Mezua: Hizkuntza-eskubideei buruzko gidoi irabazlea
2007-09-27
Oiartzungo Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak uda aurretik antolatutako Behatokiaren inguruko gidoi lehiaketak badu irabazlea: Joel Rodriguez oiartzuarraren Jarraitu mesedez izenburuko gidoia izan da garaile hain zuzen ere. Gidoi honekin modu erraz eta grafikoan Behatokiak egiten duen lana gizarteratzeko laburmetraia egingo dute Ttur Tturrekoek. Izan ere, aspaldidanik ari da Oiartzungo euskalgintza Behatokiaren berri ematen, herritarrek euren hizkuntza-eskubideak ezagutu ditzaten.
Asko izan dira gidoi lehiaketan parte hartu duten herritarrak, Oiartzungoak nahiz kanpotarrak eta antolatzaileak pozik azaldu dira jasotako lanen kalitatearekin. ‘Originaltasungatik’ hautatu dute Rodriguezen lana, baina ez dute gidoiaren xehetasunik eman nahi izan. Udazkenean hasiko dira laburmetraia filmatzen; beraz, oraindik itxaron beharko dugu lehiaketaren azken emaitzaz gozatu ahal izateko!
Erantzunak:
Erantzun: