Artxiboak: Martxoa 2009

2009-03-26

Permalink 23:15:06, Atalak: zaldiberri  

900 euroko isuna hiru zaldibartarri

Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak 300na euroko isuna jarri die hiru zaldibartarri iazko maiatzaren 27an apartheidaren kontrako kontzentrazio batean parte hartzeagatik. Egun hartan, 20:00etan 28 lagun elkartu ziren udaletxe aurrean "apartheidari stop, herriaren hitza errespetatu" zioen pankarta batekin. Orduan, PNVren beso armatuko hainbat kaputxadunek, ertzain izenarekin ere ezagunak, inguratu egin zituzten eta ia guztiak identifikatu. Gogoratzekoa da, ertzainen buru egiten zuena gazteleraz zuzendu zitzaienez bildutako zaldibartarrei hauetako batek euskaraz egiteko eskatu ziola. "En esta comunidad, por desgracia, hay dos lenguas oficiales" erantzun zuen PNVren beso armatuko burua egiten zuenak.
Orain, Barne Sailak egun hartan identifiatutako zaldibartarren artean hiru zigortzea erabaki du. Zergatik? Udal hauteskundeetan Zaldibarren bigarren indarra izan zen ezker abertzalea legez kanpo uztearen kontra protesta egiteagatik. Pankarta baten atzean era baketsuan biltzeagatik.

 

----------

2009-03-02

Permalink 19:48:24, Atalak: nazioartea  

Hauteskundeen inguruko hausnarketatxoa

 

1- Herriaren zati bat legez kanpo jartzen bada, kartel bat jartzeak edo botoak banatzeak kartzelara eraman bazaitzake, komunikabideetatik kanpo jartzen bazaituzte poliziek egurra ematen dizuten bitartean, orduan ezin esan hauteskunde demokratiko batzuk direnik. Ondorioz, hortik aterako den legebiltzarrak ez du herria ordezkatuko, ordezkaritza trukatu bat izango da han. Berba batez esanda. iruzurra.

2.- Adibide bat. Salbuespen egoera horretan (besteen pare ibili ahal izanez gero D3Mren emaitzak askoz hobeagoak izango ziren) ezker abertzaleak 7 eserleku lortu ditu. Hau errespetatuko balitz PSOE-PP-UPD fronte espainolistak 35 hautetsi lituzke. Apartheidari esker ditu 38.

3.- Nork hartuko ditu, orduan, ezker abertzaleari dagozkion 7 eserleku horiek. Ba, lapurreta honela geratuko da: PNVk eta PPk bina ostuko dituzte eta PSOEk, EAk eta IU-EBk bana. Azken honek edukiko duen bakarra lapurra izango da.

4.- Ezker abertzaleak tinko jarraitzen du eta, gatazka politikoa konpontzeko ezinbestekoa izateaz gain, marko demokratiko bat eskuratzeko borrokan buru jarraituko du. Mahaiak hiru oin ditu: espainolismoa, momentu honetan PSOEk gidatuta; bere ondoan, erregionalismoa, PNVk zuzendua eta independentismoa, ezker abertzalea buru duela. Hiru oin hauek adostu beharko dute marko bat, non aukera guztiak gauzatzea posible izango den  euskal herritarrek hala erabakiz gero.

5.- Halako egunetan beti izaten dira bitxikeriak. Guk bat baino ez dugu ekarriko hona: Zaldibarren ez zen EAko ordezkaririk izan mahaietan, ezta gero botoak kontatzerakoan ere. Bakar bat ere ez. Emaitza ezagutuko zuten aldez aurretik? Interes falta? Alferkeria? Beste konpromisoren bat? Beste norbaiti eman zioten botoa?

----------

2009-03-01

Permalink 22:38:24, Atalak: nazioartea  

Gasteizko legebiltzarrerako putxerazoaren emaitzak Zaldibarren

Hona hemen gaurko hauteskunde antidemokratikoen emaitza Zaldibarren

PNV           519
PSOE         422
D3M          208
PP             165
Aralar          71
EA              49
EB              31
Zuriak           7
Baliogabeak  13  


----------

zaldiberri

Zaldiberri aldizkaria 1994ko urtarrilean argitaratu zen lehen aldiz.Ordutik, ia etenik gabe, Zaldibarko ezker abertzalearen agerkaria zaldibartar guztion eskuetara iritsi da, buzoneoz banatzen baita. Orain, blog honen bitartez, sarean ere badabil. Zure iritziak edo bestelako kontuak helarazi nahi izanez gero, bidal itzazu zaldiberri@hotmail.com helbidera.************************** Bisita zenbatzaile hau 2007-07-16ko 23:30etan jarria da. avisos clasificados españaavisos clasificados brasilavisos clasificados argentina
contador de visitas.*********************** Irudiak ez badituzu osorik ikusten klikatu ikus (view, ver) eta jarri testu tamaina handienean.

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution