Ardoa euskaraz dastatzerik nahi?

2007-12-12
Kontseiluak Euskal Herriko hamabi ardandegi esanguratsuren euskararen egoera aztertu du, euren ardo botilen etiketak eta webgunea izan ditu aztergai hain zuzen ere.
Ardandegien azterketa hau eta egingo dituen hurrengo hizkuntza azterketa berezituak osatzeko asmoz, kontsumoan euskaldunon hizkuntza-eskubideak aztertu ditu Kontseiluak. Bartzelonako hizkuntza-eskubideen adierazpenaren 50 artikuluak argi uzten duen bezala, “euskaldunok etiketak euskaraz izateko eskubidea dugu”, azaldu dute.

Informazioa:
http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=571

Kontseilua: 10 urte euskararen normalizazioaren alde

2007-12-11
Xabier Mendiguren,
Kontseiluko idazkari nagusia
Xabier Mendiguren

Erakunde baten bizitzan, euskararen normalizazioa helburu duen erakunde baten bizitzan 10 urte ez dira gehiegi, ezta gutxiegi ere. Hamar urtean gauza asko gertatzen da eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan joandako hamar urteotako lorpen nagusiak zenbatzeko bi eskuetako atzamar guztiak behar ditugu:

Bat. Eus
kararen Gizarte Erakundeen Kontseiluan bildu dugu euskalgintzaren zati esanguratsua (46 eragile) euskararen normalizazioan aurrera egiteko helburu konpartitu eta bakarrarekin. Euskararen unibertsoan lanerako planeta kokatu genuen.

Kontseilua osatzen duten bazkide bakoitza norbere zereginarekin zein guztiak elkarlanean Kontseiluaren aterkipean lan eskerga egin da. Besteak beste euskalgintzako elkarteen arteko ezagutza eta lotura areagotuz, eta euskarak dituen beharretaz guztion artean gogoeta eginez.

Bi. Euskal Herriko bost kirol estadiotan herritarren ahotsa entzunarazi genuen, 120.000 lagunen Bai euskarari bateratu eta indartsuarekin.

Hiru. Gizarte-eragileen babesa bilatu dugu. Gure jarduna elkarlanean oinarritu dugu. Hori dela eta, hainbat herritako administraziorekin, erakunderekin, sindikaturekin, eragile-politikorekin eta enpresarialekin lanean dihardugu.

Lau. Euskal Herriko lurralde guztietako 121 herritara hedatu dugu euskararen aldeko mezua "Bai Euskarari Akordio
a Herrietan" proiektuaren bidez. Horri esker, Tafallan, Amurrio, Uztaritze, Basauri eta Donostian lan egiten dugu, besteak beste.

Bost. Lan-mundua euskalduntzen laguntzeko tresna asmatu dugu: Bai Euskarari Ziurtagiria. Enpresa eta bestelako entitateek euskararen alde hartzen dituzten neurriak kreditatzeko sistema eta tresna sortu dugu. Proiektu berritzaile honek jada Euskal Herri osoko 1.500 entitatetan eragitea lortu du.

Sei. Hizkuntza-eskubide
ak babesteko tresna abian jarri dugu: Hizkuntza-Eskubideen Behatokia. Herritarren kexa eta zorionekin lan egiten du zuzenean, abian jarritako 'Euskararen telefonoa'ren bidez.

Zazpi. Gizartearengandik etengabeko laguntza jaso dugu. Are gehiago, norbanakoek euskararen aldeko konpromiso zehatzak hartu dituzte.

Zortzi. Nazioarteko hainbat instituzio eta erakunderekin harremanetan gaude, eta hizkuntza gutxituei buruzko foroetan izan gara.

Bederatzi. Hizkuntza-p
olitika eraginkorrak lortzeko eragite-lana burutu dugu EAEn, Nafarroan eta Iparraldean. Halaber, Euskal Herriko 66 udalerriren hizkuntza-politika neurtu dugu normalizazioan aurrera egiteko abiapuntua definituz, eta ildo beretik jarraituko dugu.

Hamar. Eskarmentu hau guztia metatuta hamaika gehiago ditugu egiteko. Eta gogotsu ekingo diogu euskararen normalizazioaren bideari. Horretarako, bidelagunak behar ditugu, "Euskaraz bai" ozen esateko zure ahotsa behar dugu.

Bidegune honetatik eskerrak eman nahi dizkiegu bidaide eta laguntzaile izan ditugun guztiei; zuri ere bai, nosk
i; orain arte egin duzunarengatik eta etorkizunean egingo duzunarengatik.

Era berean, euskararen alde gaudenon indarrak bildu nahi ditugu. Kontseilua osatzen dugun erakundeok, 'Euskaraz bai' adierazpena prestatzen ari gara, euskararen egoera azaldu eta etorkizunerako erronkak azalduko dituena. Adierazpen honen bidez Euskal Herri osoko eragileen atxikimendua biltzea dugu helburu. Denon ahotsa behar dugu, "Euskaraz bai" argi eta garbi entzun dadin. 

Durangon hainbat ekintza

2007-12-11
Egunkaria aurrera:

egunkaria 1

Bai Euskarari Ziurtagiria:

azoka 1

Eskolak euskaldundu:
eskolak azokan

Durangoko azoka prest

2007-12-05
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 42. edizioa da aurtengoa. Abenduaren 5etik 9ra bitartean egingo da, 10:30etik 20:00etara bitartean.

Gai nagusia Umorea izango da. Umoreari lotuta egitarauan hainbat ekitaldi antolatu dira.

Stand-ak 317 izango dira eta nobedadeak 554:

Liburuak: 395

Diskoak: 74

Aldizkariak: 18

Bideo-DVD: 23

Argitalpen elektronikoak: 9

Bestelakoak: 35

Azokari buruzko informazioaz gain, edizio honetako liburu eta disko berrien zerrenda, Azokako webgunean kontsultatu daiteke.

 
Durango

Kontseiluak 10 urte

2007-12-03

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 10 urte beteko ditu. Gizartearekin ospatzeko abenduaren 19an Bilboko Euskalduna Jauregian ekitaldi soziala egingo dute ordezkariek. Ospaketa sorreran egon zirenekin, bazkideekin, 10 urte hauetan lagundu duten guztiekin egingo du, administrazioetako arduradunekin, eragile sozial, politiko eta ekonomikoekin egingo du.

Ekitaldian “Euskaraz bai” adierazpenaren edukia gizarteratuko du Kontseiluko idazkari nagusia den Xabier Mendigurenek.

Bizkaian, hamarretik sei euskaldun ez dira euskaraz mintzo kalean

2007-12-03

Kalean euskararen erabilera gora doa, Euskal Herri osoko datuak kontuan izanda. Baina motel ari da igotzen erabilera; 17 urtetan %3,4 baino ez da handitu euskararen presentzia kaleetan --duela sei urtetik hona, %0,7 besterik ez--. Kalean entzuten ditugun ehun elkarrizketatik, euskaraz 14 besterik ez dira egun. Herrialdeen artean alde handiak daude, halaber. Gipuzkoa da euskara gehien erabiltzen den eta erabileran gorakada handiena izan duen herrialdea. Araban, Bizkaian eta Nafarroan igoera trabatuago dago. Eta, urteotako joerari jarraiki, Ipar Euskal Herriak eman du berriz ere daturik kezkagarriena: euskararen erabilera behera doa, etenik gabe. Oro har, euskararen ezagutza eta erabilera ez dira maila berean igotzen ari, nabarmen. Bizkaian, esaterako, hamar euskaldunetik seik kalean ez dute euskara erabiltzen.

Euskararen Erabileraren V. Kale Neurketak utzitako datuak eta ondorioak aurkeztu zituen Soziolinguistika Klusterrak, Donostian. 2006an, milaka elkarrizketa eta 185.000 hiztun inguru behatuta egin dute ikerketa.

Oñederra eta Torrealdai, euskaltzain oso

2007-12-02

 

Bi euskaltzain oso berri izango ditu euskararen akademiak, Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra. Literaturak elkartzen ditu euskaltzain oso berriak, baina akademian izango duten egitekoa oso desberdina izango da. Soziolinguistikaren eta komunikazioaren alorretik egingo du ekarpena Torrealdaik, nagusiki, eta filologiaren eta linguistikaren alorrean, batez ere, Oñederrak.

:: Hurrengo orrialdea >>


irratsaioa

Uhinen hizkuntza euskara da. Euskara dugu bidelagun. Ttan ttakun irratiko irratsaioa da ‘Uhinen hizkuntza’, Donostiako irrati libre euskaldun bakarrean entzun daiteke. Ahotsa eta musika dira gure euskararen unibertsoaren inguruan aritzeko bidea.

| Hurrengoak >

Bilaketa

Estekak

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution