1- Herriaren zati bat legez kanpo jartzen bada, kartel bat jartzeak edo botoak banatzeak kartzelara eraman bazaitzake, komunikabideetatik kanpo jartzen bazaituzte poliziek egurra ematen dizuten bitartean, orduan ezin esan hauteskunde demokratiko batzuk direnik. Ondorioz, hortik aterako den legebiltzarrak ez du herria ordezkatuko, ordezkaritza trukatu bat izango da han. Berba batez esanda. iruzurra.
2.- Adibide bat. Salbuespen egoera horretan (besteen pare ibili ahal izanez gero D3Mren emaitzak askoz hobeagoak izango ziren) ezker abertzaleak 7 eserleku lortu ditu. Hau errespetatuko balitz PSOE-PP-UPD fronte espainolistak 35 hautetsi lituzke. Apartheidari esker ditu 38.
3.- Nork hartuko ditu, orduan, ezker abertzaleari dagozkion 7 eserleku horiek. Ba, lapurreta honela geratuko da: PNVk eta PPk bina ostuko dituzte eta PSOEk, EAk eta IU-EBk bana. Azken honek edukiko duen bakarra lapurra izango da.
4.- Ezker abertzaleak tinko jarraitzen du eta, gatazka politikoa konpontzeko ezinbestekoa izateaz gain, marko demokratiko bat eskuratzeko borrokan buru jarraituko du. Mahaiak hiru oin ditu: espainolismoa, momentu honetan PSOEk gidatuta; bere ondoan, erregionalismoa, PNVk zuzendua eta independentismoa, ezker abertzalea buru duela. Hiru oin hauek adostu beharko dute marko bat, non aukera guztiak gauzatzea posible izango den euskal herritarrek hala erabakiz gero.
5.- Halako egunetan beti izaten dira bitxikeriak. Guk bat baino ez dugu ekarriko hona: Zaldibarren ez zen EAko ordezkaririk izan mahaietan, ezta gero botoak kontatzerakoan ere. Bakar bat ere ez. Emaitza ezagutuko zuten aldez aurretik? Interes falta? Alferkeria? Beste konpromisoren bat? Beste norbaiti eman zioten botoa?
Zaldiberri aldizkaria 1994ko urtarrilean argitaratu zen lehen aldiz.Ordutik, ia etenik gabe, Zaldibarko ezker abertzalearen agerkaria zaldibartar guztion eskuetara iritsi da, buzoneoz banatzen baita. Orain, blog honen bitartez, sarean ere badabil. Zure iritziak edo bestelako kontuak helarazi nahi izanez gero, bidal itzazu zaldiberri@hotmail.com helbidera.**************************
Bisita zenbatzaile hau 2007-07-16ko 23:30etan jarria da.
contador de visitas.***********************
Irudiak ez badituzu osorik ikusten klikatu ikus (view, ver) eta jarri testu tamaina handienean.
