Artxiboak: Urria 2007

Jakiunde

2007-10-28
onostian aurkeztu du Eusko Ikaskuntzak Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademia. Pedro Miguel Etxenike fisikaria da Jakiundeko lehendakaria, eta gainerako 25 kideen artean hainbat esparrutako adituak daude: Jesus Altuna antropologoa, Bernardo Atxaga idazlea, Gurutz Jauregi zuzenbide konstituzionalean aditua, Mari Carmen Gallastegi ekonomialaria, Montxo Armendariz zinemagilea eta abar. Akademiaren helburua hau da: "Kide horiek guztiek elkarrekin hausnartu eta iritziak ematea, gizartean hautematen dituzten gabeziak eta euskal letrek, zientziek eta arteek datozen urteetan hartu beharko luketen bidea hizpide hartuta". Euren egitekoak  "garrantzi handiko gaien inguruan ikertu eta azterlanak, txostenak eta irizpenak egitea; kulturaren alorreko proiektuetan parte hartzea eta zientzia-komunitatearen barruko zein estatuko eta nazioarteko foro akademikoetako eztabaidetan parte hartzea" direla adierazi dute Jakiundeko kideek.

http://www.argia.com/haria_boletina.php

Basauriko Udalak diru-laguntzak kendu dio euskalgintzari

2007-10-19
"Ezker abertzalearekin lotuta" daudelakoan, Basauriko Udalak orain arte ematen zien diru-laguntza kendu nahi die Euskarabila euskara elkarteari eta Bolintxu AEK euskaltegiari. PSOEk eta PPk osatzen duten gobernu batzordeak esan duenez erakundeok "ez ditugu zertan lagundu", " ez baitira kulturara dedikatzen eta "ez dutelako legea errespetatu nahi". Neurria hilaren 28an onartuko omen du Udalak, aurrekontuak onartzeko udalbatzaren osoko bilkuran.

http://www.elcorreodigital.com/alava/20071018/politica/basauri-retira-ayuda-vinculacion-20071018.html

Nafarroa Oinez igandean Vianan

2007-10-18

Nafarroa Oinez, Nafarroako ikastolen besta, heldu den igandean eginen dute, Vianan, Giltza daukagu lelopean, Erentzun ikastolaren alde. Ikastolakoen aburuz, euskaltzaleek giltza dute ikastolari behar duen bulkada emateko.

nafarroa oinez www.nafarroaoinez.net

Euskal Curriculuma onartuta

2007-10-18
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-10-17&orria=014&kont=006

Eusko Jaurlaritzak onartu du hezkuntza curriculum berriaren dekretua, derrigorrezko hezkuntza osoan, 6tik 16 urtera bitartean, ezartzeko. Dekretuak elebitasunaren aldeko apustua egiten du, eta apustu egiten du ikasle guztiek euskaraz B2 hizkuntz gaitasuna izan dezaten derrigorrezko hezkuntza amaitzen dutenean.

Bestalde, zikloa amaitzen dutenean, ikasleen ebaluazioa irakasle talde baten esku geratuko da, eta, ez, orain arte bezala, irakasle bakar baten esku.

Ordutegiari buruz, Hezkuntza Sailak azpimarratu du autonomia emango zaiela ikastetxeei, haiek duten hezkuntza proiektuaren arabera banatzeko orduak, beti ere curriculumak eskatzen dituen gutxienekoak betez gero. Curriculumak ordu gehiago eskaintzen dizkie matematikei eta zientziei. Eta heziketa fisikorako, berriz, gutxieneko orduak bat eta erdi izango dira lehen hezkuntzarako. Orain arte bi ordu eta erdi ziren.


curriculuma

Elebitasun automatikoa

2007-10-15

www.tiraka.net webgunean elebitasunari buruzko hausnarketa interesgarria argitaratu dute administrazioko langileek.

http://www.tiraka.net/post/2007/09/28/elebitasun-automatikoa


Trenean noa etxetik lanerako bidean euskararen inguruko gogoetan murgilduta. Aspaldi honetan elebitasunaren zereginak nauka kezkatuta. Ez dizuet ukatuko nik Euskalerria euskalduna lortu nahi dudala. Euskaraz bizi duen Euskal Herria bat amesten dut. Nolanahi ere, badakit xede horretara heltzeko, aurretik bidean hainbat geltokitik igaro behar dugula.  

 

Trena bat batean gelditu da. Burua leihatilatxotik atera eta hara non eta elebitasun izena duen geltokian gaudela ohartzen naiz. Aizue, trenaren ateak zabaldu dira eta nasan kriston iskanbila dago! Taldetxo bat dago pankartekin protestaka. Tiraka taldekoak omen dira eta hainbat galdera dute idatzita oihal zuri batean letra lodiz.

 

Zertarako balio du elebitasunak bermatzen duen lege-sistemak? Nor babestu nahi du eta nola? Zer bultzatu nahi da elebitasunarekin? Tresna egokiak erabiltzen ari gara euskararen erabilera sustatzeko?

Elebila, euskarazko bilatzailea iristear

2007-10-15

Asteazkenean aurkeztuko dute Eleka enpreak sortutako tresna. Sarean bilaketak egiterakoan euskarazko edukiak lehenetsiko ditu.

Interneten euskarazko edukietan bilaketak egitea erraztuko duen Elebila bilatzailea iristear da. Hain zuzen ere, asteazkenean aurkeztuko dute Ixa taldeak eta Elhuyhar Fundazioak sortutako Eleka enpresak garatutako tresna.

Euskarazko edukiak lehenestea da bilatzaile berriaren helburua. Izan ere, egun, eskura diren bilatzaileetan bilaketa bat egiterakoan ingelesezko webgunean agertzen dira lehendabiziko lekutan, eta beste hizkuntza handietakoak (gaztelera eta frantsesa, kasu) ondoren. Euskara oso atzera geratzen da.

Arazo horri aurre egitearren bilaketa euskarazko webguneetan egingo duen tresna sortu dElekak.


Berria egunkaritik hartutako informazioa da.
http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=23403

Euskal itzulpengintzaren etxea

2007-10-07

Euskal itzulpengintzaren etxe, erreferentzia, antena eta akuilu izatea nahi dute ItzulBaita. «Euskal Herrian itzulpengintzaren inguruko ekimenak diseinatzeko, eragiteko, kudeatzeko eta gizarteratzeko erakundea da». Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) 20 urtean metatutako eskarmentua eta egindako ibilbidea eta hausnarketak izan ditu abiapuntu eta oinarri. Beatriz Zabalondo EIZIEko lehendakariaren esanetan, azken urteetako gogoeten artean «konstante bat» izan da EIZIEk «oraingo elkartea baino zerbait gehiago izan behar zuela». Horregatik sortu dute ItzulBaita, Irungo Udalaren (Gipuzkoa) laguntzaz. Bertan izango du egoitza.

eizie_

Uhinek hizkuntzari buruzko irratsaioa ekarriko dute berriro

2007-10-04
Uhinen hizkuntza irratsaioa berriro hasiko da Ttan Ttakun irratian. Ordutegi berria izango du, larunbatero 18:30etatik 19:30etara.
Euskararen urratsak eta euskarak pairatu behar dituenak izango dugu hizpide Donostiako irrati euskaldun libre bakarrean. FMko 106.8an elkar entzungo gara...


irratsaioa

Uhinen hizkuntza euskara da. Euskara dugu bidelagun. Ttan ttakun irratiko irratsaioa da ‘Uhinen hizkuntza’, Donostiako irrati libre euskaldun bakarrean entzun daiteke. Ahotsa eta musika dira gure euskararen unibertsoaren inguruan aritzeko bidea.

Bilaketa

Estekak

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution