Artxiboak: Martxoa 2006

2006-03-28

Permalink 15:26:57, Atalak: Besterik  

zenbat falta da?

kaixo!!!

16 egun...

=>gogoratzen zarete zein den izenemate eguna ezta? bai! ostiral hau da, eta gogoratu ordainagiria ekartzea. Bestela deitu norbaiti!!!

Gurekin ondo pasatzeko gogorik bai?¿?¿?¿?¿ :crazy:

:>>;D :>>;D :>>;D :>>;D 88| 88| 88| :crazy: :crazy: :crazy:

----------

2006-03-22

Permalink 20:19:47, Atalak: Besterik  

Irizar modelo lanetan hasi zaigu

Kaixo lagunok! Irizarren modelo izateko nahia eta gogoa agerikoak izan dira betidanik. Oraingoan ordea, lortu du! Denon aurrean bere alde honena erakusteko prest agertu da!!! jaja:)) 88|

irizar "posatzen"

Bueno, orain serio.
Ukanba, Zarautzen etorkinentzan prestatutako etxebizitza bat da. Eta bertako arduradunetako bat da Irizar. Horregatik Hitzan erreportaia bat azaldu da, eta bertan ba Irizarren argazki bitxiak. Azkenean ospetsu egingo zaigula gure Miatarra!!! ;D

----------

2006-03-21

Permalink 15:11:14, Atalak: Xisko in the world  

Argazki batek mila hitzek baino gehiago...

...adierazten du.
etxebe & axi

polita, baietz?

----------

2006-03-16

Permalink 22:24:44, Atalak: Besterik  

enfin....

Bueno, sarreratxo "generiko" hau gehituko deu, blog hau zenbatek irakurtzedeun jakiteko.... ze bestela, yo dimito>:( irakurtzeun orok idatzi dezala!

----------

2006-03-13

Permalink 22:25:14, Atalak: Besterik  

Xisko eredutzat hartzen dutenek...

... txapelketak egiten dituzte. Bai bai, ez da broma. Orain bi aste, begirale bileraren ostean, guk egin genuena eredutzat hartuz, munduko txapelketa bat egitea otu zaio batenbati.

Zer egin genuen? ba...soberan etortzen den propagandarekin egin ohi dena: HEGAZKINAK. Hartu propaganda papelak, bakoitzak hegazkin bat egin eta txapelketa hasi zen! esan beharra dago, gure begirale maiteek aeronautikaz ezer gutxi dakitela.

Munduko papelezko hegazkinen txapelketa ordea, Frantziaraino iritsi da. Eta bertan hiru kategoria daude: distantzia luzeena egiten duen hegazkina, denbora gehiena airean emanten duen hegazkina eta akrobaziarik hoberenak egiten dituen hegazkina izango dira sarituak. Oraingoan 75 ikasle bildu dira polikiroldegi batean, eta ordu beteko beroketaren ostean, jaurtiketak hasi dira.

Ziur zuetakoren batek, jaurtiketa hobeak egiten dituela, bere ikastetxeko leihotik!

----------

2006-03-10

Permalink 13:59:51, Atalak: Besterik  

“Montaña rusa” batean ibiltzeko gogoz bazabiltzate…

… adi honekin!:idea: Gaur interneten aurkitu dugun albiste ikusgarri batean azaltzen dena kontatuko dizuegu. Gizon mexikar bati, kotxe bat eman diote opari, 9 egunez jarraian “montaña rusa” batean bueltaka ibiltzeagatik. Harrigarria ezta? “Vértigo en la montaña” izeneko lehiaketa baten ondorioz suertatu da irabazle, jadanik 1333 bira emanak zituen beste lehiakide bat atzean utziz, eta bagoietan bakarrik geratuz.

Lehiaketako arduradunek, 8garren egunetik aurrera oraindik ere 3 lehiakide zeudela ikusita, froga gogortzea erabaki zuten, eta azken 24 orduetan ezin izan zuten bagoietatik jeitsi, ezta komunera joateko ere.88|88|88|XX(

Gainera, Mexikoko "montaña rusa" hau, ez zem ez txikia! ikusi irudia

irudia

“Operación triunfo” alde batera utzi, eta ETBri horrelako programak egiteko eskatu beharko diogu, ziur zuetariko asko animatuko zirela horrelako lehiaketa batea. Edo agian horrelako gauzei bildurra diezue???|-|

----------

2006-03-09

Permalink 22:22:49, Atalak: Besterik  

Nola idatzi blog hontan!

Kaixo xiskokideok eta xiskokide ez zaretenok!
Badirudi internetera konektatzeko ohitura gutxi duzuela, edo blog hau bixitatzea ez dela zuen web helbide gustokoenen artean ageri.88|
Halere hemen idazteko klase partikularren bat behar duzuela uste dutXX(. Begirale ugari daude, interneten erabilerarekin oso konpenetratuta ez daudenak.
beraz,
1.- irakurri guk idazten duguna :crazy:
2.- erantzun! nola? ba "erantzun" jartzen duen tokian klik eginez :roll:
3.- datuak bete, kodigo moduko bat jarri behar da... "bidali" sakatu eta kitto :>>

erraza ezta?
ba ekin lanari eta kritikatu guk idazten duguna, gure alde azaldu, begiraleak ze majoak garen idatzi...

----------

2006-03-07

Permalink 22:02:51, Atalak: Xisko in the world  

Deba izutu genuenekoa

Xisko Gipuzkoatik zehar. Bai. Txirrin Txarran egun batez izan zen. Egun hau ospatzeko Gipuzkoako herri ezberdinak bete izan dira urtez urte, haur eta begiralez; Orain bi urte Zarautzen gertatu zen bezalaxe:crazy:. Ondoren datozen argazki hauek ordea, Deba jendez bete zen egun hartakoak dira. Ea batenbat ezagutzen duzuen... badaude bai aurpegi ezagunak... garai baten ume koxkor zirenak... zuen esku ezagunak aurkitzea!;D
TXTX deban 1
88|
TxTX denban2

argazki hauek nondik atera ote ditugu? :))

----------

2006-03-05

Permalink 21:55:17, Atalak: Begiraleak  

Begiraleen tartea zabaltzeko unea iritsi da

zenbat aldiz pentsatuko ote zenuten, gaztetan begiraleak nolakoak ote ziren? ba xiskokide jator batek dokumentu interesgarri bat pasa digu, blog honetako edizio gunera...Eta zenbat aldiz esaten dugu irudi batek mila hitz baino gehiago balio dituela? ba kasu honetan bi begiraleren argazki bana ikusiko dugu.
gure ZTBko aurkezle den imanolen gaztetako argazkia ikusiko dugu lehenengo. Dokumentu bikaina benetan. |-|
gure imanol

eta beste hau ere argazki bikaina da. Gaztea ematen du gure aittonak, :))
gure irizar

hau izan da guztia. Badakizue, horrelako dokumentu interesgarrien jabe zaretenoi.. xisko@xisko.tk helbide elekronikoa daukazuela. horrela guk xiskokide guztien ordenagailuetara helaraziko dugu.

eskerrik asko, hau posible egin duen xiskokideari

----------
Permalink 13:04:25, Atalak: Xisko in the world  

Xisko herritik iskanbila sortzen

Argazkiak interneten dira dagoeneko. Gure egun bereziko argazkiak! Jende gutxi azaldu zen arren, ederki pasa genuen.:D
Ez ditugu argazki denak jarri, aukeratutako mordoxka bat baizik. Halere parre batzuk botatzeko nahikoa dira. :>>
Argazkiak ikusteko klikatu hemen

----------

2006-03-04

Permalink 18:16:19, Atalak: xisko  

Eta egun bereziaren ondoren...

Bukatu da hiruhilabete hontako egun berezia. Zer moduz pasa duzue? Zerbait hobetuko al zenukete? Ez al zarete gehiago itzuliko? Monumentu bat jarriko al diguzue?:lalala: Bota zuen iritzia!

----------

2006-03-01

Permalink 22:06:30, Atalak: Besterik  

Kulturilla generala guztientzat

Nork erantzungo lidake, "Beakman" nor den galdetuz gero? Gazteegiak zarete agian. Halere, oraingo telebista kate moderno hauetako batean (Cuatro-n), azaltzen omen da. Bai bai. Ea ba, hortxe argazki bat.

hau da Beakmanen mundua!

Begiraleok ezagututzen dugu, seguru gainera, eta zuek, "gaztetxook"?

----------
Permalink 16:07:36, Atalak: xisko  

Xiskoko blog-a martxan

Euskal blogosferako partaide izatera pasa gara, xiskokide maiteok. Blog honek, gure tabloiak baino arrakasta handiagoa izango duelakoak gaude. Hau da blog honen jaiotze data, ez ahaztu.:>>

----------

Zarauzko aisialdi talde bat gara. Irakurri gure bloga, zure iritzia eman, sartu saltsan...

Bilaketa

Atalak

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution