Edukira joan | Menura joan | Bilaketara joan

UHARTEGALDUA

Jaio, bizi, hazi eta hezi

Artxiboak: Urtarrila 2007

Ni, zu, bera, ispilua

Ispiluari begira zaude. Gaur beltzez janztea erabaki duzu hotz handiegia egiten duelako,
txapela eskuta duzu eguzkiak aurpegia berotzen dizu eta.
Gustoko duzu eskaparatean ikusten duzun zure islada, ezaguna zaizu parean duzuna
baina alboan duzunak harritzen zaitu.
Badago mutil bat girata zure alderaka, ez duzu zure burua biratu nahi baina etengabe so
egiten diozu ispiluan. Harro zaude norbait zutaz interesaturik dagoelako. Ados gaude
denok ez duzula berarekin ezer nahi, ezta hitzegin ere, baina horren ongi sentitzen
zara norbait zugan fijatu dela non burua altxatzen duzun.
Ispiluari bakarrik erreparatzen diozu.
Zu bai ergela!Ezkerretara duzun neska ez duzu etortzen ikusi eta mutila besarkatu du...
ez zen zuri begira ari!
Ez dizu ala lotsarik ematen???

Bazoaz

Txalupa urruntzen ikus dezaket. Olatuek umea seaskan balego
bezela tratatzen dute.
Oraingo hontan urrutira zoaz oso. Itzuliko zara ezta? Ez nauzu
hondartza bakartian utziko,ezta?
Zure bila igerian joan behar badut ere....han izango naiz. Zurekin.

Ilargia edo ilusioa

Ilargiak begiak ertsi zituen egunean,
eguzkiak gauez argitu zuen Gaua.
Izarrek itsasotik salto egiten dutenean
eta harriek hegan egiten duten zeru arrosa.

Amaigabeko ametsak dituzten loreak,
pentsamenduetan murgildutako automobilak
eta lur azpian izuz gordetako sentimenduak.

Denboraz beteriko ilusioak.

Ilusioz beteriko denbora.

Herriko tabernan

Herri guztietan dago taberna ilun horietako bat. Komun bakarra duena, askotan
taza ez eta lurrean zuloa duena.
Herriko jaiak direnean oraindik eta ilunagoak dira, barrako bi argi xume bakarrik
izaten dituztelako piztuta.
Ez ez al da egia taberna hoiek txoko ezkutu eta ilun bat dutela non
imajinazioak urritira egiten duen bidaia?
Herrian ez bazaitu inork ezagutzen eta zurekin dagoenari axola ez bazaio...
zergaitik ez izan sexu abentura arriskutsu bat?

Imajina dezagun...

Muxu bero asko jasotzen eta ematen ari zara. Tenperatura goraka doa baina ez
duzu zure desia asetzeko lekurik, beraz tabernara zoazte zerbait edateko asmoz.
Ezin duzu baina eskuak lagunarengandik urrundu. Musu bakoitza aurrekoa baino
beroago eta sutsuagoa da.
Eskuek jolas ero bati ekiten diote, barran apoiaturik bi gorputzak igurtzen ari
dira eta jariatzen duten sua gogortasun bilakatu da. Eskuak geldiezinean galtzen
azpitik zerbait aurkitu nahian hasi dira eta biok aurkitu duzue. Baina barran
zaudete eta argi gehiegi dago, antza.
Berak eskutik hartu eta komunera gidatu zaitu. Han 15 minutu eman dituzue
zuen gorputzak maitatzen, laztantzen, daztatzen eta miazkatzen. Hala ere,
irten zaretenean askoz gehiago nahi duzuela konturatu zarete elkar musukatzen
segitzen duzuen bitartean.
Nahigabe edo nahita tabernako leku ezkutu, ilun eta pribatura heldu zarete.
Txokoaren babesean, jende asko ez dagoela eta disimulo handienarekin bere
hortan hasi zarete. Egia esan erokeria bortitza da baina nahi duzue! Behar duzue!


Zer ote da bizitza abentura txiki hauek gabe? Merezi al du sentitu gabe bizi?
Egin EZ duzunaz damutu, ez egin ahal duzunaz.

