Artxiboak: Apirila 2007

Nafarroan irrati euskaldunen sarea

2007-04-26

Nafarroako irrati euskaldunen sarea aurkeztu dute gaur, Nafarroako Irratiak izenpean. Nafarroa Garaian euskaraz diharduten sei irrati daude gaur egun: Beleixe, Xorroxin, Esan Erran, Karrape, Aralar eta Euskalerria irratiak, eta nahiz eta bakoitzak bere lan esparruan jardun, guztiek dute oinarrian komuneko ardatza: euskara eta hizkuntzaren normalkuntzaren aldeko lana irratigintzaren berezko baliabide gutziak erabiliz.

www.nafarroakoirratiak.com

EITBn, kanpainako eztaibaden % 2,5 soilik euskaraz

2007-04-25

Bozetako kanpainan EITBn zortzi eztabaida egingo dituzte, sei gaztelaniaz eta bi euskaraz. Gainera, duela lau urte ordezkaritza lortutako hautagaiek soilik hartuko dute parte eztabaida horietan. Hala erabaki dute Legebiltzarrean hirukoaren eta PSEren aldeko botoekin.

¿Euskera? para qué

2007-04-24

Diario de Navarrako foroan euskara zertarako behar dugun eztabaidatzen ari dira. Hainbat iritzi agertu dira:

“Una forma de apoderarse de Navarra es la inmersión lingüística, disfrazada de "cultura".


”Me parece muy bien que el que quiera, pueda y tenga la posibilidad de hablar y apprender euskera, pero lo que no me parece bien es que se intente meternos el euskera por fuerza en las esculas y demas”

“la cantidad de gente joven y de mediana edad que te encuentras por las calles que llevan a sus hijos a ikastola y les ponen nombres vascos que no hemos oído en la vida y que ellos lo único que saben es decir AGUR. La pena es que esto es una moda que me parece que va a más”

 

Hizkuntza-politika berria eskatzen duen neurketa

2007-04-24

Euskal Herriko 66 herritan oinarritutako hizkuntza-politikaren neurketa egin ostean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak datuak mahai gainean jarrita, udalerrien hizkuntza-politika berria eskatu du, azterketak argi erakutsi baitu Euskal Herriko udalek ez dutela hizkuntza nazionala sustatzeko eta lehenesteko ahaleginik egiten. Kontseiluaren aburuz, hil edo bizikoa da udal hizkuntza-politikak herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea.

Berri txarrak-en nazioarteko bira

2007-04-24

BERRI TXARRAK-ek Dublinen emango dio amaiera nazioarteko bira luzeari, Maiatzaren lehenean, Rise Against talde estatubatuarrarekin batera. Emanaldi berezi hau Irlandako hiriburuko Temple Bar Music Center-en izanen da.

www.berritxarrak.net

Irakurri, gozatu eta oparitu

2007-04-24

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak bultzatutako Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa gaur (2007-4-23), Liburuaren Nazioarteko Egunean, jarriko da abian. Egitasmoa Hego Euskal Herriko 14 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker. Webgune bat ere prestatu dute.

