Artxiboak: Uztaila 2007

Noiz euskaldunduko da administrazioa?

2007-07-03

Euskara erabili nahi dugunok administrazioan zerbitzua euskaraz jaso nahi dugu, horretarako administrazioaren euskalduntzean aurrera egitea nahi dugu. Baina 25 urte pasa ondoren, ez du aurrera egiten. Euskalduntzeko plangintzak hutsuneak ditu leku guztietatik.

Dauzkagun datuen arabera,  euskaldunduko den langile kopurua ez nahikoa izango da euskaldunon beharrak asetzeko. Eragiketa matematikoa egitea besterik ez dugu, kenketa bat:

Euskara ez dakiten langileak kontratatzen jarraitzen dute - Langile taldearen % 80 dira salbuetsita geratzen direnak (45 urtetik gorakoak) - Lehenengo hizkuntza-eskakizuna eskuratzen dutenek ikasitakoa galtzen dute ez praktikatzeagatik -        Arduradun politikoen % 50ak ez daki euskaraz - Goi karguak salbuetsita daude - Derrigortasun data duten lanpostuak %40 dira bakarrik, eta horien erdia soilik daude dagokien hizkuntza eskakizuna egiaztatu dutenen eskuetan = noiz euskaldunduko da administrazioa?


irratsaioa

Uhinen hizkuntza euskara da. Euskara dugu bidelagun. Ttan ttakun irratiko irratsaioa da ‘Uhinen hizkuntza’, Donostiako irrati libre euskaldun bakarrean entzun daiteke. Ahotsa eta musika dira gure euskararen unibertsoaren inguruan aritzeko bidea.

Bilaketa

Estekak

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution