Ttan ttakun irratia Donostiako irrati euskaldun independentea hiriko bozgorailu alternatiboa da. Egia auzotik hiri osoan zehar zabaltzen dira donostiar gazteen ahotsa eta musika. Kaleko hitzak uhinen bidez naturaltasun osoz hedatzen dituzte ttan ttakuntarrek.
Musikazaleez osatutako irratia da, hori dela eta, irratsaio gehienak musika mota berezi bati buruzkoak dira. Esatari gehienak Donostialdekoak direnez eta estilo informala erabiltzen dutenez, euskalkiaren eredu garbia da irratia.
Ttan ttakun irratia izen bereko aisialdi taldearekin batera sortu bazen ere, gaur egun elkarte bilakatu da. Estudioa oraindik egia auzoko gazte lokalean dago. Hortaz, esatari gehienak egoakoak dira. Gutxiago dira, intxaurrondo, gros eta Donostialdeko beste herrietakoak diren esatariak.
Esatariak 25-35 urte tartekoak dira. Erabiltzen duten hizkera kalekoa da, lagunartean erabili ohi dutena. Intonazioa, berriz, askotan gehiegizkoa da, hau da, emozioa jartzeko esaldien bukaeran azentua azken hitzan jartzen dute. Ahotza ere larriago jarri ohi dute esatari gizonezko gehienek musika taldeen aurkezpenetan.
Astean zehar ‘eguerdiko ahotsa’ magazina oinarri izaten du egunero. Hauxe aztertu dut, Irratiko saio eredugarriena delako. ‘Eguerdiko ahotsa’ irratiko liberatua eta arduraduna den Nokono esatariak gidatzen du. Nokono Donostiako hiritarra da. Hiriburuko hizkera izateaz gain, idazterakoan ere nahi gabe erabiltzen du. Webgunean argitaratutako testuak irakurtzea baino ez dago: www.ttanttakun.com.
Magazinean, musika jarri ez ezik, Donostian gertatutakoen inguruan ere mintzatzen dira. Tartean, egia auzoko Aitor ikastolako umeek egindako saioa emititzen dute eta musika talde bati elkarrizketa egin ohi diote.
Donostiako hizkera
Hizkera hiritarra da. Era berean, inguruko herrietako eragina izan du. Hortaz, Donostiako euskarak ezaugarri propioak izateaz gain inguruko ‘porbintziako’ herrien euskalkien ezaugarriak bereganatu ditu.Ez daude Erantzunak mezu honetan...