Tailer honetan zentzumenak eta gorputza erabiliko ditugu idazmena lantzeko: hitzetara heltzeko gure tresnak usaimena, ukimena, ikusmena, entzumena eta dastamena izango dira.
Tailer honek norberaren izatearen eta idaztearen bilgune izan nahi du.
Epairik gabeko idazkera landuko dugu. Estilo eta forma literarioak gaindituz, norberaren baitako istorioak eta oroitzapenak gailenduko dira.
Izena emateko epea: 2007ko otsailaren 8tik 23raEz daude Erantzunak mezu honetan...
UEUren jarduera akademikoaren berri emango da blog honetan. Era arin eta erakagarrian egin nahi dugu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Kontaktua: titulazioak@ueu.org