauteskundeetan hautagaitza bi utzi zituzten legez kanpo Zaldibarren: Zaldibarko Abertzale Sozialistak eta Anvkoa. Botoen arabera, PNV eta ANVri hiruna zinegotzi dagozkie, PSOE eta EAri bina eta Grupo Independienteari bat. Ilegalizazioak medio, PNVk, PSOEk eta EAk ANVri dagozkien zinegotzi bana dut.
Hona hemen egunotako argazki batzuk, barikuan, hilak 3, Donien Atxa altxatszeko unekoak eta domekan Castet elkarteak antolatutko bertso saiokoak. Honetan Amaia Agirre, Igor Elortza eta Maialen Lujanbio aritu ziren blkoitik balkoira giro ezin hobean.













Zaldiberri aldizkaria 1994ko urtarrilean argitaratu zen lehen aldiz.Ordutik, ia etenik gabe, Zaldibarko ezker abertzalearen agerkaria zaldibartar guztion eskuetara iritsi da, buzoneoz banatzen baita. Orain, blog honen bitartez, sarean ere badabil. Zure iritziak edo bestelako kontuak helarazi nahi izanez gero, bidal itzazu zaldiberri@hotmail.com helbidera.**************************
Bisita zenbatzaile hau 2007-07-16ko 23:30etan jarria da.
contador de visitas.***********************
Irudiak ez badituzu osorik ikusten klikatu ikus (view, ver) eta jarri testu tamaina handienean.
