Atzo eta herenegun mendian: Ganekogortan batean eta Santiago mendian bigarrena. Ohitura falta nabarmena da, 6 orduko bi txango egin eta hankak dar-dar. Mendira gehiago joan beharra dagoela argia da.
Gaur, ordea, goizean atsedena hartuko dugu. Arratsaldean lan pixka bat egin behar dugu, 8ak arte. Eta horren ostean, Etxarrira, Topagunera. Parranda apur bat eta batek daki agian astelehenean oraindik orain Etxarrin egonen garete. Auskalo.
Berri gehiago hurrengoan, ......
Zapatuko manifa itzela izan zen. Jendetza ikaragarria eta Partidua jokoz kanpo. Eta horrek pozten nau.
Mani horretan beste askotan bezala (adibidez, Portuko azkena) herri duina ikusi nuen, herri harroa eta sentibera. Horixe da nik dudan herria. Horregatik, hunkitua nago, txundituta.
Hitzak soberan daude, ....... mintza bitez.
Gaur da eguna, E eguna, Euskal Herria askatzeko eta eraikitzeko eguna. Ba, ez. Ez da horrelako egunik egongo, ez da egongo. Gaur da 98an eta 99an eginiko akatsetatik ikasteko ordua. Ez gara ETA edo gobernuaren zain geratu beharko, herritarren ordua da, Euskal Herriaren aldeko indarrak aktibatzeko tenorea.
Zentzu horretan, Berria egunkarian Martxelo Otamendik eta Fredi Paiak idatzitako artikuluak. Hori da hori bidea, aurrera egiteko bidea hain zuzen ere. Herria behetik gora egin behar da, autoerakuntzaz eta antolaketaz. Zutabe estrategikoak aintzat harturik (euskara, lurraldetasuna, herri eskubideak, ...). Horren froga asteburu honetan Seguran egingo diren Iparra-Hegoa topaketak. Seguratikan barri gehio.
Orain galdera da, noiz etengo dituzte Espainiak, Frantziak eta Baskoek ekintza armatuak? Noiz?
ETAk eman du bai, eman beharrekoa-edo. Presoak etxera noiz, iheslariak, erabaki eskubidea aitortu noiz, ... Hainbat galdera erantzun barik.
Etena behar dugu bai, baina alde guztiek eman beharreko etena.
Patxirekin izandako eztabaidatxoan agindu nion irratia.com-eri buruz neure iritzia plazaratuko nuela eta zorra pagatu behar denez, horra hor komentarioa.
Irratia.com-eri buruz esan nuen, lagunen pasarela bat ematen zuela. Esamoldearekin ez nuen asmatu, izan ere jasotzaileek ez zuten ulertu zer esan nahi nuen. Nik honakoa aditzera eman nahi nuen: askotan saioak egiterakoan ez zegoela argi zer lortu nahi zuten saiookin. Inprobisatzen dutela, baina ez programa ez dutela prestatzen, ez horixe, baizik eta ez zegoela argi zein gairi buruz egiten zuten programa. Astero gaiak aukeratzean ez dagoela argi zer gura duzuen lortu progarmagaz.
Patxik eskatu izan dizkit adibideak, eta nik eman, zelan ez. Euren arabera, irratia.com saioak honako gai hauek jorratzen ditu: irratia, musika, internet. Ba, adibidez, 36. saioan, EZLNri eta Boliviari buruz hitz egin zuten, 41. saioan Egunkariaren itxierari buruz (baita literaturari buruz), azken saioan Kontrainformazioari buruz (irrati, TB, internet, ...).
Nire ustez, adibide horiek argiak dira. Irratia.com irratasaioa gustatzen zait, aitortu behar dut. Baina horrek ez du esan gura ezin hobe daitekeenik eta hobe daiteke, duda barik. Nik gaien aukeraketan zorrotzago jardungo nuke, gaiak mugatze aldera.
Kritika honek eraikitzailea izan nahi du. Hemendik gonbidatzen ditut programaren egileak (biak ala biak blogari ezagunak) egindako kritikak erantzutera, baita internetik eta etxetik entzuten dugunon kritikatxoak egitera ere.
Ezin amaitu aipatu gabe Bilbohiria irratiak egin duen pausoa. Itzela da irrati berria (horrela deitzea zilegi bada). Internetetik edozein momentutan edozein irratsaio entzuteko aukera, horiei iruzkinak egiteko aukera, ... Orain bakarrik eduki interesgarriak eta esanguratsuak emititzen jarraitu ...