Kalean

Kalean topo egin dugu. Gure begiradak elkar gurutzatu dira
eta zure begien dizdira eztiak egun osorako epeldu nau.
Ez duzu jakingo non bizi naizen, ezta ere zein den nire izena
baina aski argi duzu egunero nire irrifarre batek eguna
argituko dizula.
Berdin dit zure alboan doana neskalaguna den edo lagun soila.
Nire barnean gordeta dagoen ausardiak ez du irtetzeko zirrikitu
bat bera ere topatuko. Ez litzateke horren interesgarria izango
misterio guztia galduko balu.
Ez pentsa, ordea, niretzako gizon ezezagun bat zarenik, ez,
inola ere ez.
Niretzat Aritz zara, aurpegian antzematen zaizu euskalduna
zarela. 30 urte inguru dituzu eta bizarrak delatatzen zaituen
bezela nahiko nardaxkatxoa zara, mutil gaizto puntu horrekin.
Ximurrek, era berean, asko bidaiatu duzula esaten didate:
India, Mexiko, Australia...Baina orain herrira itzuli zara urte
luzeen ondoren norbaiten ondoan bizitza finko bat egiteko.
Hala ere, ez duzu abentura erabat utzi eta tailerreko lana
amaitzean eskalada egiten duzu, edo Pirineotara joaten zara
zure bi txarkur handiekin, ziurrenik.
Auskalo nor zaren! Nahiago dut misterio eta itsuaren iluntasunean
bizi egia jakitea baino. Zuk segi egunero niri irrifarrea eskeintzen
eta nik betirako maitatuko zaitut ezkutuan.

NAHIKOA EZ

Aspertu naiz, nazkatu naiz.
Nahikoa jipoi jaso dut jada,
sufrimenduak merezi al du pena??

Bakardadean,
iluntasunean,
nire gelaren erdian.

Hutsik,
murgildurik.

Izan dut gehiegi,
beharrezkoa baino gehiago.

Ezin aurrera egin,
ezin pausoa eman
amildegira bota baino bizi.

EROTUTA

Burua nonbait biraka

galdurik urrutian,

ezjakintasunak bultzatuta

impultsoari segi naiz.


Baina zuek badakizue

ezinbestean dela

ni ez naizela

amorruaren patua da.

 

Aurkituko dut bidea,

egingo dut nirea.

Gaua egun bihurtu zen arte

Nire gorputzak ezin dio horrelako plazerrari inondik inora uko egin. Bere hatzamarrak nire gorputzera hurbiltzen diren neurrian nire gorputzaren barrenetik hotzikadarik beroena sentitzen dut. Gure arnasak bat egiten dutela dirudi, gure bihotzek elkarrekin dantza egingo balute bezela.
Izerdia ez da arazo borondatea erabat galdurik dudanean. Hitzik zikinenek ere paradisurik ezkutu eta urrunenera eramaten naute, belarrira xuxurlaturiko hitz bakoitzak beren doinuan mugitzera behartzen nau nahigabe.