Balearretako ume koitaduak

2007-04-23
JOSE MARI PASTOR Berria egunkarian TVEn izan zen, ostegunean. Herritarrek Mariano Raxoi PPko buruari zuzenean galderak egiteko programan hauxe esan zuen emakume batek: «Euskal Herrian jaio naiz, gurasoak galiziarrak ditut, eta orain Balearretan bizi naiz. Umeak eskola pribatuetara eraman behar izan ditut, beste aukerarik izan ez dudalako: han eskola publikoetako %99tan gai guztien %99 katalanez ematen da». Balearretako Gobernuan Jaume Matas alderdikideak agintzen duela gogorarazi zion andreak Raxoiri, eta zerbait egiteko eskatu. Raxoik «ume txikien eskubideak» aipatu zituen eta mallorcarrak konbentzitzen saiatu beharra, halakorik ez gertatzeko. Konbentzitzen saiatu. Noski, urte hauetan inork ez du esan Matas ama hizkuntzaz ikasteko eskubidea ukatzen ari denik. Ez. PSOEk eta PPk uharteetako gainontzeko alderdiekin azken hamarkadetan giza eskubideen kontra egindako erasoek ez dute inor bereziki asaldatu. Ez Mallorcan, ez Madrilen. Katalunian antzeko hezkuntza sistema dute, eta han katalana da irakas-hizkuntza. Horrek, ordea, protestak sortu ditu. Baina zergatik isildu dira urte hauetan Kataluniako ume etorkinen eskubideen defendatzaileak Balearretako egoera dela eta? Oso susmagarria da Balearretako egoerari buruz ezer entzun ez izana, eta salaketa guztiak soilik Kataluniako sistemaren kontra izatea. Errespetu txikiagoa merezi al dute Balearretako etorkinek Kataluniakoek baino? Ez dago galdetu beharrik hemen, Euskal Herrian, zer gertatuko den halako sistema bat inoiz jartzen bada. Ikusi besterik ez dago Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Tontxu Camposek hizkuntza ereduen erreformarako egindako proposamenak sortu duen eztabaida. PSE-EE eta PP euskara irakas-hizkuntza izango lukeen eredu bakarraren kontra mintzatu dira. «Ez dugu onartuko gaztelania eskoletatik botatzea», esan dute. Haien alderdiek Balearretan garatu dutena, han normala dena, eskubideak urratzea da hemen. Mallorcara joango dira PSE-EEko eta PPko ordezkariak haien alderdiek han itundutako inposizioa salatzera edo «konbentzitzen saiatzera»? Protesta egingo dute Balearretako etorkin espainieradunen alde? Zergatik ez? Edo ama hizkuntzaz ikasteko ustezko eskubide unibertsalak soilik Katalunia eta Euskal Herrirako balio du? Bai. Eskubide hori soilik Euskal Herrian edo Katalunian bermatu behar da. Eta soilik etorkinek pasaporte espainiarra badute, edo kultura hispanokoak badira, noski. Horra eskubideen koplaren fartsa: marokoarrek arabieraz eta txinatarrek txineraz ikasteko duten eskubidea, hor konpon! Halakorik ez dago haientzat. Espainiartasunetik haratago bukatu egiten dira eskubideak. Inposizioa nagusitzen da. Oso susmagarria Baleareetako etorkinen kexak orain arte inon entzun ez izana. Kataluniakoak baino esanekoagoak dira akaso? Konformistagoak? u dira urte hauetan Kataluniako ume etorkinen eskubideen defendatzaileak Balearretako egoera dela eta? Oso susmagarria da Balearretako egoerari buruz ezer entzun ez izana, eta salaketa guztiak soilik Kataluniako sistemaren kontra izatea. Errespetu txikiagoa merezi al dute Balearretako etorkinek Kataluniakoek baino?

Ez dago galdetu beharrik hemen, Euskal Herrian, zer gertatuko den halako sistema bat inoiz jartzen bada. Ikusi besterik ez dago Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Tontxu Camposek hizkuntza ereduen erreformarako egindako proposamenak sortu duen eztabaida. PSE-EE eta PP euskara irakas-hizkuntza izango lukeen eredu bakarraren kontra mintzatu dira. «Ez dugu onartuko gaztelania eskoletatik botatzea», esan dute.

Haien alderdiek Balearretan garatu dutena, han normala dena, eskubideak urratzea da hemen. Mallorcara joango dira PSE-EEko eta PPko ordezkariak haien alderdiek han itundutako inposizioa salatzera edo «konbentzitzen saiatzera»? Protesta egingo dute Balearretako etorkin espainieradunen alde? Zergatik ez? Edo ama hizkuntzaz ikasteko ustezko eskubide unibertsalak soilik Katalunia eta Euskal Herrirako balio du?

Bai. Eskubide hori soilik Euskal Herrian edo Katalunian bermatu behar da. Eta soilik etorkinek pasaporte espainiarra badute, edo kultura hispanokoak badira, noski. Horra eskubideen koplaren fartsa: marokoarrek arabieraz eta txinatarrek txineraz ikasteko duten eskubidea, hor konpon! Halakorik ez dago haientzat. Espainiartasunetik haratago bukatu egiten dira eskubideak. Inposizioa nagusitzen da.

  

Oso susmagarria Baleareetako etorkinen kexak orain arte inon entzun ez izana. Kataluniakoak baino esanekoagoak dira akaso? Konformistagoak?

 

Euskaldunak lotsa barik

2007-04-22

Behatokiak aste honetan Euskal Herriko hizkuntza-eskubideen diagnosia plazaratu du. Gure kexa, zoriontze eta kontsulten bidez osatutako errealitatea erakutzi digu. Halere, oraindik herritar askok ez dakite badituztela hizkuntza-eskubideak. Asko dira oraindik euskaraz egiteko eskubidea dutela barneratuta ez dutenak. Ba, badugu. Euskara eta gaztelania, biak dira ofizialak gure herrian, biak erabil ditzakegu. Denda batean sartzerakoan ez dugu baztertu behar euskaraz aritzeko aukera, eta langileak ez badaki, ez  dugu erantzun zakar bat jaso behar. Askotan kokiltzen gara saiatu baino lehen.

Aurtengo diagnosian, ordea, islatuta geratu da gero aktiboagoak garela herritarrok. Eskerrik  asko euskalduna lotsa barik izateagatik.

:: Hurrengo orrialdea >>


irratsaioa

Uhinen hizkuntza euskara da. Euskara dugu bidelagun. Ttan ttakun irratiko irratsaioa da ‘Uhinen hizkuntza’, Donostiako irrati libre euskaldun bakarrean entzun daiteke. Ahotsa eta musika dira gure euskararen unibertsoaren inguruan aritzeko bidea.

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Uhinen hizkuntza

uhinen

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Estekak

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution