Mezua: Su Ta Garren 'More Volumen Tour 93' DVDa salgai jarri dute

Su Ta Garren 'More Volumen Tour 93' DVDa salgai jarri dute

2007-06-20
Su Ta Gar taldearen More Volumen Tour 93 DVDa (Jo Ta Ke ekoizpenak) salgai jarri dute, argazkiak, hainbat hizkuntzatako azpitituluak, informazio gehigarria eta abar eskaintzen duen lan osoa. Hortzak estuturik taldearen bigarren lana, Euskal Herri osoan eta beste zenbait herrialdetan zehar aurkeztu ondoren, taldea Europako beste herrialde askotara abiatu zeneko garaiak islatzen ditu lan berriak. 1994an VHS bideo formatuan kaleratu zuten lan bera.

Berrian: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-06-20&orria=045&kont=001

Erantzunak:

Bidaltzailea: uhinen [Kidea]
VDaren jatorria ezagutzeko atzera begira jarriko gara une batez. Hortzak Estuturik, Su ta Garren bigarren lana, Euskal Herri osoan eta Espainian zehar aurkeztu ondoren, Europa aldera abiatu ziren EH Sukarrarekin batera. 1993ko apirilaren hasiera zen. Birari, More Volumen Tour 93 izena jarri zioten, eta bertan, “inoiz ahaztuko ez ditugun esperientzi eta gertaerak bizi izan genituen”, diote.
Birako azken kontzertua Eibarren egin zen, urte hartako maiatzaren 1ean. DVD honetan, Su Ta Gar taldeak eman zuen kontzertuaren zati interesgarrienak ikus daitezke. Eta baita, bira hartan ateratako makina bat argazki.
Esan beharra dago baita ere, Su Ta Garren zuzeneko honek berebiziko garantiza izan zuela taldearen ibilbidean. Partaideak, oso gazte, 23 urteren bueltan oraindik, talde sendo eta gorpuztu bat zirela konturatzen hasi zirelako.


DVD-AREN EZAUGARRIAK
- Kaleratze data: 1994an VHS formatuan.
- Berargitaratze data: 2007ko maiatzak 29. DVD formatuan.
- Diskoetxea: Jo Ta Ke Ekoizpenak.
- 1993ko maiatzaren 1ean Eibarko polikiroldegian emandako kontzertuko irudiak.
- 12 abesti eta taldekidekin elkarrizketa, 65 minutuko iraupena:
Ekaitza eta Barealdia
Suak Pizturik Dirau
Amaren Negarra
Azkar Zuregana
Nazka
Itxaropena
Fagozitosia
Zure Aurrean Makurtzen Naiz
Jaiotze Basatia
Zure Atzetik
For Whom The Bell Tolls (Metallica)
Jo Ta Ke
+
150 argazki
- Azpitituluak gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.
- More Volumen Tour 93 biraren datak eta tokiak.
- Soinu teknikaria: Josu Monge.
- Argi teknikariak: Roger Hirigoien eta Anjel Bravo.
- Kamarak: Martín Bono, Juanjo Sanchez eta Iker Trebiño.
- Errealizadorea: Iker Trebiño.
- Produkzioa: Iker Trebiño eta Su Ta Gar.
- Argazkiak: E. H. Sukarra, Su Ta Gar, Silvia Arosa eta iturri ezezagunekoak.
- Diseinua: Iker Trebiño eta TxuloDesign!
- Gitarra eta ahotsa: Aitor Gorosabel Garai
- Bateria: Borxa Arrillaga
- Baxua eta koruak: Asier Osoro
- Gitarra: Xabi Bastida

Entzunen: http://www.entzun.com/noticias_view.php?uuid=1439
Permalink-a mezu RSS 2007-06-20 @ 22:04

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)