Atzo, hilak 22, UEUren ikasturte akademikoa aurkezteko aitzakiarekin Geneen manipulazioaren inguruko tertulia interesgarria izan zen Abando hotelean.
Lore Erriondok, UEUren zuzendariak aipatu zuen moduan, ikasturte honetan ELKARLANA, KALITATEA, BERRIKUNTZA eta ERREFERENTZIALTASUNAk markatu dute jarduera akademikoaren iparra. Eta horren adibide izan zen antolatutako gosari akademikoa: elkarlanean oinarritutakoa, kalitatezkoa, formato berria eta gaurkotasun handiko gaiarekin eta euskarazko goi mailari lotutakoa.
Bertan izan ginenok benetan gustura egon ginen. Erabat gertua, eskerrak Ana Zubiaga eta Itziar Alkortak erabilitako maila dibulgatiboari, oso ongi egituratua, Pili Kaltzada kazetariari esker, eta benetan giro gozoan aurrera eramandakoa.
Tertuliaren izenburua: GENEEN MANIPULAZIOA. NOBEL SARIETATIK ITXAROPEN TERAPEUTIKORA.
Parte hartzaileak:
Lore Erriondo, UEUren Zuzendaria
Pili Kaltzada, kazetaritzan aditua
Ana Zubiaga, Genetikan aditua
Itziar Alkorta, Zuzenbidean aditua
Guztira, ordu betez egon ginen, beraz, eta praktikotasunera jotzeko, hona Gosari Akademikoa atalka entzuteko:
Benetan ekitaldi interesgarria izan zen, genetika gaietan ez bait batere aditua, baina Ana Zubiagak bikain azaldu zuen...
Formatua ere berria, ezberdina, hurbila eta erakargarria... ezagutzaren difusiorako formatu oso egokia, bai horixe!
Hurrengoan grabatu eta sarean jarri, hemen eta Kontxintxinan ikusi dezaten,
ZORIONAK antolatzaile eta hizlariei,
UEUren jarduera akademikoaren berri emango da blog honetan. Era arin eta erakagarrian egin nahi dugu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Kontaktua: titulazioak@ueu.org