25 urte dira dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen ezagutza eta erabilera arautzeari ekin zitzaiola.Handik hona gauza asko aldatu dira, lege eta erakunde ezberdinak sortu dira, egoera soziolinguistikoa aldatu da... Tailer honetan zentzumenak eta gorputza erabiliko ditugu idazmena lantzeko: hitzetara heltzeko gure tresnak usaimena, ukimena, ikusmena, entzumena eta dastamena izango dira.
Tailer honek norberaren izatearen eta idaztearen bilgune izan nahi du.
Epairik gabeko idazkera landuko dugu. Estilo eta forma literarioak gaindituz, norberaren baitako istorioak eta oroitzapenak gailenduko dira.
Izena emateko epea: 2007ko otsailaren 8tik 23raTxikitan, bizitzan moldatzeko balio izan digun modu bat, rol bat, komunikatzeko era bat ikasi genuen, (adibidez: lotsatia, liderra, kanporakoi edo barnerakoi, esanekoa eta abar).
Eta beharbada guk rol hori “ontzat” ematen dugu. Baina ona hoberenaren etsaia izan ohi da. Ontzat edo nahikotzat jotzen dugun horrek, era berean, konformismoan harrapatzen gaitu eta lortzen ditugun emaitzak hobetzea galarazten digu.Jendearen arreta guztia zugan dagoenean zer sentitzen duzu? Nolakoa da zure gorputzarekiko harremana? Zeintzuk dira zure beldurrak, blokeoak, lotsak? Hau dena dantza teknika baten bidez, hain zuzen striptease teknikaren bidez, lantzeko aukera izango dugu, era dibertigarri eta emakumez osaturiko giro gozoan. Dantza pausoak ikasteaz gain, ariketa terapeutiko ezberdinak tartekatuko dira.
Adin eta egoera guztietako emakumeei zuzenduta dago, ez da gorputz edo gaitasun berezirik behar.Izena emateko epea: 2007ko otsailaren 8tik 23ra.
Hainbat azterketek dinoenez, azkeneko hamarkadetako bizi-itxaropenaren gehikuntza dela eta, gero eta adineko gehiago bizi da.
Egoera hori positiboa den arren, bere alde negatiboa ere badu. Izan ere, biztanleriaren zahartzeak minus-baliotasun eta dependentzia egoerak eragin ditzake. Horien artean, dementziek adierazten duten arazo sozial, psikologiko zein funtzional larria aipatu behar da. Bereziki, Alzheimer motako dementziak adineko pertsonaren bizi-kalitatean eragin ezkorra izan dezake gaixoaren gaitasun kognitiboen endekapena gertatzen baita, bizitzako hainbat alor kaltetuta suertatuz.
Ikastaro honetan, adineko pertsonengan Alzheimer motako dementziaren eta familiaren inguruan ezagutza teorikoak zein praktikoak eskainiko dira. Horretarako, behar diren ezagutza teorikoen eta praktikoen trebakuntzan arituko gara.
Izena emateko epea: 2007ko otsailaren 8tik 23ra
UEUren jarduera akademikoaren berri emango da blog honetan. Era arin eta erakagarrian egin nahi dugu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Kontaktua: titulazioak@ueu.org