Gaur egun UEUk EHUko bi master ofizialetan parte hartzen du laguntzaile edo sustatzaile lanetan.
Horietako batek master ofiziala bihurtzearekin batera izenburua ere aldatu du: Euskarazko Komunikazioa eta Hizkuntza Gutxituak. Eta hala ere, masterra aurreko urtetan doktorego programa bezain arrakastatsua izan da, 10 ikasle bilduz.
Hilaren 18an masterraren irekiera-ekitaldia izan zen. Bertan EHUko Fisika eta Kimikan katedraduna den Jesus Mari Ugalde izan zen, ondoko hitzaldiarekin: "Zientziaren dibulgazioa gaur egun".
Josi Sierraren Hezkuntza Telebista Blogak hainbat albiste eta bideo argitaratu ditu hitzaldi honen harira, denak benetan interesgarriak.
UEUren jarduera akademikoaren berri emango da blog honetan. Era arin eta erakagarrian egin nahi dugu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Kontaktua: titulazioak@ueu.org