Mezua: Elebidek zigorrik jartzeko gaitasunik ez duela salatu dute

Elebidek zigorrik jartzeko gaitasunik ez duela salatu dute

2007-09-15

Arau-hausteren bat dela ikusita ere zigorrik ezartzeko gaitasunik ez daukala aitortu dio Elebidek, euskal hiztunen hizkuntz eskubideak babesteko Eusko Jaurlaritzaren erakundeak, Basauriko (Bizkaia) herritar bati. Herritar horrek salaketa jarri zuen, Basauriko Udalak hizkuntz eskakizuna betetzen ez zuten funtzionarioak kontratatu zituelako, legeak hala ezin zuela izan esan arren.

elebide

Erantzunak:

Bidaltzailea: uhinen [Kidea]
(Berriak argitaratutakoa)
Dena dela, Elebidek gutun bidez jakinarazi zion herritar horri Basauriko Udalak ez zuela legerik urratu. Azaldu duenez, lege urraketa izanez gero ere ezin izango zuen inolako zigorrik ezarri. Hau da, ezin izango zion Basauriko Udalari exijitu legea betetzea eta legeak ezartzen duen hizkuntz eskakizuna betetzen duten langileak kontratatzea.
Elebidek zehaztu duenez, euskararen normalizaziorako eta hizkuntz eskakizunak betearazteko legeak ez dio zigorrak ezartzeko edo legea betearazteko gaitasunik ematen euskal hiztunen eskubideak babesteko Jaurlaritzako erakundeari. Elebidek hizkuntz eskakizunen arloan lege urraketaren bat izan dela ikusiz gero, asko jota, Basauriko alkateari horren berri emango zion, eta hari egokituko zitzaion neurriak hartzea.
Elebidek igorritako gutunaren edukiarekin haserre agertu da salaketa jarri zuen herritarra. «Elebideren jarrera lotsagarria da», haren ustez. Gogoratu duenez, alkateak komunikabideetan esan zuen hizkuntz eskakizunik ez ziela eskatuko legez hala izan behar zuten funtzionarioei.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-15 @ 21:11

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)