Tailerrak antzezlearen gorputza eta akzio dramatikoa ditu oinarritzat. Nola sortzen dugun akzio dramatikoa akzio fisiko zehatz eta organikoen bitartez (presentzia eszenikoa, akzioa, pertsonaia edo estiloa). Tailerrak hiru atal nagusi ditu:
Udako iakstaroen barruan eta Eibarren izango den ikastaro honen helburua da, alde batetik, psikomotrizitate praktikak hezkuntzan izan dezakeen aplikazioa ezagutzea eta praktika honek umearen heldutasun neurofosiologikoan eta psikologikoan eragin dezakeen onura aztertzea, eta bestetik, behatzea nola umeak eraldatu dezakeen bere adierazpen psikomotorea harremanean eta komunikazioan .
Maiatzaren 10ean Donostiako Teknologi Elkartean egingo den IEB07 "Web 2.0 hemen" jardunaldira joateko AUTOA KONPARTITZEKO interesa badaukazu, hemen duzu aukera.1 - Hainbeste desoreka (despertsonalizazioa, autoestimazio eza, elikadura-arazoak, naturaren kontrako eta erasotzaile diren metodoak erabiltzeagatik osasunaren galera, eta abar) sortzen dituen gaurko estetika-eredu diktatorial eta estandarizatuari aurre egiteko, irizpide askea, duina eta osasuntsua bultzatuko dugu ikastaro honetan.
2 - Azalaren egitura, ohiko arazoak eta nola sendatu ezagutuko dugu.
3 - Gure gorputza zaintzeko naturak duen indarra ikusiko dugu. Beraz, Terapia Natural desberdinak erabiliko ditugu.
4 - Elikadura Ortomolekular berriaren oinarriak aztertuko ditugu eta ikasle bakoitzak IOMET Profil Bionutrizional (Ionic Mineral Enzymo Therapy) pertsonala izango du. Horren bidez, bere desoreka mikronutrizionalak ezagutuko ditu eta osasuna berreskuratzeko aholku makro eta mikronutrizionalak jasoko ditu.
5 - Ikasle bakoitzak 10 Erremedio Natural pertsonalizatu egingo ditu.
Ikastaro honekin ikasgeletan entzundako hainbat kontzeptu teoriko gure egunerokoan txertatu nahi dugu. Seguru asko kimikarekin estuki lotutako aurreiritziak honelakoak izan daitezke: zikina, kutsatzailea. Gure ikastaro honetan kimika garbitzeko ere erabil daitekeela aditzera eman nahi dugu era aplikatu batean.
Aurreko urteetan bezalaxe, ikastaroan zabalduko den informazioa, hitzaldiak eta mahai-inguruen alde garrantzitsuenak web orrian eskegiko dira.UEUren jarduera akademikoaren berri emango da blog honetan. Era arin eta erakagarrian egin nahi dugu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Kontaktua: titulazioak@ueu.org