Artxiboak: Iraila 2007

Hizkuntza-eskubideei buruzko gidoi irabazlea

2007-09-27
Oiartzungo Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak uda aurretik antolatutako Behatokiaren inguruko gidoi lehiaketak badu irabazlea: Joel Rodriguez oiartzuarraren Jarraitu mesedez  izenburuko gidoia izan da garaile hain zuzen ere. Gidoi honekin modu erraz eta grafikoan Behatokiak egiten duen lana gizarteratzeko laburmetraia egingo dute Ttur Tturrekoek. Izan ere, aspaldidanik ari da Oiartzungo euskalgintza Behatokiaren berri ematen, herritarrek euren hizkuntza-eskubideak ezagutu ditzaten.

Asko izan dira gidoi lehiaketan parte hartu duten herritarrak, Oiartzungoak nahiz kanpotarrak eta antolatzaileak pozik azaldu dira jasotako lanen kalitatearekin. ‘Originaltasungatik’ hautatu dute Rodriguezen lana, baina ez dute gidoiaren xehetasunik eman nahi izan. Udazkenean hasiko dira laburmetraia filmatzen; beraz, oraindik itxaron beharko dugu lehiaketaren azken emaitzaz gozatu ahal izateko!
tur

'Diversity'-ren webguneak 11 euskal idazleren lanak jaso ditu

2007-09-19
Miren Agur Meabe, Pako Aristi, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Harkaitz Cano, Arantxa Iturbe, Edorta Jimenez, Mari Jose Olaziregi, Gerardo Markuleta, Ixiar Rozas, Ana Urkiza eta Iban Zalduaren hainbat testuren ingelesezko eta mazedonierazko itzulpenak eskura daitezke Diversity izeneko egitasmoaren webgunean (http://www.diversity.org.mk/default.asp?SearchID=4 helbidean). Orhiden (Mazedonia) egin berri duen bilkuran, Nazioarteko PEN Clubaren Itzulpen eta Hizkuntz Eskubideen Batzordeak Diversity proiektu berrituaren hiru urteko plan estrategikoa onartu du, eta proiektu horrek mundu osoko literatura hainbat hizkuntzatan eskaintzea du xede. Euskal PEN klubak hautatu, bideratu eta bidali ditu euskal literaturaren lagin gisa agertzen diren testuak.
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-09-19&orria=047&kont=007

Burdinola irratsaioko esatariari elkarrizketa

2007-09-19
http://www.gara.net/paperezkoa/20070917/38576/es/Metal/musikak/ez/du/sekula/harrera/berorik/izan/hedabide/komertzialetan%BB/

"Metal musikak ez du sekula harrera berorik izan hedabide komertzialetan"

iñaki esnaola

musika kazetaria eta «burdinola» irratsaioko esataria

Iñaki Esnaolak urteak daramatza «Mondosonoro» edo «Entzun!» gisako aldizkari espezializatuetan kolaborazio lanak egiten. «Herriko Burdina» web-zinea eta Ortots Burdin Hotsak diskoetxearen sorrera bere eskutik etorri dira eta, metal musikarekiko duen grina medio, orain sei urte «Burdinola» irratsaioari ekin zion Donostiako Ttan Ttakunen. Ostegunetik aurrera, saioa Info7 irratian ere emango du.

UEUren Ikastetxe nagusiko eskaintza udazkenerako

2007-09-18
UEUk, Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, ikastaro sorta antolatu du 2007ko udazkenerako. Eskaintza horren barruan daude informatika alorreko bi ikastaro hauek: Bat: Web semantikoa minuskulaz, mikroformatuak eta beste teknologia.
Bi: Podcasting eta eduki sindikazioa.
Informazio gehiago ww.ueu.es
UEU

Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa jardunaldia

2007-09-18
Emun-ek 10 urte bete du eta horren karietara jardunaldi bat antolatu du: Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa jardunaldia.
 Jardunaldia urriaren 9an da, Arantzazun eta izen-ematea doakoa.

Egitaraua:
http://www.emun.com/10urte/jardunaldia/ motibazioa

Klaseak hasi dira

2007-09-16

D ereduan ikasiko dute Haur Hezkuntzatik Batxilergora arteko ikasleen %56,1ek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan D eredua da nagusi; A eredua jaitsi egin da, eta B eredua, berriz, igo.

 

ETORKIN GEHIENAK, A EREDUAN

17.165 ikasle etorkin egon ziren iazko ikasturtean Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. 2002-03 ikasturtetik 2006-07 ikasturtera, 11.210 ikasletan hazi da ikasle etorkinen kopurua.

%59 Hego Amerikatik etorritakoak dira, Afrikarrak dira %20, Europako beste lurralde batzuetatik etorriak %17,4, Asiakoak %3,2, eta Estatu Batuetakoak %0,4.

Ereduei dagokienean, A ereduan ikasten dute ikasle etorkinen %45,4k, B ereduan 27,8k eta D eredua da etorkin kopuru txikiena duen eredua, %26,8, hain zuzen ere.


EHUn MASTERRAK EUSKARAZ?

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eskainiko dituen hamar masterretan euskaraz egin ahal izango dira ikasketak. Dena dela, horietako hirutan bakarrik egin ahal izango dira ikasketak euskara hutsean. Hirurak hizkuntzarekin zerikusia duten masterrak dira. Beste zazpi masterretan, euskaraz gainera, gaztelaniaz, ingelesez, alemanez eta frantsesez izango dira eskolak. Ikasketa amaierako proiektua eta tutoretzak, ordea, euskaraz egin ahal izango dira.

Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua, Euskarazko Komunikazioa eta Hizkuntza Gutxituak, eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia izango dira euskara hutsean EHUk ikasturte honetan eskainiko dituen masterrak.

 



ikasleak

Euskararen organo komun iraunkorra

2007-09-16

Eusko Jaurlaritzak proposatutako organo komun iraunkorraren sorrera kritikatu du Nafarroako Gobernuak.

Euskara sustatzeko organo komun iraunkorra sortzeko proposatu zion Eusko Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuari. Organo horrek bi erakundeen hizkuntza politikak koordinatzeko balioko duela esan zuten.

Nafarroako gobernuak,bere aldetik, probokaziotzak jo du Baztarrikaren proposamena.

Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak ezezko borobila jaso zuen hurrengo egunean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariaren aldetik. «Probokaziotzat» hartu zuen proposamen hori, eta Eusko Jaurlaritzako sailburuordearen dimisioa eskatu zuen.

Uhinen hizkuntza berriro astintzen

2007-09-15

Oporretatik bueltan euskararen inguruan gertatutakoak kontatuko ditugu Ttan Ttakun irratiko saioan. Euskara gaurkotasuneko gaia izan da aste honetan, gertatutakoa astinduko dugu.

Igandero 19:00etatik 20:00etara FMko 106.8an

 

Madrilen ere izan dute euskararen berri, Euroitunaren inguruko hainbat bilera izan zituzten administrazioen eta eragileek ostegunean. Arduradunek eskuak garbi erakutsi nahi izan dute eta beste bati ardura leporatu.

Ikasturtea hasi da, umeak eskolara berriro. Gehienak euskaraz ikastera. Ikasturtea hasi den momentu honetan, oraindik ez dakigu zein izango den irakastereduen erreforma eta egunak aurrera doaz...

Nafarroak Euskararen Institutua sortuko dute. Aurrerapauso bat euskararen beharrez Nafarroan. Baina pauso txikia legea aldatu ezean ezin baikara mugitu.

Elebidek zigorrik jartzeko gaitasunik ez duela salatu dute

2007-09-15

Arau-hausteren bat dela ikusita ere zigorrik ezartzeko gaitasunik ez daukala aitortu dio Elebidek, euskal hiztunen hizkuntz eskubideak babesteko Eusko Jaurlaritzaren erakundeak, Basauriko (Bizkaia) herritar bati. Herritar horrek salaketa jarri zuen, Basauriko Udalak hizkuntz eskakizuna betetzen ez zuten funtzionarioak kontratatu zituelako, legeak hala ezin zuela izan esan arren.

elebide

Euskaraz egindako informazio lokala

2007-09-13
NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak Ttan ttakun irratiari buruz argitaratutako erreportaia:

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2007/09/13/vecinos/donostia-auzoak/d13don29.729098.php
irratiaa

KASTURTEA hasi da eta komunikabide askok programazio berria martxan jarri dute. Donostiako Egia auzoan dagoen Ttan Ttakun Irrati Librea ere lanean ari da hurrengo hilean hasiko duten programazio berria prest izateko.

Hedabide honek historia luzea du, "baina zaila da urte kopuru zehatz bat finkatzea", esan du Asier Mendizabalek. Donostiar honek hamar urte daramatza Ttan Ttakun irratian esatari lanetan eta gogoratzen duenaren arabera "hasiera batean irrati tailerra zen hau, haur eskola lekuz aldatu zutenean Egia auzoko jendeari zuzendutako irratia izatera pasa ginen. Azken urteetan Donostiara begira lan egiten dugu. Gure entzuleak gehienbat donostiarrak baitira. Duela bi urte egindako hobekuntza teknikoei esker, emisioa zabalagoa da eta informazioa inguruko lurraldeetako ere bada".

Urrian programazio berriarekin hasteko asmoa dute irrati honetako kideek. Hala ere, Mendizabalen hi-tzetan ez da aldaketa handirik izango. Ahal den heinean orain arteko saioak mantenduko dira, oporretan izan direnak itzuli egingo dira eta berriren bat gehituko da. Proposamena aurkeztuko balitz gogoz onartuko lukete. "Nahi duenak parte hartu dezake. Irrati libre bat gara, eta zentzu guztietan gainera" argitu du Mendizabalek.

Ttan Ttakun irratiak musika estilo askotariko saioak eskaintzen ditu bere programazioan. Zortzi dira zuzenean egiten diren musika saioak: Burdinola, Are you reggae?, Babylon Sutan, Gronx Konnektion, Sick my Duck, Noisean behin eta Pogo Erasoa. Bestalde, irratiak Eguerdiko ahotsa magazin lokalaz gain, Haginetako mina umore saioa eta Uhinen Hizkuntza ere proposatzen ditu. Euskararen inguruko albisteei buruzko saioa da hau eta igande arratsaldetan entzun daieteke.

Euroitunaren azterketa Madrilen

2007-09-11
Europako adituekin bilduko dira aste honetan euskararen, katalanaren eta galegoaren behatokien ordezkariak. Era berean, adituek Espainiako gobernuak igorritako txostenaren gaineko iritziak bilduko dituzte.
Hau da Euroitunaren jarraipen taldeak egiten duen bigarren txostena. Duela lau urtekoan, hainbat gomendio egin zizkion Espainiako Gobernuari, Hego Euskal Herriko administrazioei jakinarazteko. Garrantzitsuenak, hedabideetan hizkuntzaren erabilera sustatzeko neurriak sustatu beharra, eta Nafarroako eremu mistoan babes neurriak ezartzea. Hizkuntza eskubideen aldeko taldeen iritziz, administrazioek ez dute bi gomendioetako bakar bat ere aintzat hartu.

Informazio gehiago Berrian: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-09-11&orria=002&kont=003

Nafarroako Euskararen Institutua

2007-09-11
Nafarroako gobernuak aurkeztu berri du Nafarroako Euskararen Kontseilua. Erakunde hau Hezkuntza sailapean egongo da eta euskararen ingurukoak izango ditu helburu.Egunotan euskalgintzak beren azterketa publiko egingo du, asmoei buruzko alde onak nabarmenduko dituzten arren, erakunde berriak helburuak betetzeko sailtasunak ere gogoraraziko dituzte. Izan ere, Nafarroako eremuen banaketa eta 86ko legeekin jarraitzeak ez baitioti euskararen normalizazioari aurre egiten utziko. Arduradun izendatu duten Perez-Nievasek aurreko astean Berria egunkarian egindako elkarrizketan jada adierazi zuen ez zituela ez legea ez eremuen banaketa aldatuko. Institutuak ssmo onak dituela ematen du baina aurrera egiteko oinarrizko erabakiak hartzen ausartu behar.

Ttan Ttakun irratia Txomineko jaietan

2007-09-02
Txomineko jaietan izango da Donostiako irrati libre euskaldu bakarra, Ttan Ttakun. Txomin auzoko parkean izango du irratiak gunea eta hainbat ekintza burutzeko aukera:

Irailak 7 ostirala 19:00tatik aurrera hip hop-reggae GAUA: HARITZ SOUND SYSTEM+URBAN BREAKERSAK, TUESTATE DE TRANKS, JAULA DE GRILLOS eta REVOLUTIONARY BROTHERS+MAESE TRUCCO+KING KONSUL

Larunbata 8,
11:00etatik 14:00ra TXOMINEKO RASTROA eta 20:00tatik aurrera ROCK’N'ROLL PUNK GAUA: MERKATU MUSIKALA (diskoak, txapak, fanzineak…) edonori irekita,
ordu berean AC/DC eta MADNESS taldeen bideo proiekzioak pantaila haundian,
eta 22:00etatik aurrera kontzertua LORDS OF ATLANTIS eta PLAN B taldeekin.
Ondoren IÑIGITO DJak “pintxatuko” du gau osoan zehar.

Guztia TXOMINEKO PARKEAN DOAN.
Ondo pasa!

:: Hurrengo orrialdea >>


irratsaioa

Uhinen hizkuntza euskara da. Euskara dugu bidelagun. Ttan ttakun irratiko irratsaioa da ‘Uhinen hizkuntza’, Donostiako irrati libre euskaldun bakarrean entzun daiteke. Ahotsa eta musika dira gure euskararen unibertsoaren inguruan aritzeko bidea.

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Uhinen hizkuntza

uhinen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution