AGURRA
Duela bost hilabetetxo uharte galduak bere istorioak guztiokin konpartitzeko bideari ekin zion.
Orduan uhartea erabat galduta zegoen, orain ere bai. Orduan ur zikinez inguratutako uhartea zen,
orain ur horiek garbitu direla dirudi eta baretu. Hala ere, gure uhartea bere norabidea bilatzen saiatu
beharko da eta aurrera egiten.
Blog honen bidea ere uharte galduarekin batera amaitu da. Espero dudan gauza bakarra zerbait
lortu izana da berarekin: agian jentea entretenitzea, dibertitzea, denbora ondo pasatzea, edo buruari
buelta batzuk ematea norberaren bizitzari buruz, edo negar malko batzuk botatzea...AUSKALO ZER
SENTITU DUEN BAKOITZAK!! Uharte galduak badaki berak zer sentitu duen eta garaia du txokotxo hau
ixteko.
Guztioi milesker zuen erantzunengatik, denbora eman izanagatik nire istorioak irakurtzen...
Zoriontasun guztia zuentzako. Eta ez galdu zuen norabidea bizitzan!
LUZATZEN DIZUDAN ESKU HAU ONARTZEN BADUZU
Luzatzen dizudan esku hau onartzen baduzu
honez gero bi izango gara bide ilun honetan.
Baina ene eskua ez da euskarri bat,
ezta bidea argitzeko
kriseilua ere ez.
Bide lagun ezti bat
da soilik.
Luzatzen dizudan esku hau hartzen baduzu,
honez gero bi ibiliko gara bide honetan.
Elkarri saka egin gabe
eta gau beltzean
gidatu barik.
Luzatzen dizudan esku hau hartzen baduzu,
honez gero bi esku bilduta
Iker Bidegorrri (1982)
*-huts-* eta irabazi!
Behar zaitudanean ez zaudelako nire alboan.
Zure hitzak gezur zirelako.
Besarkada bakoitzak beste helburu batzuk zituelako.
Muxu faltsuengatik.
Ez nagoelako bakarrik.
Hor zaudetelako.
Itzuliko naizelako.
Bizi garelako.

TIK-TAK (II)
Tik, tak. Hankak gurutzatu gabe dauzkat. Baina eroso egon
arren badakit ez dela egoteko modua eta gehiagorik gabe bata
bestearen gainean jarri ditut.
Hau da hau somatzen den ixiltasuna. Erlojuaren soinua salbu ez
da ezer entzuten. Auzokideak ere gaur ixilik daude.
Emaztearen negarrik ez dago gaur, agian senarra ez da etxera
itzuli ohi den bezala. Edo agian bai itzuli da, ohi den bezala
mozkor, baina emazteak dz du defendatzeko betarik izan eta
gaurko gaua gela ilun eta txurian pasa beharko du. Ixiltasuna
testigu bihurtu da gaur, emakumearen bizitza aldatu dela.
Jendearen aurrean pozik zelakoaren plantak egiten zituen etxean
ubeldurak makilailaz eztali ondoren. Inork ez zuen entzuten bere
barrenean zuen ekaitza; baina berak bai zeukan barealdia etxean
senarra heltzen zen artean. Orduan zeukan umearekin lasai egoteko
aukera, orduan ez zuen semea bere gorputzarekin babestu behar.
Berak bai zuen kemena.

ERRATU GARA
Hemen nago gaur, nire oheko txokotxo batetan eskuak eta gorputza
dardarka ditudala. Eztarrian dudan korapiloak itotzen nauela nabari dut,
hori posible balitz...oraingoan onartuko nuke erabateko iluntasuna ikusi
arte itotzea!!
Ezin dut sinistu, ezin dut onartu. Nire buruak ez du gehiagorako ematen.
Bazterturik eta neurri batetan ahazturik nuen nire aspaldiko bizitzak ate
joka hautsi du nire bihotzeko atea eta, berriz, kolpe batez barruraino
sartu zait. Batzutan gauza bat oker doanean eta putzuan sartuta zaudela
gauzak are gehiago okertzen dira. Buruko lekurik sakoneneko kajoian
sartu dituzun penak agertzen dira, behin ezabatutako istorioak bote-prontoan
agertzen dira.
Malko azidoek nire aurpegia erretzen dute nire bularrean amaitzen duten
arte. Nire bihotzetik gertu hain zuzen ere.
Gaur ere, piska bat gehiago hil naiz. Edo hil naute.
Ahots ahul eta itzali batek berri tamalgarriak helduarazi dizkit. Nola egon
gintezke gertu berri tristeenak jasotzeko??? Eta hauei nola egin aurre?
Antza denea duela hilabete batzuk niretzat oso berezia zen emakume bat
hil zen. Berezi hitza nahita erabiltzen dut, badakit berak bere erara maite
ninduela eta nik ere kariño handia nion; baina horren kontrajarriak ziren
gure ikuspuntuak! Nola hil zen ere ez naiz galdetzen ausartu.
Pentsamenduan bere familia besterik ez daukat: semeak etxetik, hiritik,
egin du alde; alabak aita alde batera utzi eta mutil batekin bizitzera joan
da hiriburura; txakurra bera ere hil egin da eta...aita...zer izango da berea?
Bakarrik geratu da erabat, beretzako zen sostengua joan egin da. Jakin
dudanez (eta bost hilabete pasa dira), ez du momentuz aurrera egitea
lortu.
Begietan pilaturik dauden malkoek asko pisatzen dute. Ispilu hautsi batetik
zehar bezala ikusten dut mundua. Ez dago munduan nire arimaren zatiak
batuko dituen ezer.
Norberak hartzen ditugu gure erabakiak. Ezin dugu inoren erabakia txarra
dela esan, ezin dugu inor epaitu bere erabakiengatik. Baina bai inguruan
izaten duten eraginagaitik.
Eta hori zuri zuzentzen naiz. Bai, zuri. Joan zaren horri. Erratu zaren horri.
Zergatik joan zara? Hiru urte dira ezagutzen ginela baina aski sobran dakit
zure bizitza guztia hasiera batetik zabaldu bait zinen niri.
25 urterekin joan zara eta ez zara ausartu niri agur esatera. Lotsatzen zarela
badakit, damutzen agian, egin duzun horregatik damutzen zara.
Zure hitzek nire buruan gira ta bira ari dira...duela zazpi urte sartu zinen joko
zoro honetan, ez duzu irtetzerik lortu eta jokoa galdu duzu.
Hasieran eskolatik piper eginda erreten zenituen porro eskazak ziren, baina
zuretzako ez zen hori hasiera izan. Zuk esaten zenuen hori txorakeria minimo
bat zela. Eta biok bagenekien ez zuela benetako loturarik gerora gertatuko
zenarekin.
Baina orain zazpi urte.., ezta?Zuk kontatu zenidan gure gau luze horietako
batetan. Orain zazpi urte, lagun batzuekin zinen herriko jai batzuetan eta antza
alkoholaren eragina asko sumatzen zen zure gorputzean. Jajajaja, barre egingo
dut, barre egingo zure lehenengo marra hori zure partez gogoratzen dudala.
Ez zara izan zehazki zer gertatu zen esateko...ez nauzu inoiz begietara begiratu
hura gogoratzean...Ez zaude hortaz harro, zure bizitza jokoan sartu zenuelako.
Zenbat pena ahaztu nahi izan dituzu hauts txuriekin? Zenbatetan saiatu zara
zure bizitza ezkutatzen zu ez zaren beste pertsona horrekin? Zergaitik egin duzu
zure buruaz beste astebukaerero?
Zortea handia izan dut zu ezagutzean. Ni bai, ni zutaz harro egon naizelako beti.
Juerga onak bota ditugulako elkarrekin, garbi. Ezagutzen utzi nauzu. Kriston
pertsona zara, barka, zinen. Zure bihotza ezagutu ditudanen artean handienetarikoa
zen. Zenbat barre! Zenbat irribarre! Zenbat bizi izan dugun...zuk amaiera ero hau
emateko.
Ez nuen uste horren ahula zinenik, nik baino borondate handiagoa zenuela uste nuen.
Laguntzen utzi didazu, zuk nahi izan duzuna beste soilik ez. Ez zenuen laguntzarik
nahi. Gustoko zenuen. Agian noizean behin zure bizitzaz zer egiten ari zinen
galdetzen zenion zure buruari, baina juerga bortitz haietan joaten zinenean gustora
egoten zinen.
Benetan pena merezi izan al du? Esaidazu! Erantzun bat nahi dut!!! Ezin zara nire
bizitzatik joan besterik gabe! Ez da bidezkoa!! Zergatik joan zinen gau hartan gu
gabe? Zergatik hartu zenuen horrenbeste??
Ez naiz zure hiletara joango gaur. Zure buruaz egunero egiten zenuen iada beste.
Maite izan zintudan. Orain nazka dizut.
Joan zarelako. Geratzen jakin ez duzulako.

Zabaldu
Bildu
Twitter