Nafarroa Oinez, Nafarroako ikastolen besta, heldu den igandean eginen dute, Vianan, Giltza daukagu lelopean, Erentzun ikastolaren alde. Ikastolakoen aburuz, euskaltzaleek giltza dute ikastolari behar duen bulkada emateko.
www.nafarroaoinez.net Eusko Jaurlaritzak onartu du hezkuntza curriculum berriaren dekretua, derrigorrezko hezkuntza osoan, 6tik 16 urtera bitartean, ezartzeko. Dekretuak elebitasunaren aldeko apustua egiten du, eta apustu egiten du ikasle guztiek euskaraz B2 hizkuntz gaitasuna izan dezaten derrigorrezko hezkuntza amaitzen dutenean.
Bestalde, zikloa amaitzen dutenean, ikasleen ebaluazioa irakasle talde baten esku geratuko da, eta, ez, orain arte bezala, irakasle bakar baten esku.
Ordutegiari buruz, Hezkuntza Sailak azpimarratu du autonomia emango zaiela ikastetxeei, haiek duten hezkuntza proiektuaren arabera banatzeko orduak, beti ere curriculumak eskatzen dituen gutxienekoak betez gero. Curriculumak ordu gehiago eskaintzen dizkie matematikei eta zientziei. Eta heziketa fisikorako, berriz, gutxieneko orduak bat eta erdi izango dira lehen hezkuntzarako. Orain arte bi ordu eta erdi ziren.
www.tiraka.net webgunean elebitasunari buruzko hausnarketa interesgarria argitaratu dute administrazioko langileek.
http://www.tiraka.net/post/2007/09/28/elebitasun-automatikoa
Trenean noa etxetik lanerako bidean euskararen inguruko gogoetan murgilduta. Aspaldi honetan elebitasunaren zereginak nauka kezkatuta. Ez dizuet ukatuko nik Euskalerria euskalduna lortu nahi dudala. Euskaraz bizi duen Euskal Herria bat amesten dut. Nolanahi ere, badakit xede horretara heltzeko, aurretik bidean hainbat geltokitik igaro behar dugula.
Trena bat batean gelditu da. Burua leihatilatxotik atera eta hara non eta elebitasun izena duen geltokian gaudela ohartzen naiz. Aizue, trenaren ateak zabaldu dira eta nasan kriston iskanbila dago! Taldetxo bat dago pankartekin protestaka. Tiraka taldekoak omen dira eta hainbat galdera dute idatzita oihal zuri batean letra lodiz.
Zertarako balio du elebitasunak bermatzen duen lege-sistemak? Nor babestu nahi du eta nola? Zer bultzatu nahi da elebitasunarekin? Tresna egokiak erabiltzen ari gara euskararen erabilera sustatzeko?
Asteazkenean aurkeztuko dute Eleka enpreak sortutako tresna. Sarean bilaketak egiterakoan euskarazko edukiak lehenetsiko ditu.
Interneten euskarazko edukietan bilaketak egitea erraztuko duen Elebila bilatzailea iristear da. Hain zuzen ere, asteazkenean aurkeztuko dute Ixa taldeak eta Elhuyhar Fundazioak sortutako Eleka enpresak garatutako tresna.
Euskarazko edukiak lehenestea da bilatzaile berriaren helburua. Izan ere, egun, eskura diren bilatzaileetan bilaketa bat egiterakoan ingelesezko webgunean agertzen dira lehendabiziko lekutan, eta beste hizkuntza handietakoak (gaztelera eta frantsesa, kasu) ondoren. Euskara oso atzera geratzen da.
Arazo horri aurre egitearren bilaketa euskarazko webguneetan egingo duen tresna sortu dElekak.
Berria egunkaritik hartutako informazioa da.
http://www.berria.info/edizioa_ikusi.php?id=23403
Euskal itzulpengintzaren etxe, erreferentzia, antena eta akuilu izatea nahi dute ItzulBaita. «Euskal Herrian itzulpengintzaren inguruko ekimenak diseinatzeko, eragiteko, kudeatzeko eta gizarteratzeko erakundea da». Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) 20 urtean metatutako eskarmentua eta egindako ibilbidea eta hausnarketak izan ditu abiapuntu eta oinarri. Beatriz Zabalondo EIZIEko lehendakariaren esanetan, azken urteetako gogoeten artean «konstante bat» izan da EIZIEk «oraingo elkartea baino zerbait gehiago izan behar zuela». Horregatik sortu dute ItzulBaita, Irungo Udalaren (Gipuzkoa) laguntzaz. Bertan izango du egoitza.

Uhinen hizkuntza euskara da. Euskara dugu bidelagun. Ttan ttakun irratiko irratsaioa da ‘Uhinen hizkuntza’, Donostiako irrati libre euskaldun bakarrean entzun daiteke. Ahotsa eta musika dira gure euskararen unibertsoaren inguruan aritzeko bidea.