Mezua: Nafarroako Euskararen Institutua

Nafarroako Euskararen Institutua

2007-09-11
Nafarroako gobernuak aurkeztu berri du Nafarroako Euskararen Kontseilua. Erakunde hau Hezkuntza sailapean egongo da eta euskararen ingurukoak izango ditu helburu.Egunotan euskalgintzak beren azterketa publiko egingo du, asmoei buruzko alde onak nabarmenduko dituzten arren, erakunde berriak helburuak betetzeko sailtasunak ere gogoraraziko dituzte. Izan ere, Nafarroako eremuen banaketa eta 86ko legeekin jarraitzeak ez baitioti euskararen normalizazioari aurre egiten utziko. Arduradun izendatu duten Perez-Nievasek aurreko astean Berria egunkarian egindako elkarrizketan jada adierazi zuen ez zituela ez legea ez eremuen banaketa aldatuko. Institutuak ssmo onak dituela ematen du baina aurrera egiteko oinarrizko erabakiak hartzen ausartu behar.

Erantzunak:

Bidaltzailea: Itxaso [Bisitaria]
Nafarroako Gobernuak ez duela euskararen legea aldatuko berretsi du Perez Nievasek
Oraindik ez dute Nafarroako Euskararen Institutuko zuzendaria nor izanen den erabaki
Aldaketa bai; iraultzarik ez. Halaxe mintzatu da Nafarroako Hezkuntza kontseilari Carlos Perez Nievas UPNren eta CDNren hizkuntza politika berriari buruz. Aldaketa horren ondorioz sortu da Nafarroako Euskararen Institutua. Perez Nievasek, hala ere, argi utzi du euskararen legea izanen dela erakunde berri horren muga. «Lege hori aldatzeko inolako asmorik ez dugu legegintzaldi honetan». Legea aldatu gabe, herrialdeko egoera soziolinguistikoari buruzko ikerketa egiteko, eta administrazioan euskararen erabilera finkatzeko arautegiak berraztertzeko asmoa agertu du kontseilariak. Esparru asko ukitzen dituzten asmoak.
Kontseiluak eta Oinarriak-ek beren kezka agertu dute jada helburu horiek guztiak gauzatu ahal izateko benetako aukeraz. Ezinezkoa izanen da, haien ustez, euskararen legearen mugak ezerezean utziko dituelako institutuaren helburuak. Kontseilariak, ordea, ez du iritzi horrekin bat egiten. Institutuak eginen dituen txostenak eta gomendioak lotesle ez izateak, halaber, ez du haien eraginkortasuna mugatuko, Perez Nievasen aburuz.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-13 @ 08:40

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)