Ohean gora begira etzateko eskatu zidan dagoen modurik goxoenean. Jarraian, eta ni ia ohartu gabe, bere ezpainak nireen kontra itsatsita zeuden. Mingainek elkarrekin jolasteari ekin zioten eta nire buruak piskanaka-piskanaka gorputza abandonatzen zuela ohartu nintzen, bere borondatearen menpe nengoen erabat.
Musu epel, goxo eta hezeak ete zituen mometu batez nire gorputzari so egiteko. Ordurako iadanik gure bihotzek erritmo azkarra markatzen zuten.
Lehenengo aldia balitz bezala bortizki hasi genion elkarri arropak kentzen, noizean behin musu luzeei lekua eginez.
Barruko erropatan ginen biok orain, orduan bere ahoak nire gorputza arakatu behar zuela erabaki zuen. Lepotik sabelera musuz betetzen ninduen heinean ezker eskuaz bularretakoa askatu zidan disimuluz eta beranduago nire titiburuak daztatzeko asmoz.
Barneko indarra askatu behar nuen eta erdi-oihuka hasi nintzela bere begirada bilatzen nuen permiso eske. Bere begietan ikusi nuen nirekin ados zegoela eta bere ekintzekin gehiago eman nahi zidala argi gelditu zen.
Nire hankartera gerturatzen ari zen, begirada aldentzen ez zuela. Gelditzen zitzaidan barruko erropa apurraren gainean mingaina jolasten jarri zuen. Nire gorputzak plazerraren arabera mugitzen zen, nire ahotik plazerraren hitzak irtetzen ziren. Orduan mingaina gelditu gabe xuabe kendu zidan tangatxoa. Bere mingainak nire hezetasun guztia dazta zezakeen orain. Denbora geldituta zegoen niretzako, gozamen handia nuen nire gorputza zeharkatzen. Non ebatu jakin gabe, ixilik ezin egonean eta mingai bixi hari esker plazerraren templurainoko bidean...
Arnasa hartu ezinik nengoela oraindik eta errealitatera itzuli gabe nintzela, nire gainean etzan zen ezpainetan erabateko musu goxoa emanez. Hankak zabaldu nituen baimenaz emanez eta inongo esfortzurik gabe bere zakila poliki-poliki sartu zen nire barrenean. Hau egitearekin batera bigarren orgasmo bat sentitu nuen, orgasmo bortitz eta sakona. Egoera ikusirik golpe indartsuagoz hasi zen zakila barrura sartzen, hura zoramena! Kolpe bakoitzarekin plazer maila ezberdinak sentitzen nituen, orduak pasa ahal nituen bere zakila nire baitan nola hazten eta mugitzen zen nabaritzen, baina bere txanda heldu zela banekien. Zakilaren gogortasuna erabatekoa zen, bere gorputz dardartiak ezin zuen gehiago eta orru batekin hustu zen.
Alboan etzan, ni besarkatu eta msu eman ondoren esan zidan:
- Ezin nuen gehiago.
Irrifarrea ezin izan nuen ekiditu. Musu eman nion leunki ezpainetan bizkarra laztantzen nion bitartean. Beste musu bat eman eta irrifarreak hor segitzen zuen. Galdetu zidan ia zeri ari nintzen barre eta ezin izan nion erantzun: plazerraren ondorengo satisfakzio irribarreak ez du azalpenik behar.

Begi itxiak

Begiak ixten zaizkidala nago, gelako epeltasunak behartzen du bihotzak arima uztera.
Pentsamenduen pisua astunegia da bizitzako bideari aurre egiteko.
Egunargiak ez ditu sentimenduak berotzen, gogor astintzen ditu esna daitezen eskatuz.
Mundu zoragarri baten murgildu naiz: iluna, epela, etxekoa....ametsetan nago.

Hodei

HODEI izan nahi dut.
Askatasunari beldurrik gabe aurre egin,
loturek estutzen ez nautela.
Libre izan nahi dut hodei bezela.
Bakarra, leku batetik bestera haizearen
norabidea segika, baina askea.
Etengabean bidaiatu, itsaso, arkaitz zein
zuhaitz nire bidaian topaturiko lagunak.
Gizarteak inposaturiko guzti hortatik
ihes egin nahi duen hodia izango naiz.
Naizen bezelakoa,
biluzik,
nire buruaren jabetza aldarrikatuz.

Amets goxoa

Amets goxoa izan dut bart. Munduan ez zegoen inor, lasaitasuna soma zitekeen. Udazkeneko ostantz euritsu bat zen, haizeak hostoen kontra egiten zuen soinuak erabat hipnotizaturik ninduen. Euri tanta txikiak nire aurpegi epelean lurrintzen ziren. Nire pausuek isiltasuna hausten zuten segunduru.
Amets bat izan dut bart. Nire pentsamenduek soilik zuten lekua paraje lasai hartan. Nire pentsamenduen ahotsa entzuten nuen buruaren barnean, ez nago bakarrik, neroni nago konpañiarik onena egiteko. Bakardadearen adiskidetasunak inorako bidean aurrera egiten laguntzen dit.
Amets goxo bat izan dut bart. Esnatutakoan errealitateak gogor kolpatu dit bularrean. Zarata, prisak, komunikazio eza jendearen artean...ez dut gehiago inoiz esnatu nahi, nire ametsetan murgidu nahi dut: betirako.

Ilargi betea

Etxerako bueltako autobusean ilargi betearen konpañia izatea
hodeiekin ezkutaketan jolasten ari den bitartean...

This site works better with web standards! Original skin design courtesy of Tristan NITOT.