Nafarroako irrati euskaldunen sarea aurkeztu dute gaur, Nafarroako Irratiak izenpean. Nafarroa Garaian euskaraz diharduten sei irrati daude gaur egun: Beleixe, Xorroxin, Esan Erran, Karrape, Aralar eta Euskalerria irratiak, eta nahiz eta bakoitzak bere lan esparruan jardun, guztiek dute oinarrian komuneko ardatza: euskara eta hizkuntzaren normalkuntzaren aldeko lana irratigintzaren berezko baliabide gutziak erabiliz.
www.nafarroakoirratiak.comBozetako kanpainan EITBn zortzi eztabaida egingo dituzte, sei gaztelaniaz eta bi euskaraz. Gainera, duela lau urte ordezkaritza lortutako hautagaiek soilik hartuko dute parte eztabaida horietan. Hala erabaki dute Legebiltzarrean hirukoaren eta PSEren aldeko botoekin.
Diario de Navarrako foroan euskara zertarako behar dugun eztabaidatzen ari dira. Hainbat iritzi agertu dira:
“Una forma de apoderarse de Navarra es la inmersión lingüística, disfrazada de "cultura".
”Me parece muy bien que el que quiera, pueda y tenga la posibilidad de hablar y apprender euskera, pero lo que no me parece bien es que se intente meternos el euskera por fuerza en las esculas y demas”
“la cantidad de gente joven y de mediana edad que te encuentras por las calles que llevan a sus hijos a ikastola y les ponen nombres vascos que no hemos oído en la vida y que ellos lo único que saben es decir AGUR. La pena es que esto es una moda que me parece que va a más”
Euskal Herriko 66 herritan oinarritutako hizkuntza-politikaren neurketa egin ostean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak datuak mahai gainean jarrita, udalerrien hizkuntza-politika berria eskatu du, azterketak argi erakutsi baitu Euskal Herriko udalek ez dutela hizkuntza nazionala sustatzeko eta lehenesteko ahaleginik egiten. Kontseiluaren aburuz, hil edo bizikoa da udal hizkuntza-politikak herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea.
BERRI TXARRAK-ek Dublinen emango dio amaiera nazioarteko bira luzeari, Maiatzaren lehenean, Rise Against talde estatubatuarrarekin batera. Emanaldi berezi hau Irlandako hiriburuko Temple Bar Music Center-en izanen da.
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak bultzatutako Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa gaur (2007-4-23), Liburuaren Nazioarteko Egunean, jarriko da abian. Egitasmoa Hego Euskal Herriko 14 herritan gauzatuko da, tokian tokiko euskara elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker. Webgune bat ere prestatu dute.
Ez dago galdetu beharrik hemen, Euskal Herrian, zer gertatuko den halako sistema bat inoiz jartzen bada. Ikusi besterik ez dago Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Tontxu Camposek hizkuntza ereduen erreformarako egindako proposamenak sortu duen eztabaida. PSE-EE eta PP euskara irakas-hizkuntza izango lukeen eredu bakarraren kontra mintzatu dira. «Ez dugu onartuko gaztelania eskoletatik botatzea», esan dute.
Haien alderdiek Balearretan garatu dutena, han normala dena, eskubideak urratzea da hemen. Mallorcara joango dira PSE-EEko eta PPko ordezkariak haien alderdiek han itundutako inposizioa salatzera edo «konbentzitzen saiatzera»? Protesta egingo dute Balearretako etorkin espainieradunen alde? Zergatik ez? Edo ama hizkuntzaz ikasteko ustezko eskubide unibertsalak soilik Katalunia eta Euskal Herrirako balio du?
Bai. Eskubide hori soilik Euskal Herrian edo Katalunian bermatu behar da. Eta soilik etorkinek pasaporte espainiarra badute, edo kultura hispanokoak badira, noski. Horra eskubideen koplaren fartsa: marokoarrek arabieraz eta txinatarrek txineraz ikasteko duten eskubidea, hor konpon! Halakorik ez dago haientzat. Espainiartasunetik haratago bukatu egiten dira eskubideak. Inposizioa nagusitzen da.
Oso susmagarria Baleareetako etorkinen kexak orain arte inon entzun ez izana. Kataluniakoak baino esanekoagoak dira akaso? Konformistagoak?
Behatokiak aste honetan Euskal Herriko hizkuntza-eskubideen diagnosia plazaratu du. Gure kexa, zoriontze eta kontsulten bidez osatutako errealitatea erakutzi digu. Halere, oraindik herritar askok ez dakite badituztela hizkuntza-eskubideak. Asko dira oraindik euskaraz egiteko eskubidea dutela barneratuta ez dutenak. Ba, badugu. Euskara eta gaztelania, biak dira ofizialak gure herrian, biak erabil ditzakegu. Denda batean sartzerakoan ez dugu baztertu behar euskaraz aritzeko aukera, eta langileak ez badaki, ez dugu erantzun zakar bat jaso behar. Askotan kokiltzen gara saiatu baino lehen.
Aurtengo diagnosian, ordea, islatuta geratu da gero aktiboagoak garela herritarrok. Eskerrik asko euskalduna lotsa barik izateagatik.

Uhinen hizkuntza euskara da. Euskara dugu bidelagun. Ttan ttakun irratiko irratsaioa da ‘Uhinen hizkuntza’, Donostiako irrati libre euskaldun bakarrean entzun daiteke. Ahotsa eta musika dira gure euskararen unibertsoaren inguruan aritzeko bidea.