Etxean, istorioak ixilpean kontatzen ziren. Osaba-aitonak kotxea zeukan eta gidaria izatearen "ohorea" izan zuen;
falangekoek, banan-banan, hilerri inguratzen den ormara senide guztiak eraman erazten zioten, han, zulo handi bat nire 146 antzekoez betea zegoen.
Gidaria hil egin zuten azkena izan zen; gurasoak Gurs Kanpora, haiek eta izeko bat bizirik bakarrak izan ziren, irabatzaileentzako familia madarikatuarenak.
Den-dena Lekeitioko erregistroan zeuden idaztea, zeinek notoarioak desagerterazi zien nazioaren ondamenean, gaztelua markes bati oparitzeko, eta lurrak eta baserriak beste batzuei. Transizio ondoren etxe bat, besterik ez berlortu zen, nondik bizileak, okupatzailearen semeek, judizialki irtetean lehio eta ateak beraiek eramaten zituzten.
Gaztelua, finean, asiatar bati saldu zuten, hainbat miloi euro hartuz... baina harira...
Inoiz ez dut ahaztuko nire lehenengo eguna eskolan. Zenbakia ematen ziguten bana eta horren arabera esertzen ginen, ni lau zenbakia nintzen eta lehenengo lerroan nengoen eserita, maisuaren hurbil.
Irakaslea bere burua aurkezten zuen eta, lehenengo eguna zenez, guztiok adi geunden.
Gelako atea ireki zen, eta poliki maisuak zuzendari bezala agurtzen zuen gizon bat atera zen.Zuzendari jauna zen. Niregana heldu eta jipoia jo zidan, nik zergatik jakin gabe, geldi-geldirik kolpeak hartu nituen, edonori harritu egingo zuen jipoi horrek, justiziari eraman eta gartzelan amaitzekoa zen egoera, baina 60. hamarkadan geunden, guk denok ondo dakiguna.
Jipoia amaituz, begietara begira holan esan zidan:
-No es porque hayas hecho nada malo, es para que no lo pienses hacer, vasco hijo de mala madre.
Oso maite zaituztegu, ez dut inoiz adin amodioa ahaztuko.