ueu365

blogerako goiburua2

Artxiboak: Urtarrila 2007

2007-01-12

Permalink 15:10:15, Atalak: ueu365, 4. ikastaroak NAFARROAN  

Bake prozesuak edo bakegintza prozedurak

Historikoki, Euskal Herriko biztanleri gehienak, zenbait herrik gatazkak gainditzeko bizi izan duten edo bizitzen ari diren esperientziak ezagutzeko oso jarrera baikorra erakutsi du. Hemen aplikatu daitekeen eredu baten bila aritu gara, hortik datoz “bideak” deiturikoak, Irlandar, Kosovoar, Palestinar, Kolonbiar, Hego Afrikar bideak...

Azken urte hauetan munduan zehar dauden zenbait gatazka, konponketa ala geldialdi fase desberdinetan sartzen ari dira eta suertatzen ari diren gertaerak direla eta, aditu talde handi bat “bakearen prozesuaz” hitz egitera daramate.

Zenbait gatazketan nazio arteko analista bezala agertzeak eman digun esperientziarengatik, egoeraren definizio eta azterketetan akatsak aurkitu ditzakegula uste dugu. Azterturiko gatazka gehienetan, “baketze jardunbidea” benetazko “bake auzibidea” baino gehiago jorratzen ari dela esan dezakegu.

Ikastaro honetan aurreko guztia baieztatzeko eta herrialde ezberdinen eskenatokiak aztertu ahal izateko, argi bide orokorrak plazaratuko ditugu.


Ikastaroaren inguruan informazio gehiago jasotzeko UEUren weborrira jo behar duzu.

 

 



ZabalduZabaldu•BilduBildu•TwitterTwitter• Permalink-a • Erantzun
----------
Permalink 10:17:33, Atalak: ueu365, 1. Jardunaldiak  

WEB 2.0 HEMEN, Informatikarien Bilkura abian da!!



Udaberria iritsi ahala, eta biurtetik behin, informatikari euskaldunak Gipuzkoa aldean biltzen dira, eta euren ohitura eta bizipenetaz hitz egiteko aitzakiarekin, eguna elkarrekin ematen dute.

2007a elkartze-unea izango da eta bilkura dagoeneko prestatzen hasi gara.

Une berezi horren protagonista izan nahi duzu?

Jakin ezazu orduan, dagoeneko aurkezpenak egiteko deialdia ireki dela.
Ze nolako aurkezpenak?
  • Web 2.0 esperientziak (15 minutu)
  • Software produktuak
Formularioak eta informazio gehiago Informatikarien Bilkurarako prestatu den blogean aurkituko dituzu.

Adi!!

Laburpenak edo proposamenak bidaltzeko azken eguna: 2007-01-29
ZabalduZabaldu•BilduBildu•TwitterTwitter• Permalink-a • Erantzun
----------
Permalink 09:17:20, Atalak: ueu365  

SAREAN, EUSKARAZ ETA GAZTEENTZAT


atu zen Sareko Euskarazko Produktuen Katalogoa.

Bertan Interneten dauden euskarazko produktuei buruzko informazioa biltzen da.


Eta egia esan... gure eskutara iritsi arte ez dugu jakin katalogo honetan zer biltzen zen zehazki.
Ikusi ahal izan dugunean, benetan ideia ona izan dela iruditu zaigu.

Bai, bai..., gazteentzat pentsatua dago, baina bertan erabilgarri eta gomendagarri diren hainbat EUSKARAZKO helbide biltzen dira, denontzat interegarriak:

  • Softwarea eta baliabideak euskaraz biltzen dituzten webguneak
  • Blogak euskaraz egiteko tresnak eta blog komunitateak
  • jokoak, jolasak, denbora-pasarako baliabideak Interneten
  • sakelako telefonoentzat erremintak
  • euskaraz txateatzeko guneak
  • musikaren inguruko guneak
  • Kirola, mendi ibilbideak... biltzen dituzten euskarazko webguneak
  • Eta abar luuuuze bat!
Egitasmoaren sustatzaileak Bizkaiko 13 udaletako Euskara Zerbitzuak eta baita 2 Mankomunitate izan dira. Udako Euskal Unibertsitateak osatu du kaleratzen den informazioa,  Euskaltelek babestu du.Ekimena eta Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Alkarbideren laguntzaz kaleratu da.


Ale bat eskuratzeko... Euskaraz bizitzen laguntzeko asmoz egindako katalogoa Bizkaiko 15 udalerritan banatuko da. Alde batetik, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Basauri, Berriz, Etxebarri, Gernika-Lumo eta Markina-Xemeingo 7.000 gazteei bidaliko zaie katalogoa. Bestetik, Alonsotegi, Berango, Enkarterriko Udalen Mankomunitatea, Erandio, Getxo, Gordexola, Urduña eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak bideratuko dituzte beste 8.800 ale. Guztira, katalogo honen 18.000 ale banatuko dira.

Sartu sarean eta gozatu Internet-en dugun euskarazko eskaintzaz!
ZabalduZabaldu•BilduBildu•TwitterTwitter• Permalink-a • 3 erantzun
----------

Kudeaketa

  • Bloga kudeatu
  • Bloga sortu

ueu365

UEUren jarduera akademikoaren berri emango da blog honetan. Era arin eta erakagarrian egin nahi dugu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Kontaktua: titulazioak@ueu.org

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

ueu365

Kontaktu formularioa

http://www.ueu.org

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa




Azken erantzunak

  • Berdinen arteko bortxakeria eskoletan: bullying-a. Ikastaroa. (1)
  • Geneen manipulazioa. Gosari akademikoa UEUn. (1)
  • e-makumeak (1)
  • Erleei esker osasuna (2)
  • Softwarearen lokalizazioa (1)

Azken mezuak

  • bloga etxez aldatu dugu! (ueu365 atalean)
  • EGILE ESKUBIDEEN LEGEA (mintegia) (ueu365 atalean)
  • NAZIOARTEKO GEOPOLITIKAN AKTORE BERRIEN AGERTZEA (4. ikastaroak NAFARROAN atalean)
  • Geneen manipulazioa. Gosari akademikoa UEUn. (ueu365 atalean, 1 iruzkin)
  • 1960-2000 bitarteko euskal poesia (ueu365 atalean)
  • Irakasle aritzeko lan poltsa: IRAKAS(L)ARI (ueu365 atalean)
  • Zientziaren dibulgazioa gaur egun (ueu365 atalean)
  • APATXIN! egitasmoa, haurreskolen formazioa UEUren esku (5. Bestelakoak atalean)
  • Nazioarteko gaiak. Bigarren mundu gerraren eragina gaur egungo gatazketan (2. ikastaroak EIBARREN atalean)
  • Ipuinen mekanika. Webster eta Euskal Herriko ipuinak (2. ikastaroak EIBARREN atalean)

Estekak

  • Udako Euskal Unibertsitatea
  • Uda zure neurrira
  • Inguma
  • Softkat: software katalogoa
  • UEUren denda
  • Buruxkak- liburu digitalak
  • Ulibarri programa
  • unibertsitatea.net
  • Kondaira-Historia aldizkaria
  • UZTARO aldizkaria

Atalak

  • All
  • ueu365 (65)
    • 1. Jardunaldiak (8)
    • 2. ikastaroak EIBARREN (25)
    • 3. ikastaroak IPARRALDEAN (9)
    • 4. ikastaroak NAFARROAN (9)
    • 5. Bestelakoak (6)
    • 6. On-line ikastaroak (2)

Artxiboak

  • Ekaina 2008 (1)
  • Otsaila 2008 (1)
  • Abendua 2007 (1)
  • Azaroa 2007 (3)
  • Urria 2007 (7)
  • Uztaila 2007 (6)
  • Ekaina 2007 (11)
  • Maiatza 2007 (20)
  • Apirila 2007 (1)
  • Martxoa 2007 (1)
  • Otsaila 2007 (5)
  • Urtarrila 2007 (3)
  • gehiago...

Blog hau sindikatu

  • RSS 0.92: Mezuak, Erantzunak
  • RSS 1.0: Mezuak, Erantzunak
  • RSS 2.0: Mezuak, Erantzunak
  • Atom: Mezuak, Erantzunak
Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution

Original b2evolution template design by Séverine LANDRIEU & François PLANQUE.