Artxiboak: Ekaina 2007
2007-06-23

Bai Euskarari Ziurtagiriak urrats bat egin dezan sortu da Ziurtagiriaren Elkartea. Elkarte berria lelo honekin dator: “Elkarlanean eta kalitatean urrats bat”. Lelo horretan azaltzen diren azken bi ideiak oinarritzat hartuta Bai Euskarari Ziurtagiriaren irudi berria sortu du Kontseiluak:
2007-06-23
Kalean dira aurtengo
Kilometroetako abestia (
Argi da izena du) eta bideoklipa. Musikaren egilea, Asier Elortza da, Belceblues taldeko kide eta Aranzadi Ikastolako irakasle denen laguntza izan du.
2007-06-23
Berri Txarrak Rise Againtekin batera egingo du gira Europan zehar. Rise Against banda euskalduna hautatu bere giran zehar Wilhelm screamekin batera herrialde hauentara joateko: Bélgica, Holanda, Alemania, Suiza, Frantzia eta Erresuma Batua. Badirudi Rise Against album berria The Sufferer & The Witness aurkeztuko duela gira honetan. Zorte on opa diegu hemendi k denoi abuztuak 28 hasten den biran.
Iturria: http://bloggaztea.blogspot.com/
2007-06-20
Lizarrako eta Estellerriko zenbait euskaldunek osatu dute elkarte hau, euskararen erabilpena sustatu eta bultzatzeko asmoz. Horretarako, euskal hiztunendako elkarguneak sortu nahi dituzte, euskaraz mintzatu eta komunikatzeko.
Euskalerrian: http://www.euskalerria.org/posta/default.cfm?atala=albistea_erakutsi_text&hizkuntza=0&id=334
2007-06-20
Ordenagailuko aplikazio nagusiak euskaraz erabil ditzakegu, inolako arazorik gabe eta doan.
Berrian: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-06-20&orria=049&kont=006
2007-06-20
Su Ta Gar taldearen More Volumen Tour 93 DVDa (Jo Ta Ke ekoizpenak) salgai jarri dute, argazkiak, hainbat hizkuntzatako azpitituluak, informazio gehigarria eta abar eskaintzen duen lan osoa. Hortzak estuturik taldearen bigarren lana, Euskal Herri osoan eta beste zenbait herrialdetan zehar aurkeztu ondoren, taldea Europako beste herrialde askotara abiatu zeneko garaiak islatzen ditu lan berriak. 1994an VHS bideo formatuan kaleratu zuten lan bera.
Berrian: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-06-20&orria=045&kont=001
2007-06-20
Azaroaren 10etik aurrera salgai izango da musika dendetan Kez Zazpi taldearen disko berria. Bost egun geroago prentsaren aurrera azalduko dira taldekideak lan berria aurkeztera, Oihuka diskoetxeak argitara emango duen diskoa. Irailean Donostiako Elkar estudioan izango dira grabazioak, eta urrian, Los Angelesera (AEB) joango dira nahasketak egitera.
Berrian: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-06-20&orria=047&kont=901
2007-06-19
Eusko Jaurlaritzan txanponaren aurkia eta ifrentzua ditugu batera: langile euskaldun mordoa, baina gaztelaniaz lan egiten». Ez dio edozeinek, Tirakak baizik, Eusko Jaurlaritzako langile euskaltzaleen topagune erreal eta birtualak. Eusko Jaurlaritzaren euskalduntze prozesuari begiratuta, etsipena eta itxaropena dituzte aldi berean. Etsipena, emaitzengatik, erabileran aurrerakada nabarmenik ikusten ez delako eta, beren iritziz, erabilera delako euskalduntzearen arrakastaren edo porrotaren neurgailua. Itxaropena, berriz, «egun ia ez baitago aitzakiarik esateko halako tokian langileek euskaraz ez dakitenik, euskaldun pila dago sail eta maila guztietan». Baina gehienek gaztelaniaz lan egiten dute.
Berria: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-06-16&orria=014&kont=001
2007-06-12
Bai Euskarari Ziurtagiriak ekainaren 13an 7 urte beteko ditu. Ospatzeko ostegunean banaketa ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalen. Ekitaldian Kontseiluak sortu berri den Ziurtagiriaren Elkarteari lekukoa pasatuko dio.
Gainera ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresek Jorge Oteizaren artelan bat jasoko dute.
http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=528
2007-06-10
Topagunea 10. urteurrenaren ospakizunean dago murgilduta. Ekainaren 16a Bilboko Zazpi Kaleak euskarazko kultur sorkuntzaren topagune bihurtuko dira. Antzerkia, musika, bertsolaritza, magia, literatura eta jolasak izango dira haur eta helduentzat egun osoan zehar.
Programa ikusteko:
http://www.topagunea.org/berriak/index.php?aukera=ikusi&berrikodea=525
2007-06-08
UMP, UDF, PS, Berdeak LCR, EH Bai, PCF, FN, CPNT eta LO alderdi politikoen egitarau nazionalak aztertu ditu Kontseiluak. Guztira, 12 alderdi politiko aurkeztu dira hauteskunde hauetara, baina Kontseilua alderdi nagusien azterketara mugatu da. Euskararen inguruko plangintzen balorazioa egiteaz gain, kanpainan zehar euskarari eskainitako lekua izan dute aztergai.
Azterketa www.kontseilua.org webgunean.
2007-06-06
Bai Euskarari Ziurtagiria kudeatuko duen Ziurtagiriaren Elkartea aurkeztuko dute bihar Bilbon. Kontseiluak orain dela 7 urte abiatutako proiektua elkarlanean eta kalitatean urrats bat eman nahi du.
2007-06-06
Ikas Bi eskola publikoko gurasoen elkarteak Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurka helegitea aurkeztu zuen 2004an, honako lau puntu hauengatik: lehenik, klase elebidun zenbait ez direlako irekitzen; bigarrenik, frantsesak eta euskarak ordu kopuru ezberdina dutelako; hirugarrenik, irakasle euskaldunen ordezkapenak eskasak direlako, eta, azkenik, euskarazko ikasgaien azterketetako gaiak frantsesez direlako. Legeak eskaera horiek babesten dituela dio Ikas Bik. Alta, Paueko Auzitegi Administratiboak Ikas Biren helegitea atzera bota du.
2007-06-04
Gaur egun EHUko irakasle euskaldunen kopurua %34koa da. Hori dela eta, irakaslegoa euskalduntzeko plana behar du unibertsitateak. EHUko Euskararen Plan Gidariaren arabera, 2011. urterako unibertsitateko irakasle euskaldunen kopurua %43koa izango da arduradunek aurkeztutakoaren arabera.
Unibertsitatearen arabera, 1997-1998an ikasle euskaldunak lehen ikasturtean %23 izan ziren eta 2006-2007an %44. Gaur egun euskaraz ikasten dutenak %35-40 dira.
2007-06-03
Iruñeko Udaleko Langile Batzordeak 2007ko maiatzaren 2an hartutako akordioa jakinarazi nahi du: errentaren aitorpenaren inguruan, Oinarriak elkarguneak antolatutako euskararen aldeko eragozpen fiskalaren kanpainaren alde agertzea eta Iruñeko Udaleko langileen artean bultzatzea.
Iaz eta aurreko urteetan izan genituen arrazoi berberak ditugu aurten ere: Nafarroako Gobernua bultzatzen ari den euskararen aurkako hizkuntza politika gaitzestea, euskararen normalkuntzaren aldeko hautua eskatzea eta Gobernuak kentzen diona euskarari itzultzea -ordaintzen dugun zergen zati bat euskararen normalkuntzaren alde dauden ekimenei bideratuta-.
Ramiro Olague eta Juan Carlos Torrano. Iruñeko Udaleko Langile Batzordearen izenean
Berrian 'zuzendariari' atalean argitaratua:
http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2007-06-03&orria=006&kont=008
2007-06-03
Euskal Idazleen Elkarteak webgunea berritu du, idazleen gaineko informazio eguneratua eskaintzeko xedeari jarraiki. Horretarako, www.idazleak.org webgunearen azala berritu dute eta atal berriak eratu dituzte. Adibidez, astero idazle bati eskainiko dioten txokoa sortu dute. Aurrerantzean, gainera, elkarteko bazkideei egindako elkarrizketak jasoko dituzte webgunean, literatura edota idazleen gaineko albisteekin batera. RSS jarioaren bitartez, Interneteko beste atari batzuetan irakurri ahal izango dituzte EIEk ekoitzitako albisteak. Eta ez horiek bakarrik. Bazkideen elkarrizketa, asteko egilea, kronika eta agenda eguneratua atalek jasotzen duten informazioa jasoko dute webgune horiek.
ww.idazleak.org
:: Hurrengo orrialdea >>