Artxiboak: Azaroa 2007

Euskararen legeak 25 urte. Alderdien balorazioa

2007-11-25
EAEko euskararen legeak 25 urte bete ditu. Horren harira, Berriak alderdi politikoen balorazioak jaso ditu. Gehienek legearen sorreraren garrantzia azpimarratu dute. Era berean, gaur egungo egoerara egokitzeko beharra ere adierazi dute.

Berrian argitaratua:
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-11-25&orria=008&kont=007

Bestetik, Berriak ere  euskalgintzako eragileen balorazioak jaso ditu:
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=euskalherria&data=2007-11-24&orria=014&kont=444

Gorenaren epaia Nafarroako administrazioari: Euskara aintzat hartzea ez da baztertzailea"

2007-11-21
Berria.info-tik hartutako informazioa:

Espainiako auzitegiak baliogabe utzi du Nafarroako Gobernuak 2000an eremu euskaldunerako onartu zuen hizkuntza plana, eta euskararen erabilera bermatzea erakunde publikoei dagokiela dio. Euskara Kultur Elkargoak jarri zuen helegitea, eta epaia behin betikoa da.

Espainiako Auzitegi Gorenak gaur jakinarazi duen epaiaren arabera, Nafarroako erakunde publikoetan euskara eskatzea edo hori jakitea meritu bezala hartzea ez da euskara ez dakitenekiko baztertzailea. Epaiak dioenez, Nafarroan administrazioari dagokio erakunde publikoetan euskararen erabilera bermatzea.

Epaia irmoa da, behin betikoa, eta baliogabe utzi du Nafarroako Gobernuak 2000. urtean herrialdeko eremu euskaldunerako onartu zuen hizkuntza plana. Hura zela-eta, Euskara Kultur Elkargoak helegitea jarri zuen, eta Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio.

"Euskara baloratzea ez da gaztelania hiztunekiko diskriminazioa", esan du gaur Euskadi Irratian Julen Urbiola Euskara Kultur Elkargoaren abokatuak. "Euskarazko zerbitzua bermatzeko egin behar den ezinbesteko pausoa da euskara baloratzea".

Elkargoak berak Nafarroako Gobernuak 2003an onartutako beste plan bati buruz ere helegitea sartu du.

Euskararen legea,25 urte ondoren egokia?

2007-11-20
Asteburuan Euskararen Legearen 25. urteurrena izango da. Bada garaia legearen eraginkortasunari buruz hitz egiteko. Egokia al da legea gaur egun?
Bidali zure erantzuna

Euskararen mugimendua 10 urte barru?

2007-11-17
Oso interesgarria da blogari batek sarean argitaratutako hausnarketa.
Hona hemen helbidea: http://www.blogak.com/garaigoikoa/

"Euskalgintzaren arazo larrienetako bat, gaur egun, gizarte diskurtso bat lantzeko eta zabaltzeko ezintasuna da. Nire ustez, falta da euskaltzaleon gizarte praktika eta ekimenak bildu eta borobilduko dituen diskurtso eraginkorra. Nire ustez, gaur egun hiru diskurtso nagusi daude euskararen aldeko gizarte mugimenduetan..."

Euskaltzaindiaren arau-erabakiak zure ordenagailuan

2007-11-17

Euskaltzaindiak arau-erabakiak libre eskuratzeko sistema abian jarri du. Sistema horren izena e-AEB da, hots, arau-erabakien banaketa elektronikoa. e-AEB sistemaren bitartez, Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak edota gomendioak edonoren ordenagailura jaisteko aukera izango da.

euskaltzaindia

Euskal musikaren aro oparoa

2007-11-17
Gaurko 'Uhinen hizkuntza' saioan euskal musikari buruzkoa izango dugu. Talde euskaldunek lan berriak kaleratzen hasiak dira Durangoko azokari begira. Urteko aro oparo hau baliatuko dugu euskal musikaren berrikuntzen panoramaren berri emateko.
Gogoratu, 'Uhinen hizkuntza' Ttan Ttakun irratian entzungai izango duzula larunbatero 18:30etatik 19:30etara, FMko 106.8an.

Elebila tresna-barran

2007-11-10
elebila

Nabigatzaileen tresna-barran ohizko bilatzaileak egoten dira txertatuta. Hemendik aurrera Elebila ere eskura izango da.

Elebilarren orrialde nagusira joanez gero, funtzionalitate berria topatuko duzu. "Txertatu bilatzailearen tresna-barran" dioen esaldian klik eginez zure nabigatzailearen barran elebilan bilaketak egiteko aukera txertatuko zaizu automatikoki.

Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera?

2007-11-10

Haserrea, kexua eta erantzun soka aipagarria eragin ditu The Wall Street Journal egunkariak Basque Inquisition: How Do You Say Shepherd in Euskera? (Euskal Inkisizioa: nola esaten da artzain euskaraz?) izenburupean argitaratutako artikuluak. Artikuluak hainbat erreakzio sortu ditu.

Iparralde: trasmisoaren galera

2007-11-10

 

Frantziaren menpe dauden hizkuntza gutxituen egoera ezagutzeko parada ematen dute inkestek eta erroldek. Erramun Baxokek azken inkesta soziolinguistikoan eta Frantziako INSEE errolda erakundeak egindako lanen emaitzek erosio tasa nabaria dela adierazi dute.

Frantzian 600.000 mila lagunek erregularki baliatzen dute alsaziera, 610.000 lagunek okzitaniera, 110.000ek kreolera. Ipar Euskal Herrian 62.773 lagunek ezagutzen dute euskara eta naturaltasunez baliatu. Alta, 80.000 inguru dira Frantzian euskara dakitenak. Hiztunen laurdena, irizpide horren arabera, ez da Ipar Euskal Herrian bizi.

Ikastolen erakunde nazional berria

2007-11-10
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-11-10&orria=002&kont=001

Egun direnaz eta etorkizunean izan nahi dutenaz hausnarketa sakona egingo dute ikastolek hurrengo hilabeteetan. Hobeto esanda, dagoeneko hasita daude lan hori egiten. Plenarioa izeneko talde batek -hainbat zuzendarik eta gurasoren batek osatua- gogoetarako puntu nagusiak eta proposamenak bildu ditu eta Ikastolak. Orain eta Gero izeneko dokumentua prestatu du. Hurrengo hilabeteetan, txosten horretan jasotakoa eztabaidatuko dute, eta zuzenketak egiteko tartea izango dute ikastoletako kideek. Azken dokumentua datorren ekainean egingo den Ikastolen VI. Batzarrak onartu beharko du.


ikastolak


irratsaioa

Uhinen hizkuntza euskara da. Euskara dugu bidelagun. Ttan ttakun irratiko irratsaioa da ‘Uhinen hizkuntza’, Donostiako irrati libre euskaldun bakarrean entzun daiteke. Ahotsa eta musika dira gure euskararen unibertsoaren inguruan aritzeko bidea.

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Uhinen hizkuntza

uhinen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution