ueu365

blogerako goiburua2

Artxiboak: Uztaila 2007

2007-07-10

Permalink 13:13:32, Atalak: ueu365  

Euskarazko Komunikazioa eta Hizkuntza Gutxituak

Euskarazko komunikazioan 700 bat profesional eta 250etik gora hedabide aritzen dira gaur egun. Horietan asko, eskarmentu handiko profesional eta hedabideak dira egun; gehienak, baina, jarduera honetan arestian hasiak: azken hauek bizi dugun hamarkadan herriz herri eta sektorez sektore sortzen joan den hedabide txiki eta ertainen sare zabala osatzen dute.

Bereziki hasi berriek, eta neurri apalagoan bada gehiago arituek ere, pairatzen dituzte egun komunikazioen esparruan euskaraz aritzeko dauden eskasiak eta oinarrizko premiak. Eskasia eta premia horiek ikertu behar dira, eta ikerketatik ondorioztatzen diren arazoei aurre egiteko jarraibideak proposatu behar dira. Azken hori da hain zuzen ere master honen egitasmo nagusia: egungo euskarazko komunikazioaren diagnosia egin asmo dugu, aipatu eskasietan eta premietan sakondu ahal izateko.

Horrekin batera, ikasleari eman nahi zaio jarduera profesionala euskaraz egin ahal izateko behar duen trebakuntza osagarria.

 

Masterra 6 nahitaezko ikasgai eta 11 hautazko ikasgaiez osatuta dago.

Masterraren sustatzaile den UEU , beste erakunde hauekin topatuko duzue masterra aurrera eramateko orduan:Aldaketa hamasei , ARGIA , berria , EiTB , Elhuyar Fundazioa , Eusko Ikaskuntza eta Goiena Komunikazio Zerbitzuak .

Izen ematea uztailaren 13ra arte dago zabalik.

Informazio gehiago eta izena emateko argibideak, Masterraren web orrian aurkituko dituzue.


Propaganda egiteko bideo bat sortu dute: BIDEOA

 

ZabalduZabaldu•BilduBildu•TwitterTwitter• Permalink-a • Erantzun
----------

2007-07-09

Permalink 14:04:59, Atalak: ueu365  

e-makumeak


UEU Eibarren burutzen ari den Udako Ikastaroen barne, Informatika eta Emakumearen inguruko SAIO OSAGARRIA izango da.

Saioa "e-makumeak" izeneko taldeak antolatu du. 
Talde hau kezka baten ondorioz sortu zen; informatika ikasten gero eta neska gutxiago dago.

Joera horren aurka egitearren, DVD bat sortu dute zeinetan Informatikako
ikasketak aurkeztu, informatikan eragin handia izan duten emakumeen
historia azaldu eta informatikari emakumezko batzuei egindako
elkarrizketa erakusten duen.

Bihar, arratsaldeko 16:30etan UEUren Eibarko egoitzan talde honek
"Informatika eta emakumea" izeneko DVD emanaldia eta solasaldia egingo du.

Sarrera irekia izango da.

Animatu zaitez!



ZabalduZabaldu•BilduBildu•TwitterTwitter• Permalink-a • Erantzun 1
----------

2007-07-05

Permalink 15:26:39, Atalak: ueu365  

Indusketak Amaiurren. Izena emateko epea zabalik.

Arkeologiaren inguruko ikasketak sendotzeko asmoz, 2005-2006 ikasturtean UEUk eta Aranzadi Zientzi Elkarteak elkarlanean Arkeologiari buruzko Ikastaro Praktikoa antolatu zuten.

Bai ikasle eta antolatzaileek ikastaroaren balorazio oso positiboa egin zuten, eta hori dela eta ikasturte honetarako ildo horretatik abiatuta beste ekimen bat antolatu dute:


Iazko ikastaroaren arlo praktikoa Amaiurko gazteluan burututako indusketa arkeologikoek osatu zutenez, aurten indusketa horietan parte hartzeko deialdia luzatu dute. Oraingo honetan, 15 egunez Aranzadiko arkeologo-talde batekin aritu eta ikasteko aukera izango dute bertara apuntatzen diren ikasleek.

Prezioa nahiko merketu den arren, ikastaroa guztiz praktikoa izango da, indusketez gain hitzaldi eta tutorizazioak barne. Indusketetan zehar elkarrekin bizi eta tasedenaldietan hitzaldiak, aurkikuntzen inguruko azterketak, eta irteerak burutuko dituzte. Amaiurreko herrian bertan bizi eta lan egingo dutenez, gure historiarekin inplikatzeko aukera paregabea izango dute.

Izen ematea uztailaren 15era arte zabalik egongo da.
Indusketak uztailaren 30etik abuztuaren 12ra izango dira.
Prezioa 150 €.

Informazio gehiago hemen

Animatu!!
ZabalduZabaldu•BilduBildu•TwitterTwitter• Permalink-a • Erantzun
----------
Permalink 09:46:38, Atalak: ueu365  

Udan ikasi? erotu al gara edo?


Urtero lez UEUn Udako Ikastaroak antolatu ditugu, aurten baina, berrikuntza ugarirekin: ez dugu elkarrekin lo egingo...(!), formato ezberdineko ikastaro, mintegi eta jardunaldiak izango ditugu,
Eibarren bi astez egongo gara...

Ez dakigu berrikuntza guzti hauen ondorioa izan den, baina matrikulatutako jende kopurua askoz altuagoa da aurten...

eta hona gure galdera: uda iritsi eta ikastera animatzen da jendea... zergatik?
eta zergatik aurten gehiago?

gure balorazio galdeketan galdera txertatu beharrean egitasmo berria jarri dugu martxan: Zer-OH!

eta zer da Zer-OH!?

Zergatik Orain eta Hemen?


Galdera majikoa, galdera bikoitza, akademiko eta ludikoa, oso ludikoa izan daitekena...
ZabalduZabaldu•BilduBildu•TwitterTwitter• Permalink-a • Erantzun
----------

2007-07-03

Permalink 10:05:08, Atalak: ueu365  

Irakasleen formazioa (GARATU)

GARATU Programa, Irakasleen etengabeko formaziorako Hezkuntza Sailaren plangintza da.

Orain dela 10 urte hasi zen UEU GARATU programaren barruan ikastaroak antolatzen.
Eta oraingo honetan UEUk 2007-2008 ikasturterako ondoko ikastaroak eskaintzen ditu:

  • 0-6 urte bitarteko haurren eboluzio-ezaugarriak eta horien inplikazio ebolutiboa
  • 0-6 urte bitarteko haurren eboluzio-ezaugarriak eta horien inplikazio ebolutiboa
  • Jolasa eta haurraren garapena
  • Jolasa eta haurraren garapena
  • Jolasa eta haurraren garapena
  • Jolasa eta Hezkuntza Premia Bereziak
  • Portfolioa: DBHn
  • Portfolioa: DBHn
  • Demokraziaren funtsak: gizarte zientziak, Geografia eta Historiaren irakaskuntzan
  • GPS sistema baliabide didaktiko moduan
  • Zientzia bizia: Biologia eta Geologia
  • Musikarako Informatika I
  • Europako Erreferentzi Markoaren ekarpenak eta Portfolioa
  • Europako Erreferentzi Markoaren ekarpenak eta Portfolioa
  • Musika eta multimedia
  • GIS libreen erabilera irakaskuntzan
  • Etxeko sukaldean... kimika laborategia!!
  • Kanta dezagun!!
ZabalduZabaldu•BilduBildu•TwitterTwitter• Permalink-a • Erantzun
----------
Permalink 10:00:51, Atalak: ueu365  

Irakasleak eta hizkuntza gaitasuna (IRALE)


2007/2008 ikasturteari begira jarrita gaude eta UEUk, dagoeneko, IRALE-Irakasleak hizkuntza gaitasunez gaitzeko Hezkuntza Sailaren programa-  plangintzaren barruan hitzartu ditu hainbat ikastaro.

Berauen informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue: Etengabeko Prestakuntza

Bitartean hona prestatutako ikastaroak:

  • Nola irakatsi euskara, bigarren hizkuntza dela
  • Curriculumaren Euskal dimenstisoa, Euskal Curriculuma, zertaz ari gara?
  • Irratia eskolan interneten bitartez
  • Gure historia, euskal literatur lanen argitan
  • Blog-ak: oinarriak, esperientziak eta praktika.
  • Ordenagailu eta interneten erabilera musika gelan
  • Hizkuntza lanabesak amaraunean
  • Soziolinguistika nola irakatsi?
  • Kontatzetik mintzatzera: ipuina, hitz egiteko baliabidea
  • Kontuz, otsoa datorrela! Edo erdarakaden hatsa garondoan sentitzen dugunean
  • Euskal literatura sarean
  • Azken urteotako narratiba laburra: motzean handi
  • «Definiciónetik definiziora: ikasmaterialen itzulpena»
  • Jende aurrean hizkera jasoan mintzatzeko gaitasuna nola landu.
  • Kanta dezagun!!
  • Komunikazio pertsonala eta profesionala eraginkorra
  • Ipuin tailerra.

ZabalduZabaldu•BilduBildu•TwitterTwitter• Permalink-a • Erantzun
----------

Kudeaketa

  • Bloga kudeatu
  • Bloga sortu

ueu365

UEUren jarduera akademikoaren berri emango da blog honetan. Era arin eta erakagarrian egin nahi dugu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Kontaktua: titulazioak@ueu.org

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ueu365

Kontaktu formularioa

http://www.ueu.org

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa




Azken erantzunak

  • Berdinen arteko bortxakeria eskoletan: bullying-a. Ikastaroa. (1)
  • Geneen manipulazioa. Gosari akademikoa UEUn. (1)
  • e-makumeak (1)
  • Erleei esker osasuna (2)
  • Softwarearen lokalizazioa (1)

Azken mezuak

  • bloga etxez aldatu dugu! (ueu365 atalean)
  • EGILE ESKUBIDEEN LEGEA (mintegia) (ueu365 atalean)
  • NAZIOARTEKO GEOPOLITIKAN AKTORE BERRIEN AGERTZEA (4. ikastaroak NAFARROAN atalean)
  • Geneen manipulazioa. Gosari akademikoa UEUn. (ueu365 atalean, 1 iruzkin)
  • 1960-2000 bitarteko euskal poesia (ueu365 atalean)
  • Irakasle aritzeko lan poltsa: IRAKAS(L)ARI (ueu365 atalean)
  • Zientziaren dibulgazioa gaur egun (ueu365 atalean)
  • APATXIN! egitasmoa, haurreskolen formazioa UEUren esku (5. Bestelakoak atalean)
  • Nazioarteko gaiak. Bigarren mundu gerraren eragina gaur egungo gatazketan (2. ikastaroak EIBARREN atalean)
  • Ipuinen mekanika. Webster eta Euskal Herriko ipuinak (2. ikastaroak EIBARREN atalean)

Estekak

  • Udako Euskal Unibertsitatea
  • Uda zure neurrira
  • Inguma
  • Softkat: software katalogoa
  • UEUren denda
  • Buruxkak- liburu digitalak
  • Ulibarri programa
  • unibertsitatea.net
  • Kondaira-Historia aldizkaria
  • UZTARO aldizkaria

Atalak

  • All
  • ueu365 (65)
    • 1. Jardunaldiak (8)
    • 2. ikastaroak EIBARREN (25)
    • 3. ikastaroak IPARRALDEAN (9)
    • 4. ikastaroak NAFARROAN (9)
    • 5. Bestelakoak (6)
    • 6. On-line ikastaroak (2)

Artxiboak

  • Ekaina 2008 (1)
  • Otsaila 2008 (1)
  • Abendua 2007 (1)
  • Azaroa 2007 (3)
  • Urria 2007 (7)
  • Uztaila 2007 (6)
  • Ekaina 2007 (11)
  • Maiatza 2007 (20)
  • Apirila 2007 (1)
  • Martxoa 2007 (1)
  • Otsaila 2007 (5)
  • Urtarrila 2007 (3)
  • gehiago...

Blog hau sindikatu

  • RSS 0.92: Mezuak, Erantzunak
  • RSS 1.0: Mezuak, Erantzunak
  • RSS 2.0: Mezuak, Erantzunak
  • Atom: Mezuak, Erantzunak
Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution

Original b2evolution template design by Séverine LANDRIEU & François PLANQUE.